2020/07/03

"Diaspora eta zu 2:0" du izena Benoit Etcheverryk Baionatik igandero emititzen duen saioak. Datorren igandekoa 11.a izango du izenburu horren azpian, eta kasu honetan online programa edo solasaldira bilduko duen gonbidatua Joseba Etxarri izango da, EuskalKultura.eus-eko zuzendaria, Donostiatik sartuz saiora. Gogoratu programa ordubetekoa dela eta igandean arratsaldeko 19:00etatik 20:00ar arte segi ...
Gehiago irakurri...
2020/07/03

Azken egun hauetan Buenos Aires probintziako hainbat hiri --tartean La Plata hiriburua-- derrigorrezko itxialdiaren fase gogorrenera itzuli behar izan dute pandemia kari. Testuinguru honetan, eta bere bazkideen egoera hobeto ezagutzeko, inkesta bat ari da egiten hiriko Euzko Etxea. Izan ere, pandemia garai honetan asko izan dira mundu osoan, modu batera edo bestera euren bazkideekin kontaktatu duten euskal ...
Gehiago irakurri...
2020/07/02

Koronabirusgatiko itxialdiaren ondotik, ekainean ireki zituen berriz ere ateak Boiseko Euskal Museoak, ordutegia mugatuta eta osasun protokoloak betez. Ekainean online garatu zituen proposamenen artean, San Juan festa ospatzeko “happy hour historikoa” aipa daiteke, John Ysursa historialariaren eskutik. Orain, uztailerako, topaketa birtual berri bat iragarri du, “coffee break” ...
Gehiago irakurri...
2020/07/02

Ideia oso denbora laburrean jaio eta burutu bada ere –konfinamendu egoeraren ondorioa dela esan daiteke– istorio luzeagoa dago ekimenaren atzean, istorio euskal argentinarra hain zuzen. ‘Gozatu’ (sic) bildumako koadernoen ataleko irudiak Euskal Herriko hirien irudiak dira –Hernani, Getaria, Biarritz, Bilbo…– eta lehenengo zirriborroak ‘in ...
Gehiago irakurri...
2020/07/01

Liburuak Patrick Ryan idazle estatubatuarraren hitzaurrea eta Nicholas Davies erakusketa-antolatzailearen sarrera dauzka, baita koitz beraren "apunteak" ere; eta 90 argazkiren bidez New York hiritik 96 kilometrora dagoen Fire Island irlan dauden Cherry Grove and The Pines LGBTQ+ komunitateetako giroa, errealitatea eta magia jasotzen du, alaia beti ere, egileak beti alaitasuna ...
Gehiago irakurri...
2020/07/01

Sei hilabete joan dira pandemia hasi zenetik eta koronabirusa urrun da gugandik alde egitetik. Zorionez, berri alaiago eta motibagarriagoak ere iristen zaizkigu, mundua aurrera ari deneko seinale. Gaur, esaterako, Mendozako Denak Bat Euskal Etxeak jakinarazi Youtube kanal bat irekiko duela eta kanala estreinatzeko lehiaketa batera gonbidatu du, nafar festa nagusia ospatzearren, baina baita ere kanal ...
Gehiago irakurri...
2020/06/30

Sydneyko Euskal Etxeak igandero zerbitzatzen duen bazkariak egundoko fama irabazi du azkenaldian eta koronabirusak eragindako itxialdiaren ostean joan den igandean berriz ere zabaldu zotuen ateak publiko orokorrari irekitako zerbitzu honek. Kanpoan hotza ari zuela --gehieneko tenperatura 14 gradukoa izan zen-- seguruenik horrek eta indarrean segitzen duen pandemiak sortzen dituen beldurrak eta uzkurtzeak ...
Gehiago irakurri...
2020/06/30

Hiriburu argentinarreko Laurak Bat Euskal Etxea ‘Asoven’ elkarte venezuelarrak antolatutako ‘Bien abrigados 2020’ ekimen solidarioko egoitza izan da joan den asteburuan. ‘Bien abrigados 2020’ izeneko ekimenaren baitan, errefuxiatuen aldeko ‘ACNUR’ Nazio Batuen agentziak bidalitako dohaintzak jaso, bildu eta banatu zituzten Laurak Bateko lagunek, ...
Gehiago irakurri...
2020/06/29

Aspaldi erabaki zuen Elkoko Euskal Etxeak 2020ko Euskal Jaialdi Nazionala bertan behera uztea (ikus hemen), Covid-19a kari. Normalean hiru egunekoa izaten den eta urrutitik ere jendea herrira erakartzen duen euskal elkarretaratze hori kantzelatu arren, Elkoko euskaldunek herri mailako ekitaldi apalgo batez ospatuko dute euskal eta amerikar jaia, familientzako afari batez Euskal Etxearen egoitzan, eta dantzaldi bat ...
Gehiago irakurri...
2020/06/29

Bihar asteartea, ekainaren 30a, azken eguna du Corpus Christiko Eusko Etxea antolatzaile duen Literatur Lehiaketak bertara originalik aurkezteko. Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christiko Eusko Etxetik, Olga Leiciagak adierazi dio EuskalKultura.eus-i joan den larunbatera arte 112 lan aurkeztu direla gaztelaniazko atalera, eta beste hiru euskarazkora. Jatorriari buruz, Euskal Herriaz eta Argentinaz ...
Gehiago irakurri...