euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Giro ezin hobe"z ospatu du Uruguaiko ‘San Joseko Euskaldunak Taldea’ Euskal Etxeak bere 10. urteurren jaia

2019/09/06

‘San Joseko Euskaldunak Taldea’ Euskal Etxearen 10. urteurrena Uruguaiko San Jose hiriko Euskal Etxeak 10 urte bete ditu eta kide eta lagunentzako bazkari batekin ospatu zuen abuztuaren 24an Centenario Klubeko instalazioetan. Bertan, bazkaltzeaz gain, Andrea Bella irakasleak prestatutako zenbait ekintzetan hartu zuten parte euskara ikasleek, etxeko kideek eta baita Zenon Echeverry elkarteko lehendakariak ere. Eta euskal festa askotan ohi bezala, euskal dantzekin ere ...

Gehiago irakurri...


Euskal etxe ugari eta euskal gizataldea bera partaide, Immigrantearen Eguna ospatu zen atzo Argentina osoan

2019/09/05

2019ko Immigrantearen Eguna Puerto Madryn-en Irailean zehar egingo dira Argentinan kolektibitate atzerritarren eta immigranteen omenezko jaialdiak. Hala ere, Immigrantearen Eguna irailaren 4a da, horrela ezarri zuelako 1949ko Gobernuak dekretu baten bidez. Euren herriak utzi behar izan zituzten eta Argentina bizileku hartu zuten hainbat gizon eta emakume gogoan, mota askotako ekintzak antolatzen dituzte udalek, gizataldeen elkarteak gonbidatu nagusi. Hori dela ...

Gehiago irakurri...


80 urte bete dira Winnipeg ontzia Valparaisora iritsi zela Espainiako gerra zibileko errefuxiatu errepublikarrez beteta

2019/09/04

Winnipeg-en iritsitakoen ondorengoetako batzuk eta partaideak Winnipeg-en iristera gogoratzeko antolatutako ekitaldietan 2.365 pertsona haien artean, Txileko euskal etxeetara eta bertako bizimodura bilduko ziren familia euskaldunak zeuden. Amaren aldetik jatorri euskalduna zeukan Pablo Neruda poetak --Txileko kontsula orduan Parisen-- antolatutako espedizio harek oihartzun handia izan zuen eta geroztik Txileri zenbait arlotan ekarpen polita egin dioten izenak eman dizkio bertan etorritakoen eta euren ondokoen artean. Valparaiso, ...

Gehiago irakurri...


Itxaropen Euskal Etxeak historia eta gastronomia saioez biribildu zuen Cesar Arrondoren liburu aurkezpena Saladillon

2019/09/04

Cesar Arrondo Polvaredas herriko Agusto Cicare Liburutegian Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak ekintza anitzeko programa bat antolatu zuen Cesar Arrondo irakasleak Saladilloko partidura abuztuaren 23tik 26ra FEVAren kultur eskaintzaren programa barruan egindako bisitaren inguruan. Polvaredas-ko Agusto Cicare Liburutegiarekin batera, Arrondoren “Hipólito Yrigoyen (1916- 2016) Primer centenario de la soberanía popular” liburuaren aurkezpena ...

Gehiago irakurri...


EHU Uda Ikastaroak: Diaspora eta Gerra Handia aztergai datorren astean, irailaren 9-10ean, Lekeitioko Kultur Etxean

2019/09/03

Bahia Blancako (Argentina) Euskal Festen kartela 1919ko irailean Oscar Alvarez Gila eta Koldo San Sebastian zuzendari, ikastaroak “Gerra Handia” deritzonak (gaur egun Lehen Mundu Gerra deitzen dena) Euskal Herrian izan zuen eraginaren alderdi ezezagunenetako bati erreparatuko dio, esan nahi baita nola erantzun zuen euskal diasporak –Iparraldekoak nahiz Hegoaldekoak– gerra piztu zenean. Hori horrela, aztergai izango dira mobilizazioa (errekrutatze ...

Gehiago irakurri...


Euskadiko eta euskal diasporako ordezkariak lagun aurkeztu du Euskal Echeak bere 115 urteei buruzko liburua

2019/09/03

Magdalena Mignaburu eta Josu Legarreta egileak, Euskal Echea Elkarteko lehendakaria den Enrique Fagoagarekin Magdalena Mignaburuk eta Josu Legarreta Bilbaok idatzitako “Euskal Echea. 115 años de Confraternidad, Solidaridad y Educación en Argentina” liburuak ‘Euskal Echea' Kultura eta Ongintza Elkartearen historia jasotzen du, sortu zutenetik 1904an gaur arte. Ikerlan sakon baten emaitza den liburua abuztuaren 21ean aurkeztu zuten egileek Euskal Echeak hiriburu argentinarrean daukan ...

Gehiago irakurri...


Rio Cuarton, 99 urte zituela hil den Héctor Otegui margolari, zizelkari, olerkari eta Gure Ametzako bazkidearen oroiz

2019/09/03

Héctor Osvaldo Otegui Rio Cuartoko Gure Ametza Euskal Etxeko 'bazkide agurgarria' zen Rio Cuartoko Gure Ametza (sic) Euskal Etxetik Jose Maria Artolazabalek idatzi digu lerro batzuk itsatsita Cordoba probintziako hiri honetan abuztuaren 9an hil den Hector Osvaldo Otegui-ren oroiz. Bi urte zituenetik Rio Cuarton bizi zen Otegui "kultura arloko erreferentea izan da, margolari. zizelkari, idazle eta olerkari, eta Euskal Etxeko bazkide agurgarri eta lagun handi", diosku digu Jose Maria ...

Gehiago irakurri...


Euskal Diasporaren Eguna: Euskal Herrian, Ispasterren egingo du igandean ekitaldia Jaurlaritzak, Lehendakaria buru

2019/09/02

Ispasterko alkate Garbiñe Saenz de Buruaga, eta Eusko Jaurlaritzako Marian Elorza eta Gorka Alvarez Aranburu Eusko Jaurlaritzak eta Ispasterko Udalak datorren igandean, irailaren 8an, kostalde bizkaitarreko herri honetan Urkullu lehendakaria buru 12:00etan herriko plazan egingo den ekitaldiaren aurkezpena egin zuten joan den ostiralean. Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak eta Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Komunitatearentzako zuzendariak hartu zuten parte aurkezpenean, Ispasterko alkate Garbiñe ...

Gehiago irakurri...


Zerotik hasteko hiru hilabeteko oinarrizko euskara ikastaro berri bat abiatuko du gaur Buenos Airesen Euskaltzaleak-ek

2019/09/02

Topaketan ere, euskaraz Buenos Airesko Euskaltegiak aukera berri bat ematen die urte hasieran euskara ikasten hasteko izena ematerik izan ez zutenei. Lehenengo urratseko ikastaro berria gaur bertan hasiko da, arratsaldeko 6etan, eta astelehenero izango da, 6etatik 9etara, bere egoitzan, hiriburuko Bernardo de Irigoyen 826an. Hiru hilabeteotan oinarrizko ezagutzak eskuratuko dituzte ikasleek, esan nahi baita beren burua ...

Gehiago irakurri...


Asuncióngo Euskal Etxeak arrakastaz burutu du hitzaldia, afaria eta dantza-erakustaldia osagai zeuzkan Euskal Saioa

2019/09/02

Eduardo Nakayama historialariaren ‘Euskal jatorriko jendea Paraguain’ hitzaldia Oihartzun politeko proposamena antolatu zuen Asunciongo Euskal Etxeak komunitateari begira eta euskal historia, gastronomia eta dantzak bilgarri eta erakusgai. Hasteko ‘Euskal jatorriko jendea Paraguain’ izenburuko hitzaldian Euskal Herritik iritsitako etorkinei buruz eta bertako gizartean euskal jendeak izandako eraginaz mintzatu zen Eduardo Nakayama historialaria. Lagun ugarik hartu zuten ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia