euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kaliforniako pilotazaleek egunpasa polita egin zuten Juniper Hills-eko basamortuko 'Pilotarian biltzara'n

2008/09/19

Christian Indaburu, J.J .Indaburu, Joe Esnoz eta Jake Jaureguy euskal-amerikar pilotari gaztetxoak Juniper Hills-eko 'Plaza Berri' pilotalekuan (argazkia EuskalKultura.com) Nork pentsa lezake Kalifornia barnealdean, basamortuaren erdian, eguzkiak gogor eta urrikalgabe jotzen duen eremu idor batean, bidearen bi aldeetara kaktusak nagusi diren inguru batean bapatean bide bazterrean 'Pilotarian biltzara' (sic) dioen paperezko afixa ikusi eta holako beste afixa batzueri jarraiki pilotaleku batera heltzen ahal denik? Iragan irailaren 6an, larunbatez, egina da Juniper Hills deitu eremu kaliforniar barreiatuan, jende arras guti eta kaktusak ugari bizi diren tokian, aipatu 'Pilotarian Biltzara', Jean-Louis Indart ortzaiztarrak antolaturik berak eraiki etxe eta kantxaren babesean. EuskalKultura.com bertan egon zen.

Gehiago irakurri...


Richard Eyre-ren 'The other man' filmak abiarazi du Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 56. edizioa

2008/09/19

"Nire Aitaren Etxea" filmeko irudi bat Richard Eyre-ren "The Other Man" filmaren emanaldiak, lehiaketatik kanpo, abiarazi zuen atzo, aurten irailaren 18tik 27ra arte luzatuko den Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 56. edizioa. Zabaltegi sailean, Woody Allen-en azken lanak, 'Vicky Cristina Barcelona'k, ireki zuen atzo sail hori. Meryl Streep aktore iparramerikarra eta Antonio Banderas espainiarra izango dira 2008ko Donostia sariak eta Euskal Zinemaren Eguna datorren 24an egingo da, besteak beste, lau lan estreinatuz, bi dokumentalak eta beste bi fikziozkoak. Oihal gorria jasoa da dagoeneko hiriburu gipuzkoarrean.

Gehiago irakurri...


Cristina Ertzek 'Agurea eta balea' filma aurkeztuko du NYen: 'Mexikoko euskaldunen istorioak entzunez hazi nintzen'

2008/09/18

Antonio de Ertze itsasoari begira 'Old Man and the Whale' filmaren irudi batean (argazkiak BitterBlueProductions) 'The Old Man and the Whale' (Agurea eta balea) Antonio de Ertze lekeitiarraren lekukotasuna jasotzen duen ordu erdiko laburmetraia da. Guda zibilaren azken egunetan Ertze 'Vita' untzi famatuan, errepublikar gobernuaren altxor galdua omen zeraman barkuan, itsasoratu zen Mexikoruntz. Bere biloba Cristinak aitonak kontatu zion istorioa dakar laburmetraia honetan, kondaira eta errealitatearen arteko mugak lausotuta. 'Bakoitzak bere egia dauka', esaten du Ertzek filmaren une batean. Lana New Yorkeko 'International Independent Film and Video Festival' jaialdian izango da ikusgai datorren astean.

Gehiago irakurri...


Juan Mari Beltran-en Uruguai eta Argentinako bideoak: 'Azkenean, denok gara Orhiko xori hura bezala'

2008/09/18

Juan Mari Beltran eta bere taldekideak Buenos Aireseko 'Centro Cultural Defensa' aretoko jardunean “Diasporaren mugimendua naturala iruditzen zait. Orhiko Xoria kantak esaten duen bezala, denok dauzkagu gure sustraiak. Baina zure jaioterria utzi behar baduzu ezin zara beste leku batean bizi sustrai berririk errotu gabe. Orhiko xoria, azken batean, denok gara. Horrexegatik sentitzen dut Diaspora oso naturala dela. Eta egon ere bizirik dago”. Musikari donostiarraren iritzi beretsua dute antza Uruguai eta Argentinan bere kontzertuetara bildu diren lagunek, izan ere, birako mementu hunkigarrienetakoak 'Orhiko Xoria' kanta jo zuten bakoitzean izan zirela aitortu baitio Beltranek EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Nihon Basuku Yukoukai elkartea: Euskal Herria eta Japonia hurbiltzen lanean ari diren ia ehun lagun

2008/09/17

Euskal Japoniar Elkarteko ordezkaritza bat apirilean Lehendakaritzara egin zuen bisitan (argazkia EJE) Nihon Basuku Yukoikai edo Euskal Japoniar Elkarteak Tokion du egoitza eta 2006ean sortu zen Euskal Herria eta Japoniaren arteko harremanak sustatzeko asmoarekin. Elkarteak 71 bazkide ditu jada eta informazio trukerako gune izan nahi du, Japoniari buruz jakin nahi duten euskaldunentzako eta baita Euskal Herria ezagutu nahi duten japoniarrentzako ere. Elkarteko sortzailea, Yuichi Shimanuki, 1976ean joan zen lehen aldiz Euskal Herrira, futbol jokalari bihurtzeko ametsarekin. Orain elkartearekin bueltatzeko asmoa du, 2009ko apirilean Bilbon antolatu nahi duten Japoniako Jaian.

Gehiago irakurri...


'Euskal Udazkena Bordelen': ostiralean abiatuko da Bordeleko Euskal Etxearen kultur jaialdia

2008/09/17

Bestalariak, euskal etxeko abesbatzak, jaialdian parte hartze nabarmena izango du (argazkia BordeleEE) Udazkenean euskal musikaren soinuak izango dira entzungai Bordelen, hango Euskaldunen Biltzarra euskal etxeak antolatu duen jaialdiari esker. Musikaz gain, literaturak, zineak eta euskal kulturak ere leku nabarmena izango dute jaiaren egitarauan. Bestalariak eta Kantuka koruen kontzertuak, Maddi Oihenart kantariaren emanaldia, mintzaldiak, erakusketak, 'Nomadak TX' dokumentala eta Bernardo Atxaga, Itxaro Borda eta Kepa Junkera musikariak eskainiko duten literatur gaua dira euskal etxearen proposamenak. Ostiralean hasi eta urrian 18a bitartean, Euskal Udazkena Bordelen.

Gehiago irakurri...


Maddi Oihenart kantari zuberotarrak bira bat egingo du Iparramerikatik urriaren 8tik 21era

2008/09/16

Pello Ramirez, Juantxo Zeberio, Maddi Oihenart eta Txema Garces Maddi Oihenart kantari zuberotarrak bira labur bat egingo du datorren hilean Iparrameriketatik. Urriaren 11n Vancouver-en, Kanadan; 12an Chino-n, Kalifornian; eta 19an San Frantzisko-n, Kalifornian, emango ditu kontzertuak Maddi Oihenartek bere musikari laguntzaileekin: Juantxo Zeberio (pianoa) eta Pello Ramirez (biolontxeloa). Ez da Oihenart Euskal Herritik kanpora irteten den lehen aldia, izan ere aurrez Belgikan eta Holandan izana baita Juan Mari Beltranekin. Duela bi aste Bartzelonan egin zuen emanaldian ere bertako Euskal Etxeko ikus-entzuleak liluratuta geratu ziren Zuberoako kantariaren ahotsarekin.

Gehiago irakurri...


Bartzelonako Merce jaiek kolore euskalduna izango dute, Euskal Etxeak prestatu duen egitarau zabalarekin

2008/09/16

Euskal Etxeak Merce 2008 jaietarako prestatu duen afitxa Galdu ezineko hitzordua bihurtu da jada eta aurten ere Bartzelonako Euskal Etxeak egitarau mardula prestatu du La Mercé jaietan, hiriko sainduaren jaietan, parte hartzeko. Ekitaldiak ostiralean hasiko dira eta asteburuan zehar luzatu. Tailerrak, kale antzerkia, bideo emanaldiak, pintxo dastaketak eta kontzertuak, hamaika kontzertu, dira Euskal Etxearen proposamenak: Cherry Boppers, Los Fulanos, DJ Mota, Kerobia, Root Diamonds, Trikizio, Dr. Calypso, Dijous Paella eta Oreka TX-ek osatzen dute kartela.

Gehiago irakurri...


Suitzako Euskal Etxeak Notes d'Equinoxe jaialdian parte hartuko du Eneritz eta Edurtzeta trikitilariekin

2008/09/16

Eneritz ta Edurtzeta trikitilariak Notes d'Equinoxe jaialdian ariko dira Aurtengoan ere Suitzako Euskal Etxeak euskal musika eta kultura eramango du Notes d'Equinoxe jaialdira. Bi urtetan behin egiten da jaialdi hau, Delemont hirian, eta herrialde desberdinetako musikari ugari biltzen dira bertara. Aurten hilaren 26tik 28ra izango da eta Euskal Etxeak Eneritz ta Edurtzeta trikitilariak eta Tolosako 'Aldaba Zahar' baserritar taldea gonbidatu ditu.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriak irabazi du Bartzelonan jokatu den Munduko Euskal Gizataldeen Mus Txapelketa

2008/09/15

Sari banaketako irudi bat Iñaki Abendibar eta Antonio Vicentek osaturiko Euskal Herriko bikoteak irabazi du Munduko Euskal Gizataldeen Mus Txapelketa. Bartzelonan jokatu da irailaren 6tik 14ra eta Euskal Diasporako 12 bikotek hartu dute parte. Bigarren tokian AEB-tako Manuel Villanueva eta Tony Vitoria izan dira eta hirugarren lekuan Iñaki Intxausti eta Andres Fernandezek osatzen zuten Katalunyako bikotea. Oso giro jatorra eta ona bizi izan da txapelketak iraun dituen egunetan eta muslariekin etorritako laguntzaile eta ordezkariak Katalunia eta bertako kultura ezagutzeko hainbat ekitalditan hartu dute parte. Hurrengo urteko hitzordua Balmasedan izango da, Bizkaian, bertako Udala eta Turismo Sailaren ekimenez.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia