euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hezkuntza eta gizarte lankidetza ekimenak Euskal Herria eta Filipinen arteko harremana sendotzen ari dira

2007/07/20

Ibarretxe lehendakariak Ajuria Eneako Jauregian hartu zuen filipinar senadoreen ordezkaritza Euskal Herriaren eta Filipinen arteko harreman historikoa berreskuratzea, horixe da Marciano R. De Borjaren asmoetako bat. Filipinetako kontsula da De Borja Madrilen eta asiar herrialde horretako euskal ondarea sakonki aztertu du Basques in the Philippines liburuaren egile den diplomatiko honek. De Borjaren bultzadari esker bi herrialdeen arteko ekimen ugari ari dira gauzatzen azken hilabeteetan: uztail hasieran filipinar senadore talde bat izan zen Euskal Herrian eta Ibarretxe lehendakariarekin bildu ziren; aldi berean Bultzapen izeneko Gobernuz Kanpoko euskal Erakundeak ospitala eraiki nahi du Aritaon; eta EHUk hitzarmena egin du Nueva Vizcaya probintzia filipinarreko hiru unibertsitaterekin.

Gehiago irakurri...


Ibarrako Alurr dantza talde gipuzkoarra Alemanian da Lusaziako Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartzeko

2007/07/20

Alurr Dantza Taldea emanaldi batean Kulturartekotasuna bultzatzeko Alemaniako Lusazia lurraldean folklore jaialdia antolatu dute, atzo hasi eta iganderarte. Herri anitzetako dantza taldeak bilduko dira Bautzen eta Crostwitz herrietan egingo diren dantza emanaldietara, eta tartean izango da euskal ordezkaririk ere: Ibarrako Alurr dantza taldea. Lusazia nortasun eta hizkuntza propioa duen herria da (sorabiar hizkuntzak 70.000 hiztun ditu) eta jaialdia euren kultura ezagutzera eman eta beste herrietakoa ezagutzeko bidea da. Asmo horrexekin heldu dira ibartarrak Alemaniara, izan ere eurentzako 'euskal dantza eta musika akuilua dira kulturen arteko harremanaren inguruko hausnarketa egiteko'.

Gehiago irakurri...


Villegaseko EE Kimuak-eko filmak ari da ematen, 'euskal zine ziklo oso bat da', erakargarria eta erraza antolatzen

2007/07/19

Laburmetrai zinemaldiaren jardunaldi bat (argazkia Villesgasko EuskaldunakEE) Ekainaren 29an hasi eta datorren urria arte General Villegaseko Euskal Etxeak Euskal Laburmetraien Zinemaldia ari da eskaintzen hamabost egunero. Laburmetraiak azken urteetako euskal produkziorik arrakastatsuenak dira, munduko hainbat zinemaldietan sarituak. Villegaseko Zinemaldia Euskal Etxeak antolatu du, Kimuak programaren laguntzarekin. Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen zinema hedapen programa da Kimuak. ‘Saio hauen antolakuntza oso erraza da eta gastua minimoa', adierazten du Sergio Rekarte Gral. Villegaseko euskal etxeko kultura arduradunak, 'gero eta euskal etxe gehiago animatzen dira horrelakoak antolatzera. Ekimenak eta ohiartzunak merezi dute'.

Gehiago irakurri...


Azken aukera Vascosmexico elkartearen aldeko zozketan parte hartzeko; saria, astebeteko oporrak Mazatlanen

2007/07/19

Mazatlango The Inn hoteleko igerileku bat Astebeteko oporraldia Mazatlango The Inn hotelean, horixe da Vascosmexico elkarteak eskaintzen duena bere zozketan parte hartzen duenentzat sari bezala. Zozketa euskal kultura Mexikon zabaltzen duen elkarte honentzako dirua biltzeko ekimena da. Parte hartu nahi dutenek lehenbailehen eskuratu beharko dute zozketaren zenbakietako bat, irabazlea etzi aukeratuko delako. Aukera ona da Mexikoko euskal ekimen honi lagundu eta aldi berean, nork daki, Mazatlanen egun zoragarri batzuk pasatzeko.

Gehiago irakurri...


Miren Azkarate sailburua Buenos Aireseko Hizkuntzen Kongresuan izango da, euskarari buruz mintzatzeko

2007/07/18

Hizkuntzen Kongresua gaurtik 21era izango da Buenos Airesen
Miren Azkarate, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua Buenos Airesen izango da egunotan, mintzaldi bat eskaintzeko Hizkuntzen Kongresuan. Aurtengoa Kongresuaren bigarren edizioa da eta gaur bertan hasi eta larunbata bitartean egingo da, Topaketaren helburua herri indigenen eskubideak eta kultura aniztasuna sustatzea izanik. Azkarate sailburuak bihar hartuko du parte, Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza politika aipagai hartuz. Euskal Herrian Euskaraz eta Askapenako kideek ere hartuko dute parte Kongresuan.

Gehiago irakurri...


Argentina eta Txileko Nafar Etxeetako 41 gaztek hartuko dute parte Iruñean Nazioarteko XI. Nafarroa Ikastaroan

2007/07/18

Catalán kontseilaria gazte partehartzaileekin egindako argazkian; uztailaren 30ean amaituko da Ikastaroa, Iruñean eginen den diploma ematearekin Argentina eta Txileko nafar etxeetako kide diren hemezortzi eta hogeita zortzi urte arteko 41 gazte parte hartzen ari dira, joan den astelehenaz geroztik Nafarroako Gobernuak eraturik herrialde honetan garatzen ari den Nazioarteko XI. Nafarroa Ikastaroan. Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Gaztemundu programaren parekoa den ekimenak bi asteko iraupena izan ohi du eta kanpoko gazte nafarrei bertako historia eta kultura ezagutaraztea dauka helburu. Aurtengoan partaide diren gazteetarik, 33 Argentinatik etorriak dira, Mar del Plata, Bolívar, Rosario, Mendoza eta Buenos Aireseko Nafar Etxeetatik, eta beste zortzi Txilekotik.

Gehiago irakurri...


Azken lau urteko argitalpenak aurkeztuko dituzte Euskal Gizataldeen IV. Mundu Biltzarrean, asteartean.

2007/07/18

Rubila Araya kazetari txiletarren liburuak 2005 urtean Andres de Irujo saria irabazi zuen Azken lau urtetan burututako argitalpenen aurkezpena eginen dute Euskal Gizataldeen IV Mundu Biltzarraren bigarren egunean. Urazandi bildumak, Valparaiso (Txile), Montevideo (Uruguai) eta Ameriketako Estatu Batuetako euskaldunei buruzko ikerketak plazaratuko ditu, 1980-2005 urte bitarteko memoria mahaigaineratuko dute eta Afrika, Amerika eta Europako euskal aldizkariekin egiten ari diren digitalizazioaren berri ere emanen digute. Honetaz gain, Euskaldunak Munduan bildumaren 8. alea aurkeztu eta Euskal Etxeak aldizkariaren azken zenbakia ikusgai egonen da, emakume kirolariei eskainia.

Gehiago irakurri...


Literaturaren alde ludikoaz gozatzeko parada eskainiko dute asteburuan Bizkaiko kostan Eako Poesia Egunek

2007/07/18

Erramun Osa da aurtengo jardunaldien irudiaren egilea Aurten ere heldu dira Eako Poesia Egunak, Bizkaiko kostaldeko herri eder honetan Gabriel Arestiren omenez antolatzen diren jardunaldiak. 'Herrijari emon arnasa' elkarteak antolatzen du poesia jaialdia eta bere helburua Ean bizi izan zen Aresti gogoratu eta poesia kalera ateratzea dira. Aurtengo jardunaldiek emakumeen literatura, Baudelairen Les fleurs du Mal lanaren 150 urteak edota ibilbide laburreko idazleen unibertsoak bezalako gaiak jorratuko ditu.

Gehiago irakurri...


Nafarroako Gobernuak 107.125 euroko laguntzak onartu ditu Argentinako eta Frantziako Nafar Etxeentzat

2007/07/18

Buenos Aireseko Nafar Etxeko borta nagusia

Nafarroako Gobernuak 107.125 euroko diru kopurua banatzea erabaki du euren lana estatu espaniarretik kanpo egiten duten zazpi nafar erakunderen lana laguntzearren, karia hortarat joan den otsailean Nafarroako Buletinean argitara eman zuen deialdiari jarraiki. Erakunde onuradunak, Argentinako bost nafar etxeak dira --Rosario, Mendoza, Buenos Aires, Mar del Plata eta Bolívar-- baita herrialde horretako Nafar Etxeen Federazioa ere, egoitza Buenos Aires hirian duena, eta baita ere, azkenik, Europan, 'Beti Nafarroa' izena hartu duen Pariseko Nafar Etxe hasiberria.

Gehiago irakurri...


Montevideoko Haize Hegoak 'Omenaldiak' izeneko sail bat hasi du Julián Murguía euskal uruguaiarra gomutatuz

2007/07/17

Haize Hegoak Julián Murguía euskal-uruguaiarrari eskaini dio 'Homenajes-Omenaldiak'eko lehenengoa Haize Hegoa, Euskal Kultura Ikertu eta Hedatzeko Ikasketxe Uruguaiarrak omenaldia prestatu dio gaur Montevideon Julián Murguía injineru eta idazle izan zenari, besteak beste Alfredo Zitarrosa eta Tabaré Etcheverry bezalako izen handiek musikatu zituzten testuen egilea berau. Gaur plazaratuko duen CDa ere ekoitzi du elkarte euskaltzaleak Julián Murguíaren ohoretan. Ekitaldian José María Obaldía ministroa, Washington Benavides eta Heber Raviolo arituko dira, baita Elena Zuasti antzezlea ere. Izan ere azken honek irakurriko du 'Los Vascos' Murguíaren ipuina eta beste testu batzuk. Ekitaldi honekin abiatuko du Haize Hegoak 'Homenajes-Omenaldiak' bataiatu duen bere ekimen berria, Uruguain euskal kultura zabaltzen lagundu duten euskal uruguaiarrak gomutatu nahi dituen ekimena.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia