2008/08/08

Uda oso lanpetua izaten ari da 'Amuma Says No' talde euskal-amerikarrarentzat. AEBetako euskal etxe askoren jaialdietan ematen ari diren kontzertuez gain, berri onak binaka heltzen ari zaizkie. Alde batetik, talde boisetarrak 2008 'National Fund for Folk Culture' beka jaso berri du eta dirulaguntza horrekin euren lehenengo CDa plazaratu ahal izango dute. Bestetik taldeak San Antonioko (Texas) 'International Accordion Festival' jaialdian parte hartzeko gonbitea jaso du, datorren urriaren 11 eta 12an.
Gehiago irakurri...
2008/08/08

1908. urtean Ted Popple margolaria eta bere lagun Crawford Plenderleith Ingalaterrako Berkhamsted herritik atera ziren eta ia mila kilometroko bidaia egin zuten Euskal Herrira iritsiz. Bidaian zehar Popplek, bisitatzen zituzten herrietako ur-margoak jaso zituen liburu batean. Orain, mende bat beranduago, bere bilobek liburua argitaratu, eta une hauetan Euskal Herrian dabiltza aitonak eginiko bidea berriz ere egiten. Antzinako bidaia-kaiera orain interneteko bitakora bihurtu da, baina.
Gehiago irakurri...
2008/08/08

Idahoko euskal komunitateko kideek, eta orohar ardo onaren zaleek, hitzordua dute datorren abuztuaren 15ean, Boisen egingo den ‘Wine Fest’ edo Ardoaren Jaialdiaren edizio berri batekin. Jaialdia Boiseko Basque Museum & Cultural Center-ek antolatua da eta elkarte honen finantziazio iturri garrantzitsua. Hitzordua Basque Block delakoan izango da, Boiseko euskaldunen topagunean. Arratsaldean zehar ardo eta janari dastaketak Gernika Basque Pub & Eatery, Leku Ona Basque Restaurant, The Basque Market eta Bardenay Restaurant and Distillery jatetxe eta tabernetara zabalduko dira.
Gehiago irakurri...
2008/08/07

Euskadiko Filmategiak eta Eusko Jaurlaritzak Kimuak programaren 2008ko uzta aurkeztu berri dute: orotara Bizkaia eta Gipuzkoan eginiko zortzi laburmetrai. Filme hauek erakutsi nahi dituzten euskal etxeek iraileraino itxaron beharko dute, orduan aurkeztuko dituztelako Donostiako Zinemaldiaren barruan. 'Artean, euskal etxeek Kimuak programaren hamargarren urteurrena dela eta egin dugun pack berezia eskatzen has daitezke jada; aurreko edizioetako 68 laburmetraiak biltzen dira bertan', azaltzen du Kimuakeko arduradun Txema Muñozek.
Gehiago irakurri...
2008/08/07

Eusko Jaurkaritzak deia luzatu die munduko euskal etxe eta federazioei lankidetza eskatuz urrian sareratu nahi duen EuskalEtxeak.net webgune berrirako. Bertan, euskal etxe bakoitzak bere tartea izango du, egiten dituen ekintzak aipatzeko eta bere historia testu eta irudi bidez erakusteko, besteak beste. Izango duen zabalkunde eta dibulgazio ezaugarriaz gain, webgunea sortzen ari direnek garrantzi handia eman diote bere baitan bilduko duen artxibo grafikoari. 2011. urte arteko epean 50.000 argazki batzeko asmoa azaldu dute, mundu osoko euskal etxe eta komunitateei dagozkienak.
Gehiago irakurri...
2008/08/06

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak bere 65. urteurrena ospatu du, ekitaldi eta jarduera ugarirekin: pilota partidak, mintzaldiak eta euskal kulturaren inguruko erakustaldi eta jaialdiak, besteak beste. Urteurreneko ekitaldiei bukaera emanez elkarteko kide eta lagunek afaria egin zuten Euskal Etxean. Jende asko bildu zen hitzordura eta Beti Alai taldeko dantzariek erakustaldia eskaini zuten.
Gehiago irakurri...
2008/08/06

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak bere lehenengo Emakumezkoen Pala Txapelketa antolatu zuen joan den uztailean, elkartearen 65. urteurreneko ekitaldien barruan. Txapelketan Denak Bateko Beti Alai dantza taldeko neskak aritu ziren gehienbat eta ekitaldia oso bizia izan zen. Bestalde, La Platako Euzko Etxeak elkarteko honetako Gabriel Villegas eta Gustavo Cangas pilotariek Buenos Aireseko Federación Metropolitana de Pelota erakundearen Apertura Txapelketa irabazi dutela jakinarazi du.
Gehiago irakurri...
2008/08/06

Uztailaren 26tik abuztuaren 2ra bitartean Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat euskal etxea HABEk antolatu duen lehenengo nazioarteko barnetegiaren egoitza izan da. Aurreko barnetegietan Argentina eta Uruguaiko partaideak zeuden, baina oraingo honetan esperientzia nazioartekotu eta Txile, Kolonbia, Peru eta Brasilgo kideek ere hartu dute parte. Kasu batzuetan milaka kilometro egin dituzte bertan ikasle, euren herrialdeetan irakasle ere izango diren gazte hauek euskal kulturarekiko maitasunak bultzatuta. Euren esanetan "oso aberasgarria" izan da. "Barnetegian elkarrekin aritzeak, ikastearekin batera, beste herri batzuetako ikasleekin esperientzia desberdinak konpartitzeko aukera ematen baitigu".
Gehiago irakurri...
2008/08/05

Hiru urte beteko ditu abuztuaren 26an Corpus Christi-ko Euskal Etxeak, Misiones probintzia argentinarrean, eta elkarteko lehendakari Olga Leiciagak atzera begiratua egin du EuskalKultura.com-en orrialdeetan, bide honetan burututako ekitaldi eta lorpenen balioespena eginez. Mintzaldiak, euskal kulturaren sustapena eta herriko bizitza sozial eta kulturalean parte hartzea izan dira elkartearen nortasun ezaugarriak denbora honetan. Eta etorkizunerako proiektu berriak dituzte dagoeneko esku artean.
Gehiago irakurri...
2008/08/05

Inor gutxi harritu duen erabakia bada ere, orain ofiziala da: John Garamendik 2010eko hauteskundeetan Kaliforniako gobernadore izateko bere hautagaitza aurkeztu du, bere bizitza osoko erronkarik handienari ekinez. Estatu Batuetako Utah-ra emigratu zuen Saturnino 'Sam' Garamendi lekeitiarrak nekez sinetsiko zuen urteak pasatuta bere biloba batek AEBetan eta mundu mailan ere agintari boteretsuenetako bat bilakatzeko aukera izango zuenik. Bere bizitza politikoko 'egiaren unea' du honakoa egun gobernadoreorde hautetsia den Garamendik. Eta, gauzak ongi bideratzen baditu eta bere abilezia eta gaitasun guztia lanean jartzen baditu kartak baditu partida hau jokatzeko. Ikusiko al dugu iaz bertan San Frantziskoko Euskal Etxean zapi gorria lepoan zebilen euskal-amerikar hau Sacramentoko Kapitolioko buru?
Gehiago irakurri...