2019/10/03

Aurrera segitzen du Joseba Gotzon euskal kantaria egungo bere bira latinoamerikarrean. Urri hasi berri honetan bi emanaldi geratzen zaizkio Argentinan, hala nola larunbatean, urriaren 5ean, Santa Fe hiriko DEMOS Kultur Gunean eskainiko du kontzertua. Eta biharamunean, igandean, Paranan bukatuko du itzulia, hiriko Urrundik Euskal Elkarteak antolatutako Euskal Dantza Jaialdian. ...
Gehiago irakurri...
2019/10/02

Aspaldi hasi ginen iragartzen eta eguna iritsi da. Dagoeneko Bilbon dira Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII Mundu-Batzarrean parte hartuko duten delegatu, gonbidatu, 'gaztemundulari' eta orotara ehun bat lagunak, eta gaur goizeko 9:00etatik aurrera emango diote hasiera ofiziala bilkurari, Iñigo Urkullu lehendakaria buru izango duen irekiera-ekitaldiarekin.
Gehiago irakurri...
2019/10/02

Madalen Bieter-en eskutik hasi eta ezagutu genuen, eta ondoren baita Amaia Lojo eta Iñaki Sagarnaren jarduna lagun ere. 'Boiseko Taupada' Idahoko hiriburuko Boise State University-ren (BSU) irratia medio zabaltzen den euskal irratsaioa da eta atzo asteartea ikasturte berria hasi du, euskal musika eta hitza helaraziz han-hemenka topatzen dituen entzuleei, euskara eta ingelesa nahasiz. BSUko ...
Gehiago irakurri...
2019/10/02

Udaberriari ongi etorria ematea aitzaki gisa erabiliz, euskara sustatzeko jarduera bat antolatu zuten irailaren 25ean Andrea Bella, Laura Moreno Sasiain, Martin Zabalza eta Gabriel Arce irakasleek. Euskaro Euskal Etxearen egoitzan, bertako, Haize Hegoako eta BOGA sistemako hamabost bat ikasle bildu ziren eta arratsaldean zehar mota askotako ekintzetan hartu zuten parte, tartean mahai jolasetan ...
Gehiago irakurri...
2019/10/01

Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarrean parte hartu behar duten ordezkaritzak, gonbidatu eta partaideak hein handi batean hemen direla edo heltzen, eta gaur, egunean zehar akreditazioak lortzen hasiko direla Batzarraren egoitzan, Eusko Jaurlaritzaren EHAA Buletin Ofizialak argitara eman berria du astelehen honetako zenbakian Euskal Etxeentzako 2019ko dirulaguntzen Ebazpena. Hauek dira bi ...
Gehiago irakurri...
2019/10/01

Entre Rios probintziako UADER Unibertsitate Autonomoko agintariek eta Ibai Txori Euskal Etxeko Carlos Izaguirre lehendakariak, Concepcion del Uruguay hirian bildurik, hitzarmena sinatu zuten irailaren 23an euskararen alde elkarrekin lan egiteko. Izan ere, Esparru.akordioa da bi elkarteek sinatu dutena, Euskal Herriko hizkuntza Unibertsitatean sar ahal izan dadin, “gure hirian ikasi ahal izateko, beste hainbat ...
Gehiago irakurri...
2019/10/01

Argentinan Euskal Herriaren ordezkaritza eroateko era asko daude. Buenos Aires probintziako Lagun Onak-ek bere komunitatearengana iristeko bi bide polit hautatu ditu. Batetik, elkartasun proiektuak garatuz ‘Ayudanos a crecer’ izeneko Jantokia babesten. Bertan, behar handietan bizi diren ehun bat neska-mutil elkartzen dira egunero oinarrizko otorduak egiteko. Euskal Etxeak jostailu ...
Gehiago irakurri...
2019/09/30

Ekitaldi polita joan den ostiralean Donostiako Heredad de Unanue Hotelean egin zutena, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarraren bezperetan Renoko (Nevada, AEB) euskal erreferentearen bizitza eta euskal lekukotasuna bilduz. Ekitaldiak Diasporaren gaian interesatutako lagun koadrila polita bildu zuen, hogeita bost bat lagun, saioa egin zen aretoaren kapazidadea bera. Caminok Buffalo (Wyoming), ...
Gehiago irakurri...
2019/09/30

‘Otros Cines’ zinemaldiaren baitan saritu zuten irailaren 20an ‘Cine en la Casona’ Elkarteak eta ‘Juguetes Perdidos’ Kooperatibak Javier Tisera “hiriko kulturaren alde egindako lana eta herriarekin daukan engaiamenduagatik”. Idazle eta kazetaria ez ezik, Euskal Etxeko sukaldarien taldeko bultzatzaile nagusia ere bada Tisera eta bere ardurapean egiten dira ‘Buenos ...
Gehiago irakurri...
2019/09/30
Pirineo bi aldeetako 200dik euskal emigrante baino gehiago hil ziren 1842an 'Leopoldina Rosa' ontzia Uruguaiko kostaldetik gertu hondoratu zenean. Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak erakusketa zabaldu berria du euskal emigrazioko pasarte askorentzat ezezagun hura gurera ekartzeko. Erakusketa berean, leku berezia hartu du baita ere seguruenik euskal emigrante ezagunena izan den Jose Mari Iparragirrek, Gernikako Arbolaren egilearen jaiotzaren Bigarren Mendeurrena (1820an jaio zen Urretxun) datorren urtean gogoratuko baitute sorterrian ekitaldi egitaratu potolo batekin.
Gehiago irakurri...