euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Juan Mari Arzak sukaldari donostiarrak Euskal Herritar Unibertsala saria jaso zuen atzo Gasteizen

2008/10/08

Juan Mari Arzak sukaldari donostiarra Ibarretxe lehendakariak Euskal Herritar Unibertsala saria eman zion Juan Mari Arzak sukaldari donostiarrari atzo iluntzean Gasteizen. Arzak euskal gastronomiaren aurpegi ezagunenetakoa da eta nazioartean lehen mailako lekua eman dion sukaldari taldearen aitzindaria. Epaimahaiak hamasei hautagaien artean aukeratu zuen donostiarra, 'inori itzalik egin gabe Euskadik distira egitea lortu' duela azalduz. 'Euskal sukaldaritzari eman diote saria', esan du bere aldetik Arzakek Hirutxuloko Hitza egunkariak saria jasotzeko bezperan egin dion elkarrizketa honetan.

Gehiago irakurri...


'Villegas-ko Euskaldunak' EEak General Villegas Partiduko I. Pintxo Txapelketarako deia luzatu du

2008/10/07

Zenbait pintxo sail, apetituari eragiten. Buenos Aires pobintzia argentinarreko General Villegas herriko 'Villegas-ko Euskaldunak' Euskal Etxeak bertako Partiduko Lehenengo Pintxo Lehiaketa antolatu du, partaidetza euskal etxeko kide direnei eta ez direnei zuzendurik. 'Pintxoa' euskal gastronomiari loturiko ideia da, Euskal Herriko taberna eta kantinetan arras zabaldua. 'Sukaldaritza miniaturan' ere deitu izan diote pintxoen arteari, ikusiz zer nolako garapen eta sofistikazioa lortu duen azkeneko urteotan.

Gehiago irakurri...


Ordiziako alkatea Mexikon Andres Urdanetaren V. mendeurrena dela-eta eratutako ekitaldietan partaide

2008/10/07

Andres de Urdaneta Andres de Urdaneta itsas gizon euskalduna jaio zela 500 urte betetzen ari diren honetan, Acapulco eta Mexiko DF hirietan ekitaldiak ari dira antolatzen efemeridea behar bezala ospatzeko. Urdaneta Ordiziako semea zenez, bertako alkate Jose Migel Santamaria Mexikon da ekitaldiotara gonbidaturik. Santamariak 'Cuauthemoc' untzi eskolan emango den 'Urdanetaren sekretua' dokumentalaren emanaldian izango da gaur, beste zenbait agintarirekin batera. Mexiko hiriburuko Franz Mayer museoan 'Andres Urdaneta 1508-1568' erakusketa urriaren 17 arte dago zabalik.

Gehiago irakurri...


Ikerbasquek nazioarteko 50 ikerlari ekarri ditu Euskal Herriko unibertsitate eta ikerketa zentroetara

2008/10/07

Mari Carmen Gallastegi fundazioaren lehendakari eragilea eta Tontxu Campos Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua Urte eta erdi darama lanean Ikerbasque fundazioak eta tarte honetan hogei herrialdetako lehen mailako 50 ikerlari erakarri ditu Euskal Herrira. Fundazio honen helburua ezagutza, ikerketa eta garapena sustatzea da, euskal sistema ekonomiko eta sozialaren oinarri bihurtuz. Horretarako puntako teknologia eta aurkikuntza zientifikoak egiteko ikerketa talde eta proiektuak garatzen ari dira fundazioaren baitan. Ikerbasqueko arduradunak pozik agertu dira egitasmoak nazioarteko ikerlari puntakoak erakarri dituelako.

Gehiago irakurri...


Hogeita hamar bat haur ari dira pilotari Chascomusen 'Zingirako Euskaldunak' EEaren Pilota Eskolan

2008/10/06

Infantil mailako pilota ikasleak giro onean irakaslearekin Argentinako Chascomus-en, Sebastian Errecart pilotari maisu duen bertako 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxearen Pilota Eskolak aurrera darrai, hogeita hamar bat gaztetxo biltzen dituela larunbateroko pilota saioetan 'Pilota Berria' programaren baitan. Euskal Etxeak plazaratu duen ohar bat medio, Euskal Herririk etorrita bertan irakasle ibili den Enrike Huizi Olaizolak pilota ikasleekin eginiko lana azpimarratu nahi du Zuzendaritza Batzordeak, formakuntza alorrean duen eskarmentu nabaria partekatu nahi izan duelako.

Gehiago irakurri...


Eusko Legebiltzarburuak pobreziaren aurkako ituna sinatu du Erroman; ondoren New Yorkera bidaiatuko da

2008/10/06

Izaskun Bilbao eta Marina Ponti hitzarmena sinatzen Eusko Legebiltzarreko lehendakari eta Europako Eskualdeetako Parlamentuen Batzarreko buru den Izaskun Bilbao Erroman da gaur. Bertan eskualdeetako parlamentuen izenean Nazio Batuen Pobreziaren Aurkako Kanpainarekin lankidetza hitzarmena sinatu du. Ondoren, Izaskun Bilbaok New Yorkera bidaia egingo du eta bertan, beste hitzorduen artean, euskal komunitatearekin bilduko da eta Josune Amunarriz artista hondarribitarraren erakusketa baten inaugurazioan parte hartuko du.

Gehiago irakurri...


Natalia Colombo argentinarraren 'Hurbil' haur liburua saritua, euskara eta beste sei hizkuntzatan eginiko lana

2008/10/06

Liburuaren azala Natalia Colombo idazle eta marrazkilari argentinarrak jaso zuen joan den ostiralean Santiagon (Galizian) Album Irudidunentzako I. Nazioarteko Compostela Saria, 'Hurbil' lana dela-eta. Liburu hau zazpi hizkuntzatan argitaratua izan da, hala nola euskara, gaztelera, katalana, galegoa, portugesa, ingelesa eta italiera. Euskal edizioa Kalandraka-Pamiela argitaletxeak egin du.

Gehiago irakurri...


Halloween euskal erara: Akelarrera deitu ditu kideak Coloradoko Euskal Etxeak urriaren 19an

2008/10/06

Mendiko Jaian parte hartu zuten euskal etxeko kide batzuk (argazkiak ColoradoEE) Coloradoko Euskal Etxea sasoi ederra bizitzen ari da eta kideen artean adiskidetasun sare estuak sortu ditu, euskara ikastaroei eta beste zenbait ekimenei esker. Horren adibide ona izan zen elkartearen azkeneko urteroko 'Mendiko Jaia', kide ugari bildu baitziren bertara, asko familia gazteak euren seme-alabekin. Elkartearen etorkizun oparoaren seinale izan daiteke hori, baina badaezpada --eta gorde beharreko tradizioak sortze aldera-- elkarteak hilaren 19rako deialdi berria egin du: Halloween... euskal erara, akelarrea alegia.

Gehiago irakurri...


Bisita ofiziala egingo du bi aste barru Miguel Sanz Nafarroako gobernuko presidenteak Argentinara

2008/10/03

Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentea Besteak beste Rosarioko Nafar Etxearen kantxan urriaren 18 eta 19an egingo diren 22 urtez azpikoen Munduko Pilota Txapelketako finalak ikusteko eta Santa Fe eta Mendozako probintzia argentinarrekin medikuak Nafarroan trebatzeko lankidetza akordioak sinatzeko bidaia ofiziala egingo du presidente nafarrak. Sanz-ek Pablo Sarasateren heriotzaren mendeurrena dela-eta antolatutako ekitaldietan ere hartuko du parte, aipatu bi probintzietako gobernadore, alkate eta buruzagiekin bilduz. Mendozan, azkenik, bertako Nafar Etxearen 25. urtemuga ekitaldietara ere bilduko da.

Gehiago irakurri...


22 urte azpiko Munduko Pilota Txapelketa, urriaren 11tik 19ra, Rosarioko Nafar Etxearen kantxan, Argentinan

2008/10/03

Rosarioko Nafar Etxeko pilotari bat jokoan (argazkia Rosarioko Nafar Etxea) Nazioarteko Pilota Federazioak, Argentinako Pilota Federazioak eta Rosarioko Nafar Etxeak hitzarmenean adostu bezala, VII. Munduko Pilota Txapelketa Santa Feko hiri horretan egingo da. Hamabi herrialdeetako federazio eta taldeen partaidetza izango du txapelketak, eta hiru modalitateetan jokatuko dute pilotariek: eskuz banaka eta eskuz binaka, larruzko paleta eta pala motza. Partidak Rosarioko Nafar Etxeko frontoian --36 metrokoa da eta Rosario ondoko Funes herrian dago-- ikusgai.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia