euskal diaspora eta kultura

2008/11/24
2008/11/24
Bihar asteartez hasi eta ostirala bitartean, lau egunetan zehar, Mexiko, Portugal, Filipinas, Japonia eta Espainiatik etorritako hainbat adituk Ordizian jaiotako Andres Urdaneta itsasgizonaren inguruko 'Andres Urdaneta: Gizon modernoa' Nazioarteko Kongresuan bilduko dira. Lauegunetan zehar hitzaldiak eta eztabaidak burutuko dira eta amaiera gisa Donostiako Orfeoiak kontzertua emango du. Elkarretaratzea Andres Urdaneta jaio zeneko V. mendeurreneko ospakizunen barruan kokatzen da, eta Ordiziako Udalak eta Kultura Ministerioko Ospakizun Kulturaletako Estatu Elkarteak antolatu dute, Urdanetaren balore zientifiko eta diplomatikoen birbalorazioa eta errekonozimendua bultzatzearren.
2008/11/21
Jose Miguel Santamaria Ordiziako alkatea itzuli berria da Peru eta Mexikora egin duen bidaiatik, Andres de Urdaneta itsagizonaren 5. mendeurreneko ekitaldien karira. Urdanetak Asia eta Amerika arteko itsasbidea aurkitu zuen XVI. mendean, eta horri esker bi kontinenteen arteko merkataritza indartu egin zen nabarmen. Orain, Urdanetak lotu zituen hiri eta herrialde hauen eta Ordizia eta Euskal Herriaren arteko harremanak estutzeko urratsak eman ditu Santamariak. Bidaia Peruko El Callaon hasi zuen alkateak, hiri honen eta Ordiziaren arteko senidetzearekin.
2008/11/21
2008/11/21
Euskal Herrira ari diren lehenengo aldia dute eta Europara abiatzeko aste bete pasexe falta bazaie ere, Gasteizen Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunetan kantatzeko, ezin dute ezkutatu honek guztiak dakarkien emozioa eta baita urduritasun punttua ere. Argentinan jotzen duenean bere errepertorioa euskarazko piezez edertzen duen Arrecifes-eko talde honek hiru emanaldi eskainiko ditu abenduan Euskal Herrian: 3an Gasteizen, Oiartzunen 6an, eta Durangon 8an, azken hau Durangoko Azokaren baitan.
2008/11/20
Madrilgo Beti-Jai frontoia salbatu nahi duen herri mugimenduak pauso berri bat eman du, sarean sinadurak biltzeko kanpaina abian jarriz. Frontoia 1893an diseinatu zuen Joaquin Rucoba arkitektoak eta munduan dagoen neomudejar estiloko frontoi bakarra da. 1977an eta 1991an Kultura Ondasun izendatu zuten eraikin hau. Sinadura bilketa egiten ari den taldeak dioenez egungo egoeraren erruaren bila erakunde publikoen arduragabekeriari espekulazioa gehitu behar zaio, izan ere frontoia Madril erdialdean dago eta zoru horretan etxeak egiteko eraikuntza proiektuak daude. Herri plataformak, aldiz, ondasun historiko hau berreskuratu eta kirol eta kultur ekimenetarako erabiltzea proposatzen du.
2008/11/20
Kubatik pasatu zen Ike hurakanarengatik iraileko bere jatorrizko egunetatik azarora ekarri ondoren, joan den igandean hasi zen La Habanan, datorren igandean bukatzeko, munduko IV. Trinkete Txapelketa, Kubako Euskal Pilota Federazioak antolaturik Nazioarteko Federazioaren (FIPV) babespean. Sei selekzio ari dira elkarren aurka, Espainia, Frantzia, Kuba, Mexiko, Uruguai eta Argentina ordezkatuz. Azpimarratzekoa, Espainia eta Frantziako ekipo gehienak pilotari euskaldunak dauzkatela partaide, eta Argentina eta Uruguairen kasuan ere pilotarietako zenbait euskal jatorrizkoa direla baita ere.
2008/11/20
Behin-betirako zuzendari bat izendatu arte, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, Miren Azkaratek, beteko du Etxepare Institutuaren zuzendari lana. Eusko Jaurlaritzak Euskal Herritik kanpo garatzen duen kultur politikaren ardura hartu eta berau koordinatzeko sortu zen erakundea da izen ofizial osotzat Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua-Basque Institute hartu zuen hau. Oraingo urratsaren ondotik, Jaurlaritzak '2009ko urte hasierarako' iragarri du Etxepareren 'operatibotasun osoa'.
2008/11/19
Aurrera darraite Paranáko Urrundik Euskal Argentinar Elkarteak antzerki arloan arrakastaz daramatzan ekimenek. Euskal elkarteko antzerki taldea parte hartu berria da Entre Rios probintziako XXX Antzerki Topaketan, probintzia argentinar horretako beste zenbait talderekin batera, La Paz hirian bertako Turismo, Kirol eta Kultura Udal Idazkaritzak antolaturiko ekitaldia berau, Probintziako Kultura Idazkaritza eragile.
2008/11/19
Aurrera Goaz du izena Chaco probintzia argentinarreko Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko antzerki taldeak eta aurkeztu berria da lehen aldiz Resistencia hiriko areto batean, Don Bosco Eskolako agertokian hain zuzen, 'Eguraldi txarrari umore ona' obra antzeztuz. Hemezortzi pertsonak osatzen dute taldea, eta sorpresak ere azaldu zituzten emanaldian, besteak beste Giselle Ilarraz eta Ivana Ramirez dantzariak, Fabian Lurbek eta Ivana Ramirezek osatutako saltsa bikotea eta hip hop talde bat, Cabua le lé izenpean, Chacoko Euskal Etxetik beretik Fatima Soliz Eceizak esplikatu duenez.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus