2019/08/17

Asko dira munduan beren urteko festa nagusiak abuztuko Andra Mariaren --15aren-- inguruan antolatzen dituzten euskal komunitateak. Urtero, agorril erdialde honetan egiten du bere euskal festa St Pierre eta Miquelonek, bertako pilotarien elkartea eta euskal etxea antolatzaile. Aurten ere, astelehenean hasi ziren festak, Euskal Herriko eta bertako protagonistez, musika saioak eta haurrentzako pintxo tailerrak ere ...
Gehiago irakurri...
2019/08/16

Aukera paregabea da. Garaiz zabiltza, baina interesatuta bazaude hobe lehenbailehen kontaktuan jartzea. Pascual Barturen Uriarte (Bakio, 1936) abade eta musikari ospetsuak bidaia hasiko du berehala Argentina eta Txilera, bertako lagunekin eta publikoarekin biltzeko. Bira irailaren 15ean hasiko da eta urriaren 5era arte luzatuko, eta tarte horretan prest dago euskal etxe eta erakundeekin batera kontzertuak ...
Gehiago irakurri...
2019/08/16

Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzak jakinarazi digu irekita dagoela Txileko Pontificia Universidad Católica-ko euskara ikastaroan izena emateko epea (ikus hemen). Datorren ikastaro hau irailaren 3an hasi eta abenduaren 12raino luzatuko da, eta asteartero izango da, 18:30etatik 19:50etara. Epe honetan hizkuntzaren oinarrizko ezagutzak eskuratu ahal izango dituzte ikasleek, ...
Gehiago irakurri...
2019/08/14

Zorioneko daude Venezuelako euskaldunak, plazaratu berria den bere azken alearekin, uztailekoarekin, 100 zenbaki bete baititu bertako Jazoera hilabetekariak. 2011ko apirilean atera zen, Aste Santu bezperan, aldizkariaren lehenengo alea, Caracasen Euskal Herriko gurasoen seme jaiotako Pedro Javier Arriaga Aguirre-ren eskutik. Venezuelako euskal etxeen berriak ez ezik, Euskal Herrian dauden ...
Gehiago irakurri...
2019/08/13

Estatu Batu Ekialdeko euskal elkarretaratze erreferentzia bilakatu dira eta, iazko eskarmentu bikainaren ostean, aurtengoak gorago, ederrago eta jendetsuago joko duela agintzen dute. New England Basque Club antolatzaile, datorren larunbatean Estatu Batu ekialdeko euskal hitzordua New London hiriaren bihotzean izango da, erdigune-erdigunean, itsasoa ere hurbil, eskualde honek Euskal Herriarekin partekatzen duen ...
Gehiago irakurri...
2019/08/12

2018tik irailaren 8a da munduan "Euskal Diasporaren Eguna", Euskal Herriak eta munduko euskaldunek eta euskal etxeek berek gure diasporaren egitatea, izaera eta ekarria aldarrikatzeko eguna. Iaz ospatu zen lehenengo aldiz eta argi geratu zen bazegoela gogoa, beharra eta egarria Diasporak berak bere burua aldarrikatu eta bereziki Euskal Herriko euskaldunei eurei buruzko ezagutza era errekonozimendua ...
Gehiago irakurri...
2019/08/09

Uda sasoian daude, ez guztiak baina bai gure irakurleetako asko, eta sasoi honek irakurtzera gonbidatu ohi duenez, hona egile bat eta izenburu bat proposamen gisa Diasporari buruz irakurtzeko. Xabier Iñaki Amezaga, Bingen Amezaga edo Amezaga'tar Bingen algortarraren seme gazteena da. Amezaga aita 1942an Buenos Airesera erbesteratu eta Montevideon bizi ondoren denborarekin, 1953an, Venezuelan ...
Gehiago irakurri...
2019/08/08

Ebazpena astearte honetan eman du argitara EHAA buletin ofizialak, "atzerriko euskal gizataldeetako kide diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzea" helburu duen urteroko deialdia izanik. Onuradunak Argentina, Kolonbia, Kuba, Mexiko, Txile, Uruguai eta Venezuelakoak dira; orotara 17 euskal etxe, eta 108 onuradun. 184.559,32 euro banatu dira ...
Gehiago irakurri...
2019/08/08

Bihar hasiko da Limako Zinemaldiaren 23. edizioa eta abuztuaren 17ra arte Latinoamerikako eta mundu osoko ehundik gora pelikula eskainiko ditu. Ekitaldi honen baitan antolatzen den ‘Erakustaldi Ibiltaria’ ere garatuko da datozen egunotan eta iaz bezala, Peruko hiriburuko Euskal Etxea erakusketaren egoitzetako bat izango da. Elkarteak "gainditze pertsonala"ren gaia jorratzen duten hiru film ...
Gehiago irakurri...
2019/08/07

Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarra egingo da aurtengo urrian Bilbon, eta bilkura garrantzitsu horri begira, Enara inkesta sustatu du Eusko Jaurlaritzak, geure diasporakideak ezagutu nahian, inportantea baita Diasporari buruzko edozein politika garatzeko jakitea nolakoak diren gure Diaspora osatzen duten gizon-emakumeak eta zeintzuk diren euren izaera, pentsamolde eta iritziak. ...
Gehiago irakurri...