euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Munduko hainbat euskal etxek bertan behera utzi dituzte euren ekitaldiak coronavirusen krisialdiaren karietara

2020/03/13

NABOren 'Omenaldi Berezia' AEBetako euskal bertsolariei, San Frantziskon larunbat honetan, bertan behera utzia Ez dira oraingo minutu honetan ekitaldi guztiak, baina munduko hainbat euskal etxe eta elkarteek bertan behera utzi dituzte datozen egun eta asteetarako iragarrita zeuzkaten ekitaldi eta saioak, nazioartea coronavirusarekin nozitzen ari den osasun krisialdiaren karietara. Eta itxura guztien arabera, egoera berehala gaiztotuko da, ekitaldi guztiak edo ia guztiak bertan behera geratu arte, abiadura eta ...

Gehiago irakurri...


Irekita FIVUren euskara eskoletan izena emateko epea; irailerako iragarri du Federazioak 2020ko bere Udalekua

2020/03/13

Uruguaiko FIVU federazioak antolatutako 20. Udalekua, 2019ari zegokiona, 2020ko urtarrilean egin zen, ohiko arrakastaz Uruguaiko euskal etxe gehienak biltzen dituen FIVU euskal elkarteen federazioak 2020ko ikasturteko euskara klaseetan izena emateko gonbitea luzatu du, aurrez aurreko zein urrutiko ikastaroei dagokiena. Deialdiak maila guztietako ikasle eta eskolak baitaratzen ditu, beti ere Etxepare Euskal Institutuak kudeatzen duen Euskara Munduan programaren baitan trebatutako irakasleen ardurapean. Interesatuek ...

Gehiago irakurri...


NABOk bertan behera utzi du AEBetako bertsolariei larunbat honetan San Frantziskon egin behar zien Omenaldia

2020/03/13

San Frantziskoko Gure Euskal Etxean egitekoa zen 'Omenaldia AEBetako euskal bertsolariei' ekitaldiko afixa NABOk sare sozialen bidez zabaldu du hartu duen erabakia, larunbat honetan San Frantziskoko Gure Euskal Etxean AEBetako euskal bertsolariei egin behar zien Omenaldia bertan behera utziz, oraingoz ordezko datarik gabe. Erabakia derrigortua izan da, AEBetako eta Europa eta nazioarteko osasun alertagatik eta bereziki azken orduetan Tramp presidenteak aireportu estatubatuarrak Europatik etorritako ...

Gehiago irakurri...


Corpus Christiko EEak bingo bat egingo du larunbatean eta 2020ko Euskal, Argentinar Guarani Jaiaren data iragarri du

2020/03/12

Corpus Christiko 2109ko Euskal, Argentinar eta Mbya-Guarani Jaia Misiones probintziako Eusko Etxeak irmo jarraitzen du bere ekintzekin eta aktibitate bikoitz batera gonbidatzen du larunbat honetan: batetik Elisa Goyak, Euskara Munduan programan Euskal Etxeko ordezkaria den gazteak, euskal elkarteko kide eta lagunei kontatuko die nolakoa izan zen joan den urtarrilean euskara irakasleak trebatzeko bere lehenengo barnetegia. Ondoren, Famili Bingo bat antolatuko du ...

Gehiago irakurri...


Mendozako EEak euskara ikasturtea inauguratu du; hainbat tailerren egoitza ere izango da, Udala antolatzaile

2020/03/12

2019ko uztailean euskal etxeak antolatutako topaketa Atzo eman zion hasiera Denak Batek 2020ko egitarauari, hasiberrientzako euskara klaseekin. Kultur eskaintza, ordea, zabalagoa eskainiko du Euskal Etxeak Mendozako Udalarekin sinatutako akordio bati esker. Lautaro Pincheira irakasleak Euskalkultura.eus-i azaldu dionez, “Hitzarmenaren baitan bost tailerren egoitza izango gara: ingelesa, portugesa, koreaera, italiera eta argazkilaritza tailerrak. Ez ...

Gehiago irakurri...


Engaiamendu handiz izan da Aberri Etxea partaide 'Patagoniako Burujabetza Jai'an, dantzari, kantari eta banderadunekin

2020/03/11

Aberri Etxeko lagunak 2020ko "Patagoniaren Burujabetza Jaian" Urtero ospatzen dute Buenos Aires probintziako hego-mendebalde muturreko Carmen de Patagonesko eta Rio Negroko Viedma hiriek "Patagoniako Burujabetza Jaia" edo Fiesta de la Soberanía Patagónica izeneko ekitaldia. Aurten joan den astean, martxoaren 4tik 8ra, luzatu zen eta Aberri Etxeko txikiek, ‘Lagun Onak’ taldeko dantzariek, ‘Abestu Beti’ Abesbatzak ...

Gehiago irakurri...


Euskal Herrian eta euskal etxeetan ikurrinaren koloreek feminismoarenei eman diete bide M8 inguruko ekitaldietan

2020/03/10

Chascomuseko dantzariak M8ko Martxan “Ez ospakizunik ezta lorerik ere” da Emakumearen Nazioarteko Eguneko gaur egungo leloa. Izan ere ospakizun eguna baino gehiago, borroka, errekonozimendu eta aldarrikapen egun gisa ari da indartzen Martxoaren 8a. Eta Euskal Herrian bezala, Argentinako euskal etxe batzuetan ere honela ulertzen dute. Esaterako Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Etxean dantzariek M8ko Martxan hartu zuten parte ...

Gehiago irakurri...


Euskal Filosofia ezagutzeko begirada berri bat, Coronel Pringlesko Eusko Biltzar Euskal Etxeak antolatu duen Zikloan

2020/03/10

Euskal Filosofia Zikloa, Coronel Pringlesko Euskal Etxean Maximiliano Garaicochea Filosofia lizentziatua eta irakaslea da eta abiapuntu argi batetik garatuko du Zikloa: “Euskal Herria pentsalari handien sorlekua izan da. Filosofo horiek eragin handia izan dute egungo euskal politikan, ekonomian eta baita euskal hizkuntzan ere, eta hori ezagutu beharra dago”. Zikloak sei hitzaldi-tailer izango ditu –"saioak interaktiboagoak izango dira nire ...

Gehiago irakurri...


Ikurrina eta Tres Arroyoseko Euskal Etxea partaide Gariaren Jaiko inaugurazio ekitaldian zein ikuskizun artistikoan

2020/03/09

Euskal Etxea 2020ko GariarenJaiaren inaugurazioan Gariaren Jai Probintzialaren 51. edizioa martxoaren 5ean hasi eta bart bukatu zen Tres Arroyosen Desfile Ofizialarekin eta Urrezko Galburu sariaren emate zeremoniarekin. Herriko Hiru Erreka jaialdiko protagonistetakoa izan zen hasieratik –elkarteko ordezkariek ikurrina eraman zuten inaugurazio ekitaldian– eta partaidetza polita eskaini zuen stand gastronomikoa eta dantza emanaldia ...

Gehiago irakurri...


Mariana Dominé-ren 2020ko bidaia EHra: informazio bilera ostiralean Buenos Airesen, hobariekin EEetako kideentzat

2020/03/09

2020ko Euskal Herrirako bidaia BERTAN BEHERA. Euskal Herria bisitatu nahi baduzu eta Buenos Airesen edo Buenos Aires Handian bizi bazara, Mariana Dominek datorren ostiralean CABAn egingo duen informazio hitzaldira etor zaitezke. Bertan 2020ko Euskal Herrirako bidaia izango du Dominek hizpide, xehetasunak eman eta zalantzak argituz. Bidaia abuztuaren 21an hasiko da, Ezeizako aireportuan, eta 14 egunetan, Bizkaia, Gipuzkoa, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia