euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzak 2,5 milioi euro egotzi dizkio Euskal Gizatalde Harreman Zuzendaritzari 2009rako kontuetan

2008/11/05

Eusko Jaurlaritzak 2,5 milioi euroko aurrekontua egotzi dio 2009rako Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzari gaur goizean Jesus Peña Lehendakaritzako idazkari nagusiak Eusko Legebiltzarrean aurkeztu duenez. Jaurlaritzak beste 5,1 milioi erabiliko ditu une honetan atzerrian zabalik dauzkan ordezkaritzetan, eta 1,2 datorren urtean zabalduko duen ordezkaritza berri batean. Hori guztia Lehendakaritza alorrari aurrekontuetan finkatu zaizkion 73,3 milioietan sartzen da, horietarik 40 zuzenean Innobazio Fondoari dagozkiola, eta gainerakoak Euskadiren europar partaidetza sustatzeko lanei (4,6 milioi), oportunitate berdintasuna (7,3 milioi) eta beste zenbait ekintza eta programei.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak kanpoko euskal gizataldeen eta euskal etxeen eremuan espezializatzeko beken deialdia egin du

2008/11/05

Lehendakaritzaren eraikina, Gasteizen Diasporari buruz ikasi eta atzerriko euskal kolektibitateen arloan espezialdu nahi duten pertsonek aukera on bat dute Eusko Jaurlaritzak deitu berri dituen hiru beka hauekin. Eskabideak Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian aurkeztu behar dira eta aurkezteko epea abenduaren 1ean bukatuko da. Bekak urte beteko iraupena izango du eta dotazioa 15.900 eurotakoa izango da. Bekadunek beraien eginkizunak honek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bulegoetan egingo dituzte.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzaren 2008ko euskal etxeei laguntzak jasoko dituzten Diasporako elkarteen zerrenda

2008/11/05

Argentinako Comodoro Rivadaviako Gure Ametsa Euskal Etxea Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zituen joan den urriaren 14an 2008 urteko euskal etxeentzako laguntza deialdiaren emaitzak. Laguntza hauek jasoko dituzten euskal etxeen artean 39 Argentinakoak dira, 1 Australiakoa, 1 Brasilekoa, 1 Kanadakoa, 2 Txilekoak, 1 Kolonbiakoa, 6 Espainiakoak, 5 Estatu Batuetakoak, 2 Frantziakoak, 1 Italiakoa, 1 Mexikokoa, 1 Perukoa, 1 Erresuma Batukoa, 5 Uruguaikoak eta 3 Venezuelakoak. Laguntza hauei uko egiteko epea esleipena argitaratu zenetik bi hilabeteetara itxiko da.

Gehiago irakurri...


'Euskaldunak: euren aztarnen bila' izenpean argazki lehiaketa nazionala antolatu du Tandileko Euskal Etxeak

2008/11/05

Argentinan bizi den orok hartu dezake parte lehiaketan. 'Euskaldunak: euren aztarnen bila' da Tandileko Gure Etxea Euskal Elkarteak antolatu duen I. Argazki Lehiaketa Nazionaleko gaia. Argentinan bizi den edonork hartu dezake parte, euskal jatorrikoa izan ala ez. Lehiaketa Euskal Elkarteko Kultura Azpi-Batzordeak antolatu du eta sari ederrak izango ditu: lehen sailkatuak 1.200 peso eramango ditu, bigarrenak 500 eta hirugarrenak 300; Tandil bertako lanik onenak 200 $ jasoko ditu. Lanak entregatzeko azken eguna abenduaren 3a da eta epaiaren ondoren, Euskal Etxean izango dira ikusgai.

Gehiago irakurri...


Euskal erregosi erraldoia ez zen aski izan Villa Mercedeseko Gizataldeen Azokako 7.000 lagunak asetzeko

2008/11/04

Carolina Larrañaga (erdian) Gizataldeen Azokako Bigarren Printzesa (argazkiak Villa Mercedes EE) Villa Mercedeseko 2008ko Gizataldeen Azokak marka guztiak hautsi zituen eta, antolatzaileen aurreikuspenak aixe gaindituz, 7.000 lagun bildu ziren bertara (eta hori asteburuko lehengo egunean soilik). Gastronomia standetako jakiak lehen egunean agortu ziren eta euskal etxeak prestatu zuen erregosi erraldoia ere berehala bukatu zen. Euskal Etxea oso pozik agertu da bere partehartzearekin eta harro eman dute jakitera elkarteko ordezkaria, Carolina Larrañaga, Azokako Bigarren printzesa aukeratu zutela.

Gehiago irakurri...


Euskal kantuak eta musika entzungai Sagar Handi erdian, 'Basques of New York' ikuskizuna tarteko

2008/11/04

'Basques of New York' ikuskizuna eskaini zuten azaroaren 2an NYeko Museoan, honako hauek: Marilu Navas, aurkezlea, Iñaki Astondoa tenorea, Earl Buys pianojolea, Amaia Arberas sopranoa, John Ehlis mandolinjolea eta Cathy Clarkson txistularia (argazkia Guil New Yorkeko euskal komunitateak eta hiriko publikoak oro har euskal kantu eta musika ikuskizun batekin gozatzeko aukera izan zuen joan den larunbatean, New York Hiriko Museoan aurkeztu zen 'Basques of New York' ikuskizunarekin. Taulagainean kantari eta musika jotzen, euskal amerikar artista taldea aritu zen, horien artean New Yorken bizi den Amaia Arberas soprano donostiarra, Cathy Clarkson txistulari boisetarra edo Iñaki Astondoa tenore iruindar-newyorktarra.

Gehiago irakurri...


La Platako 2008ko Euskal Argentinar Aste Nazionalaren argazki kronika: laugarren eta azken partea (eta IV)

2008/11/04

Hamaika ikurriñek airea zorrotz moztu zuten igandean La Platako katedralearen aurrean (argazkia EuskalKultura.com) Segitzen dugu joan den igandean Argentinako La Plata hirian amaitu zen 2008ko Euskal Aste Nazionalaren argazki bidezko kronikarekin. Eguraldia lagun garatu ahal izan da Euskal Astea. Aurten antolatzaile izan den La Platako Euzko Etxeak aukeratutako leloa, hauxe izan da: 'Euzko Etxea, euskaldun ororen etxea', eta horretan saiatu dira bertako euskal elkartekoak, Javier Clua lehendakaria buru. Juzkuak aurreragorako utziko ditugu, ordea, orain argazki bidezko kronikaren tenorea baita: laugarren eta azken partea.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko Oñatirekin senidetua den Argentinako José C. Paz herria bisitatu du Iñaki Galdos diputatuak

2008/11/04

Mikel Ezkerro, Iñaki Galdos (bizkarrez), Ruben Caporaletti eta Maria Angeles Oñederra José C. Paz-eko Udaletxera eginiko bisitan (argazkia Noticias Paceñas) Oñati herri gipuzkoarrarekin senidetua den José C. Paz Buenos Aires probintziako herri argentinarra bisitatu du Iñaki Galdos Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako eta Kanpo Ekintzako foru diputatuak joan den astean Argentinara hasi zuen bisitaren baitan. Gipuzkoako foru gobernuko diputatu izateaz gain euskal lurralde horretako EA alderdiko presidentea den Galdosek iragan astean La Platan Euskal Astearen barne egin zen Elkarrizketa Politikorako Mahaiean parte hartu zuen.

Gehiago irakurri...


Euskarazko iragarki laburrak sarean edo paperean ipini dahi dituenak bertan du Iragarkilaburrak.com ataria

2008/11/03

www.iragarkilaburrak.com-eko arduradunak, aurkezpen egunean. Saldu, erosi, alokatu, eman, lana eskatu, lana eskaini, bidaiatu... edozer gauza eskaini edota eskatzeko tartea zabalik da Iragarkilaburrak.com webgunean. EKTko 'Bertako Hedabideak SL' da proiektuaren sustatzaile nagusia, eta egitasmoa gauzatzeko hitzarmenak sinatu ditu Euskal Herriko hainbat herri komunikabiderekin, iragarkiei paperean zein interneten ahalik eta zabalkunde handiena ematearren. Sarean iragarkiak doan ezarri daitezke, paperezkoan ere bai, saldu edo alokairuan jartzeko iragarkiak izan ezik. Diasporako euskaldunentzat ere irekia dago ataria.

Gehiago irakurri...


La Platako 2008ko Euskal Argentinar Aste Nazionalaren argazki kronika: hirugarren partea (III)

2008/11/03

La Platako Euzko Etxeako txikiek emanaldia eskaini zuter larunbateko Dantza eta Musika Jaialdian (argazkia EuskalKultura.com) Bukatu berria da La Platan egin den Euskal Argentinar Aste Nazionala, baina egun hauetan bertan izandako jai erraldoiaren oihartzuna munduko euskal komunitatera zabaltzen ari da oraindik ere. Aurten ere jaiak Euskal Herritik Argentinara joandako lagunak bildu zituen, adibidez Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza, Ibarretxe lehendakaria buru zuelarik, edo Iparraldeko Euskal Argentina elkarteko kideak. Denek egin zuten bat Argentinako euskaldunekin, urtean zehar pausoz pauso, txingurriak bezala, euskal kulturaren alde egindako lanaren emaitza ezagutzera eman eta ospatzeko. Jarraian larunbatean La Platan egin ziren ekitaldien argazki erreportaia eskaintzen dizuegu.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia