2019/10/08

Urriaren 4an goizean Gasteizen hurrenez-hurren Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzan eta Eusko Legebiltzarrean eginiko bi ekitaldik ezarri diete amaiera Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarrareko saioei. Albiste honetara, Lehendakaritzako bideoa bildu dizuegu, bertan hitza hartu zutelarik Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk, ...
Gehiago irakurri...
2019/10/08

Zazpirak Bat Euskal Etxeak Dantzari Eguna ospatzeko prestatutako programak dozena erdi bat euskal etxetako kideak bildu zituen Rosariora, bertako dantzariek --Gaztedi Zutik taldea-- eta Danborrada Taldeak elkarrekin landutako ahaleginean. Deia iraileko azken astebururako egin zen --hilaren 28 eta 29rako, larunbat eta igandea-- eta muinean Danborrada Tailer bat eta urteroko San Migel egunerko erromeria-Dantzari ...
Gehiago irakurri...
2019/10/07

Aste honetan zehar, urriaren 7tik 11ra, burutuko da New Yorken Bernardo Atxaga Katedraren urteroko programa akademikoa City University of New York (CUNY) unibertsitatean. Aurtengoan, "bakegintza eta elkarbizitzari euskal kultura eta literatura lanek prozesu berritzaileen bidez eginiko ekarpenean" jarriko du arreta, eta Annabel Martínek, Dartmouth Collegeko irakasle eta Espainiako kultura ...
Gehiago irakurri...
2019/10/07

Bahia Blancako Euskal Etxeak adierazi berria du aurten azaroaren 2tik 10era garatuko den Euskal Argentinar Aste Nazionalaren egitaraua. Urtero ohi bezala, elkarretaratzea bi asteburuz luzatuko da luzatuko da, nahiz eta ekitaldi nagusiak bigarrenean izan. Horrek esan nahi du euskal etxeetako ordezkaritza gehienak eta oro har publikoa eta gonbidatuak hein handi batean bigarren asteko asteburua hurreratzen ...
Gehiago irakurri...
2019/10/07

Urtero, Euskal Aste Nazionalaren baitan, Argentinako Euskal Etxeetako Liburutegietako arduradun eta kudeatzaileek elkarren arteko bilera egin ohi dute. Aurten, Bahiako Barandiaran Liburutegiak azaroaren 9rako, goizeko 10etan luzatu die biltzeko deia Euskal Liburutegietako liburuzain eta ordezkariei, aldi berean txostenak aurkeztera ere gonbidatuz. Hala egin nahi duten lagunei, gaia eta iraupena ...
Gehiago irakurri...
2019/10/04

Azkenaurreko eguna atzo, Bilboko Euskalduna jauregian egiten ari den Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarrean, eta gogoeta eta lan-saioekin batera, inaugurazioa hiriko Euskal Museoan, Kaliforniako euskaldunek estatu honen historian izan duten partaidetza aberatsaz. Gaur Gasteizko Lehendakaritzan, Mundu-Batzarraren amaiera ekitaldia, Urkullu lehendakaria buru, eta Omenaldia, Eusko Legebiltzarrean, Jaurlaritzaren ...
Gehiago irakurri...
2019/10/04

Zinegile donostiarraren azken filmak, Oreina, urriaren 1tik 8ra egingo den nazioarteako Black Canvas zinemaldian izango du estreinaldia Mexikon. Estreinaldi horrekin batera, zine garaikideari eskainitako jaialdi honek "Koldo Almandozen lanari fokua" eskainiko dio sail berezi batean. Bere bi film luzeak, Oreina 2018, Sîpo Phantasma 2016 eta bere film laburren ...
Gehiago irakurri...
2019/10/04

Villegasko Euskaldunak Euskal Etxeak udaberriaren hasiera ospatu zuen irailaren 21ean I. Sagardo Jaiarekin. Festan sagardotegi tradizioko Euskal Herriko janari eta edari tipikoak eskaini zizkien euskal elkarteak gonbidatuei, eta bildutakoek Txapela euskal argentinar sagardo naturala nahi adina edan ahal izan zuten kupela txikitik. Jaia, une aproposa izan zen, gainera, Etxean sortzen ari den dantza taldea ...
Gehiago irakurri...
2019/10/03

Mundu-Batzarra goizeko 9etan Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratuta (hemen bere hitzak), atzoko bigarren ekitaldia Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzar honetan, taldeka biltzea izan zen, hamar talde sorturik munduko Euskal Etxeen kezka diren gaiak aipatu eta mahaigaineratzeko. Hala aipatu ziren, esaterako, Diasporako delegatuen ordezkaritza Aholku.Batzordean eta euren zeregina, ...
Gehiago irakurri...
2019/10/03

Diasporako euskaldunek euren euskaltasunari eusteko garrantzitsuentzat jotzen dituzten modu nagusiak, harreman pertsonalak (bi bide nagusien artean aipatu dute %54k), Euskal Etxeetako ekintzetan parte hartzea (%44) eta albisteak (%34) lirateke, Eusko Jaurlaritzak egunotan Bilbon egiten ari den Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarraren baitan zabaldu dituen inkesta baten datuen arabera.
Gehiago irakurri...