2019/08/07

Urte bidaiaria darama Joseba Gotzon kantari portugaletetarrak kantari gisako bere 35. urteurrena ospatzen ari den urte honetan. Urteko lehenengo seihilabetekoan Euskal Herrian bertan eta, besteak beste, baita Katalunia, Kuba, Argentina eta Mexikon ere ibili ondoren, kantariak iragarri du birak "abuztuan Medina de Pomar-en eta Laredon segituko du"ela, ondoren berriz ere jauzia itsasoaren bestaldera eman eta ...
Gehiago irakurri...
2019/08/07

Erakundea sortu zeneko 120. urteurreneko programa barruan eta azaroaren 4tik 10era Bahia Blancan egingo den Euskal Aste Nazionalari begira Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxeak euskara ardatz duten hiru proposamen antolatu ditu: bi lehiaketa eta txikientzako jarduera bat. Ekimenek FEVAren babesa daukate eta Euskal Astearen programa barruan daude, jaian ere euskara sustatzeko asmoarekin. ...
Gehiago irakurri...
2019/08/06

Euskal Australiar Alkarteak antolaturik eta euskal diasporari lotutako bidaietan espezialdua den Overtrails bidaia agentzia nafarra koordinatzaile, bi asteko bidaia egin dute Bizkai, Nafarroa eta Gipuzkoako 50 lagunek Australian barrena. Ibilbidean Cairns, Townsville, –eta hortik Ingham eta Ayr-era–, Trebone, Brisbane eta Sidney bisitatu dituzte, Australiako natura eta ...
Gehiago irakurri...
2019/08/05

Bizitzak segitzen du eta, aldaketen ondotik, bakoitzak bere inguruan fama eta izen ona lortutako bi euskal jatetxek ateak berriz zabaldu izana berri ona da zalantzarik gabe. Zaharrenetik hasita, Santa Fe kantina eta jatetxea Renoko klasikoetako bat da. Berez 1929an ireki zituen ateak lehenengo aldiz, eta makina bat istorio konta dezakeen lekua da 90 urteko historia luzea duen hau. 2017an egungo ...
Gehiago irakurri...
2019/08/02

Laurak Bat Euskal Etxearen San Inazio eguneko ospakizunekin bat egingo du aurten ere Buenos Airesko Lagun Onak Abesbatzak eta kontzertu berezi bat eskainiko du programa horren baitan bihar Belgrano kaleko euskal egoitzan. Izan ere, Xabier Iñaki de Arza Blanco zuzendari duen Denak Bat Camerata lagun abestuko du aurten bere 80. urteurrena ospatzen ari den koralak. Bi talde euskal-argentinar ...
Gehiago irakurri...
2019/08/01

Gipuzkoako Loiolan jaioa, San Ignazio --besteak beste San Inazio edo Iñaki Deuna ere deitzen diote Diasporan-- Bizkaiko eta Gipuzkoako patroia da, eta bere eguna, uztailaren 31a, jai ofiziala da bi euskal lurralde hauetan. Eta gainerako lekuetan eguna lanegun osoa bada ere, munduko euskal egutegi askotan gorriz margotutako data izan ohi da eta euskal etxe askok festak eta mezak antolatu ohi dituzte ...
Gehiago irakurri...
2019/08/01

Hator Hona programa arrakastaz garatzen ari den bitartean, Necocheako Euzko Etxeak bere 80. ‘Iratzartze Alaia’ egin zuen atzo, Iñaki Deunaren Eguneko programaren barruan. Goiz goizean euskal etxeko kide eta agintariek, musikari eta dantzariek, eta Hator Honako partaide Euskal Herritik etorri diren euskaldunek taldea osatu eta euskal egoitzatik atera ziren, trikitixa eta panderoaren erritmora kalez ...
Gehiago irakurri...
2019/08/01

Uztailaren 24tik 28ra luzatu dira aurten Lapurdiko hiriburuko jaiak eta Buenos Aireseko Centro Vasco Frances-Iparraldeko Euskal Etxeko lagunek gertu gertutik jarraitu dituzte. Izan ere elkarteko Kultur Azpibatzordeko kide den Iñaki Galardi de Lescani festetara joan ez ezik, Baionako Orai Bat elkarteko kideekin bildu ere egin zen eta Joaldunen desfilea prestatzen lagundu zien, bertako erreferente den Aitzol ...
Gehiago irakurri...
2019/08/01

Euskal Etxeko kirol arloak gonbidaturik saskibaloi tailerra eman zuen uztailaren 27an eskarmentu handiko Javier Bianchellik Necocheako Euzko Etxean. Etxeko jokalariek ez ezik, Necocheako Rivadavia eta Villa del Parque klubetakoek eta Mar del Platako Kimberley eta Sporting Klubetakoek ere hartu zuten parte ekitaldian. Proposamena 13 eta 21 urte arteko neska-mutilei zuzendu zitzaien eta programa bi zatitan ...
Gehiago irakurri...
2019/07/31

Bere 75. urteurren jaia ospatuko du datorren ostiralean, abuztuaren 2an, Buenos Airesko Euskaltegiak. Izan ere, 75 urte joan dira Ildefonso Gurrutxaga, Quintín Mugica, Rufino de Arregui, Benito Montoya, Luis Ormaechea eta Miguel Zárate buru zituen taldeak Laurak Bat Euskal Etxearen baitan Euskaltzaleak sortu zuenetik. Elkartearen helburua oso argia izan zen hasieratik: Mikel Ezkerroren hitzetan, ...
Gehiago irakurri...