euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sao Pauloko Euskal Etxeak 60 urte ospatuko ditu abenduaren 1ean: eskatu urteurreneko elastikoa!

2019/11/12

Sao Pauloko Eusko Alkartasunak Abenduaren 1ean egingo duen elkarretaratzean ospatuko du bere 60. urtebetetzea Sao Pauloko euskaldunak ospakizunetan dira, bere 60. urtebetzera iritsi baita Brasilgo euskal etxetik zaharrena eta datorren abenduaren 1ean egoitza duten Gernika Kutun etxera biltzeko deia egin dute, elkarretaratze batekin partekatzeko, bazkide eta lagunak oro partaide. Karia horretara Euskal Etxeak 60. urtebetetzeko elastikoak atera ditu, 20 errealeko prezioan (6 bat dolar, gehi posta ...

Gehiago irakurri...


Itziar Ituño buru duen Ingot rock taldeak bi kontzertu eskainiko ditu Brasilen, azaroaren 13an eta 15ean

2019/11/11

Ingot Rock Taldea Brasilen Imanol Rayo zuzendari euskaldunaren Hil-Kanpaiak pelikularen errodajea bukatuta, Atlantikoa zeharkatuko du Itziar Ituño aktore basauritarrak Ingot bere rock taldearekin Brasilgo tauletara igotzera. Bira, laburra izango da oso baina aukera paregabea Brasilgo publikoak Euskal Herriko artistaren musika ezagutzeko. Lehenengo kontzertua azaroaren 13an izango da, gaueko 9etan, Sao Pauloko Carioca Club Pinheiros ...

Gehiago irakurri...


Euskal Astea 2019: Bahia Blancako Euskal Etxearen 120 urteko ibilbidea ospagai, ekitaldien irudi kronika (I)

2019/11/11

Ohorezko aurreskua larunbat gaueko jaialdian Bahia Blancajko Gran Plaza Antzokian (irudiak EuskalKultura.eus) Buenos Aires probintzia hegomendebaldeko Bahia Blanca kostaldeko hiria izan da azken hamar egunotan Argentina eta inguruko herrialdeetako euskal bizitzaren erdigune. EuskalKultura.eus-en jasotzen joan garenez, azaroaren 2tik 10era, 2019ko Euskal Aste Nazionala (Semana Nacional Vasca) egin da hirian, bertako Union Vasca Euskal Etxeak aurten 120 urte betetzen ari dela ospatzeko antolatutako ekitaldi programaren ...

Gehiago irakurri...


Gaurtik lau egunez, osteguneraino, New York City Basque Film Festival jaialdia, hiriko Village East Cineman

2019/11/11

New York City Basque Film Festival jaialdia gaur arratsaldean abiatuko da Manhattanen, Asier Altuna zuzendariaren 'Amama' hirugarren film luzearekin. Azaroaren 12an, asteartea, 'Margolaria'ren txanda izango da, Oier Aranzabalek 2018an zuzendutako dokumentala. Telmo Esnalek zuzendutako 'Urte Berri On, Amona!' Izango da hurrengo filma, azaroaren 13an, asteazkenean. Azkenik,.'Jai Alai ...

Gehiago irakurri...


Bahia Blanca: 2019ko Euskal Aste Nazionala, asteburuko egitaraua, Azaroaren 8tik 10era

2019/11/08

Hemen da azkenean Argentinako 2019ko Euskal Aste Nazionala. Egitaraua zabala da, Bahia Blancako Unión Vasca Euskal Etxeko eta hiriko euskal komunitateko kide eta lagunek hartu duten lana --Argentinak bizi duen egoera ekonomiko larriaren testuinguruan gainera-- itzela, bertara isuritako ilusioa ere itzela den bezala. Jende askoren izerdi, ilusio, engaiamendu eta dedikazioaren emaitza da datorren igandean azken ...

Gehiago irakurri...


Gauzak prest Bahia Blancan 2019ko Euskal Asteko asteburu nagusirako, bertako Union Vascaren 120 urteak ospagai

2019/11/08

Euskal Herritik etorria, Oñati Ganbara Abesbatza atzo Bahia Blancako Rivadavia Liburutegian eman zuen kontzertuan (arg. EuskalKultura.com) Asteburu ekitaldiz bete-bete baten hasieran gaude eta gaur apurka-apurka joango dira iristen delegazio eta norbanakoak Argentina osotik eta baita ondoko herrialdeetatik eta Euskal Herritik ere, gaur gauez eta bihar zein etzi Hego Konoko euskal komunitateen elkarretaratze behinenari ekiteko. Eusko Jaurlaritzaren izenean, Gorka Alvarez Aranburu heldu zen atzo arratsaldean; eta Europako bisitarietako gehienak hemen ...

Gehiago irakurri...


William Douglass-ek Sydneyko Gure Txokoa bisitatu eta hitzaldia emango du igandean, bere azken liburua aurkeztuz

2019/11/08

William A. Douglass (arg. Oskar M. Bernal-Deia) eta igandean Sydneyko Euskal Etxean aurkeztuko duen liburua William Douglass antropologo eta euskaltzale ezagun nevadatarrak Sydneyko Gure Txokoa Euskal Etxea bisitatu eta hitzaldia emango du datorren igandean, bisitaren baitan, argitara eman berria duen Australiako euskaldunei buruzko liburua aurkeztuz. Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroko sortzaile eta bertako lehenengo zuzendari izan zen Douglassek --Zentroak, izan ere, omenaldi gisa, bere izena darama ...

Gehiago irakurri...


Alkaterako hauteskundeak Boisen: Bigarren itzulia egin beharko dute, hautagaietako inork ez baitu %50a lortu

2019/11/07

Dave Bieter eta Lauren McLean lehiatuko dira bigarren itzulian, abenduaren 3an Aurreko hauteskundeen aldean, panorama konplikatuagoa ageri zen Boisen, oraingoan zazpi hautagai --batzuk lehiakide pisudunak gero ikusi den bezala-- zeudelarik lehian. Astearteko hauteskundeetan (zortzi orduko aldea dago Euskal Herriarekin, beraz hautestontziak Euskadin asteazken goizaldea zela itxi ziren), bozken %100a mahai gainean,. hautagaietako inork ez zuen legeak agintzen duen %50a eskuratu ...

Gehiago irakurri...


Pedro Arana Urionabarrenecheak ‘Txalaparta, cosas de vascos’ bere liburua aurkeztu du Cipollettiko Liburu Azokan

2019/11/07

Liburua aurkezteko, lana inspiratu zuten bere gurasoen historia kontatu zuen Pedro Arana Urionabarrenechea (argazkia EE) Bertako bazkide eta laguna den Pedro Arana Urionabarrenechea lagundu zuen Baskos de la Confluencia Euskal Etxeak joan den urriaren 9an ‘Txalaparta, cosas de vascos’ liburuaren aurkezpenean. Rio Negro probintziako Cipolletti herriko Liburu Azokaren XVII. edizioan aurkeztu zuen lana egileak, Udaleko Kultur Zuzendaritzak gonbidaturik. Jende ugari bildu zen ekintzara, euskal etxeko kideak zein publiko ...

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Nafar Etxeak Patxi eta Konpania taldearen erritmora ospatu du bere 124. Urteurrena

2019/11/06

Buenos Airesko Nafar Etxearen 124. urteurren jaia Oso egitarau zabala prestatu du Buenos Aires hiriburuko Nafar Etxeak bere urtebetetzea ospatzeko; baina zalantzarik gabe proposamen ezohikoena Iparraldeko Patxi eta Konpania taldearen partaidetza izan da. Patxi Perezekin batera, Jimmy Arrabitek, Panpi Gerardek eta Txomin Etcheversek osatutzen duten laukoteak bi ekitalditan hartu zuen parte. Azaroaren 1ean, ostiralean, Dantza Piko eskaini zuten Nafar ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia