2019/11/25

Urte bidaiaria darama Joseba Gotzon abeslari portugaletearrak kantari gisako bere 35. urteurreneko ospakizunen baitan. Nazioarteko Bira honen hasieran Euskal Herriko eta espainiar estatuko hainbat agertokietan aritu bazen ere, gherotik eta urtean zehar Kuban, Uruguain, Txilen eta Argentinan aritu izan da zuzenekoak eskaintzen eta, urtea egoki bukatzeko, oraingoan Mexikora itzuli da '35' ...
Gehiago irakurri...
2019/11/22

Iazko bilkura eta egunpasaren haritik, urtebete eman du Euskal Australiar Alkarteak euskaldunen Australiarako emigrazioaren lekuko eta ondorio den euskal australiar gizataldearen aldeko lanetan, eta iritsi da berriz ere urte azkena, eta bigarren elkarretaratze handia eta egunpasa egin eta ospatzeko momentua.Iaz bezala, Gernikako Zimela jatetxean izango da, eta hitzordua biharko da, azaroaren 23rako, ...
Gehiago irakurri...
2019/11/22

Iñigo Urkullu lehendakaria buru egin da joan den asteazkenean Lehendakaritzan Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordeko aurtengo bigarren bilkura, besteak beste Lehendakariak izendaturik bertako kide den Arantxa Anitua Buenos Airesko Laurak Bat-eko eta FEVAko burua ere partaide. Eusko Jaurlaritzako eta euskal erakundeetako ordezkariekin batera, gizarte zibileko zenbait alorreko ordezkariak ere batzen ditu ...
Gehiago irakurri...
2019/11/21

Bi zatitan banatu zen aurten ere ospakizuna. Festari hasiera emateko, zeremoniako banderak sartu ziren kirol zelaietan eta horren ostean, ereserkiak abestu zituen publikoak, bedeinkazioa jaso eta omenaldia egin zien Eskolak jardunbide luzeko bere irakasleei. Protokolozko ekintzak bukaturik, dantzari eta kirolariak izan ziren protagonista agintarien eta publikoaren aurrean, tartean Euskal Echea Eskolako ...
Gehiago irakurri...
2019/11/19

Duela oso ordu gutxi, astelehenean, azaroaren 18 gauean hil da Donostian Pilartxo Lizeaga Pellejero, EuskalKultura.eus-eko zuzendari Joseba Etxarri Lizeagaren ama. 87 urte zeuzkan eta azkeneko 15 bat urteak Alzheimer gaisotasuna arerio eman zituen, bere betiko etxean, familiaren amodioa lagun eta babesle. Oso kantuzalea zen eta joan den ostiralean eman zituen bere azkeneko kantuak, ondoren gaur amaiera izan ...
Gehiago irakurri...
2019/11/18

Urteko Batzar Orokorra egingo du datorren larunbatean Bruselako Euskal Etxeak. Karia horretara, deia luzatu die Belgika osoan bizi diren euskaldunei eta euskaldunen lagunei bertaratu eta bakoitzak nahi edo ahal duen gisan lankide izan daitezen. Elkarteak haur eta familientzat zein helduentzat garatzen ditu ekimenak, tartean Olentzero, euskara eta dantza ikastaroak, mus ikastaro eta lehiaketak, sagardotegi ...
Gehiago irakurri...
2019/11/18

Joan den larunbatean hasi eta datorren larunbatean bukatuko da Parisen, frantses hiriburuko 'Navarra Siempre' elkarteak APFEEF (Asociación de Padres de Familias Españolas en Francia) elkartearen eskutik antolatutako '33. Nafarroako Kultura Astea Parisen' ekitaldia. Larunbatean bertan, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako sailburu Ana ...
Gehiago irakurri...
2019/11/15

Irail bukaeran hasi ziren Bartzelonan 2019ko Euskal Herria Sona musika jaialdiko kontzertuak eta urrian, Katalunia bizitzen ari den egoerak bultzatuta eten egin ziren saioak. Ekitaldiko antolatzaile den Bartzelonako Euskal Etxeak oharra atera zuen hau guztia azalduz eta bere sostengua adieraziz elkarrizketa bidezko irtenbideei. Geroztik, bertan behera utzitako kontzertuei data berria ipini eta ...
Gehiago irakurri...
2019/11/15

Gure Mendietakoak Euskal Etxeko lehendakariak, Oscar Urrea Aristizabalek, idatzi digunez, "Gure Kolonbiako Erregina berria, nire lehengusina Maria Fernanda Aristizábal Urrea" aukeratu dute asteburu honetan. Quindío eskualdeko ordezkaria, miss berria, 22 urtekoa, Komunikazio Sozialeko ikaslea da Luis Amigo Unibertsitate Katolikoan, eta Kolonbiara XVII. mendean iritsitako Hernaniko (Gipuzkoa) ...
Gehiago irakurri...
2019/11/15
EuskalKultura.eus-en argitalpen ahaidea da Baionako HERRIA astekaria, eta bi argitalpenen artean garatzen dugun lankidetzari esker, bere zenbaki guztietan argitaratzen du astekariak gure Diasporari eskainitako kronika, eta bere leku hauta batean egiten du, argazki koloredunez eta zenbakiaren azkeneko orrialdean, orri bisitatuenetako batean alegia. Halaxe egin du aste honetan ere, joan den igandean Bahia Blancan bukatu den 2019 Euskal Argentinar Aste Nazionala hizpide. Hona Joseba Etxarrik sinatzen duen artikulua.
Gehiago irakurri...