euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nevadako Unibertsitateak Robert Laxalten Sweet Promised Land elaberriaren 50 urteak ospatuko ditu

2007/07/27

'Sweet Promised Land' udako irakurgai izango dute Nevadako Unibertsitateko ikasleek aurten 'Nire aita artzaina zen, eta mendiak ziren bere etxea'. Esaldi soil baina emozioz betearekin hasten da Sweet Promised Land elaberria, Robert Laxalt euskalamerikarrak 1957an argitaratua. Estatu Batuetako euskal Diasporaren literaturaren erreferentzia da gaurdaino lan hau eta bere orrialdeetan ameriketaratu ziren artzainen bizimodu gogorra islatzen du, baina baita amerikar Mendebaldeko naturarenganako miresmena ere. Bere argitalpenaren 50 urteak betetzen diren honetan Nevadako Unibertsitateko ikasleek omenaldi onena egingo diote elaberriari: udan zehar irakurriz eta unibertsitate bizian debuta egiteko liburuari buruzko eztabaidak eta lanak eginez ikasturte hasieran.

Gehiago irakurri...


Oier Araolaza, dantzaria: «Ihesean korrika doan elefante talde baten modukoa da euskal dantza tradizionala»

2007/07/27

Oier Araolaza soka-dantzan joan den ekainean (argazkia Kezka Dantza Taldea) Pertsona ezaguna da Oier Araolaza eibartarra euskal dantza munduan. Kazetaritza eta Gizarte eta Kultura Antropologia ikasketak egindakoa, Dantzing blog pertsonalarekin batera dantzan.com webguneko kudeatzailea eta azken honi lotutako posta zerrendako animatzailea ere bada. Eibarko Kezka Dantza Taldeko dantzari, Elgoibarko Haritz eta Donostiako Argia dantzari taldeetan ere ari da. Elkarrizketa Berriako Aritz Ibañezek egin eta joan den asteburuan eman zuen argitara euskal egunkariak.

Gehiago irakurri...


Manizalesko Teatro Jaialdiak, Kolonbian, Euskal Herria gonbidatu du teatroa, dantza eta musika topagunera

2007/07/26

Manizalesko Teatro Jaialdira euskal ordezkaritza sendoa doa, horien artean Tanttaka teatro taldea Manizalesko Teatro Jaialdian Euskal Herria izango da ohorezko gonbitua. Urte honetakoa XXIX. edizioa da eta askotariko kultur ekintzak antolatu dituzte urritik 5etik hil bereko 15era egingo den jaialdian. Horietako batzuk teatroarekin dute zerikusia, baina beste batzuk gehiago jotzen dute beste arte batzuetara, hala nola, arte plastikoak, musika, dantza, gastronomia edo kulturaren beste alor batzuei dagozkien arteetara. Jaialdian Euskal Herriko kulturari erreparatuko zaio eta baita munduko lurralde ezberdinen arteko kultur elkartrukeari ere.

Gehiago irakurri...


IV. Euskal Herria Mugaz Gaindi nazioarteko mintegira lanak bidaltzeko epea abuztuaren 31 arte dago irekita

2007/07/26

Kongresuaren afitxa IV. Euskal Herria Mugaz Gaindi mintegian parte hartu nahi duten historialariak eta ikerlariak oraindik garaiz dabiltza, bertan aurkezteko lanak bidaltzeko epea abuztuaren 31ra arte irekita egongo delako. Mintegia urriaren 25 eta 26ean egingo da Baionan eta Uztaritzen (Lapurdi). Mintegiak hiru ardatz nagusi izango ditu: Emigrazioa eta Kultura; Emigrazioa eta Politika, eta Itzulerak. Antolakuntza batzordeko kide Claude Mehatsek BasqueHeritage.com-i adierazi dionez, hogei bat lan aukeratu dituzte dagoeneko, Euskal Herria, Argentina, Mexiko, Frantzia eta AEBtatik bidaliak. Lanak aurkeztu nahi dituztenek abuztuaren 31 dute epea.

Gehiago irakurri...


Hogei ikaslek parte hartu dute Madril eta Bartzelonako EEk Nafarroako Arantzan bukatu berri duten barnetegian

2007/07/26

Ikasleak barnetegiko eskoletako batean Arantzan Iaz egin zuten bezala, aurten ere Bartzelonako eta Madrilgo euskal etxeek, HABEren laguntzarekin, barnetegia egin dute Arantzan. Uztailaren 14tik 22ra bitartean luzatu da barnetegia eta aurten, gainera, beste euskal etxe batzuetako ikasleei ere parte hartzeko gonbitea egin diete. Guztira 20 ikaslek hartu dute parte ekimenean: Bartzelonako bederatzik, Madrilgo beste hainbestek eta Valentziako bik. Klaseak goizez izan dira eta arratsaldez, berriz, ikasleek ekitaldi kulturalez gozatzeko aukera izan dute.

Gehiago irakurri...


Asmoz fundazioak ikastaro bat egingo du internet bidez euskal etnografia zabaltzeko eta gizarteratzeko

2007/07/26

Urriaren 15etik aurrera garatuko da Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak internetez antolatu duen Euskal Etnografia ikastaroa Asmoz Fundazioak, Aita Barandiaran Fundazioa lankide, Euskal Etnografia ikastaro bat antolatuko du urriaren 15etik hasita. Klaseak internet bidez izango dira eta, beraz, Diasporako interesatuek edota hala nahi duen beste edozeinek izango du parte hartzeko aukera. Barandiaran Fundazioko arduradunek BasqueHeritage.com-i azaldu diotenez, ikastaro honekin etnografia bezalako gai bat gizarteratzeko bideak zabaltzea da euren asmoa.

Gehiago irakurri...


Buenos Aireseko Eusketxek bonoak plazaratu ditu bere kultur ekimenak eta lana lagundu nahi dituztenentzat

2007/07/25

Eusketxeren bazkide eta lagun koadrila, elkartearen hitzorduetako batean (arg. BasqueHeritage.com) Diasporako euskal kulturari lagundu nahi diozu eta aldi berean Europarako bidaia bat edota Europatik Argentinarakoa irabazi? Eusketxe, Buenos Aireseko Eusko Kultur Etxeak 200 bono plazaratu ditu, bakoitza 100 pesoko prezioan --25 euro baino gutxiago--, elkarte euskal-argentinar honek México 1880eko bere egoitzatik euskal kultura arloan etengabe garatzen dituen ekintza eta ikastaroak lagundu eta sostengatzeko. Laguntza eskaintzearekin batera, bonoak erosten dituenak txartela ere eskuratzen du bi bidaien zozketarako, Argentinatik Euskal Herrira edo Euskal Herritik Argentinara, datorren urtean egiteko, edo hala nahi balu horren ordaina dirutan.

Gehiago irakurri...


Euskal Gizataldeen IV. Mundu Biltzarreko Ondorioak eman ditu argitara Eusko Jaurlaritzak euskarazko bertsioan

2007/07/25

IV Mundu Biltzarra joan den uztailaren 13an amaitu zen Bilbon (argazkia BasqueHeritage.com) Eusko Jaurlaritzako Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzak uztailaren 9tik 13ra bitartean Bilboko Euskalduna Jauregian gauzatu zen Euskal Gizataldeen IV. Mundu Biltzarreko agirien euskarazko bertsioa plazaratu berri du. Testua behin-behinekoa da, irail hondarrera arteko epea eman baita biltzarkideek erredakzio aldetik ñabardura edo zuzenketaren bat emendatu nahi badute hala egin dezaten. Testu osoa bildu dugu datozen lerrotara.

Gehiago irakurri...


Renoko euskaldunek Zazpiak Bat Euskal Etxeak antolatzen duen Basque Festival-aren 40. edizioarekin gozatu zuten

2007/07/25

Ikusle gogotsuek txinga lasterketan parte hartu zuten (argazkia RGJ) Renoko Euskal Etxeak, Zazpiak Bat Basque Club-ak, bazkide, lagunak eta publiko orokorra bildu zituen berriz ere bere urteroko Renoko Basque festival delakoan. Euskal jaialdiaren 40.edizioa izan da aurtengoa eta Nevadako euskaldun eta euskaldunen lagun asko bertaratu ziren, euren euskal atxikimenduaren erakusgarri. Jaia goizean goiz hasi zen eta Wingfield parkean dantza erakustaldiak, herri kirolak, musika eta artisau eta gastronomia standak izan ziren ikusgai, entzungai eta dastagai.

Gehiago irakurri...


Patxi Baztarrika sailburuordeak Kolonbian hasi du ondoren Pazko Uhartera eta Argentinara eramango duen bira

2007/07/24

Baztarrika Kultura sailburuordea Paula Marcela Moreno Kolonbiako Kultura ministroarekin Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Patxi Baztarrik, eta Lorea Bilbao Hizkuntza Politikarako aholkularia Kolonbian dira aste honetan, Pazko Uhartera eta Argentinara eramango dituen birako lehen zatian. Bidai honetan euskal ordezkaritzak herrialde bakoitzeko gobernu kideekin, gizatalde indigenen ordezkariekin eta unibertsitate ordezkariekin bilduko dira, hizkuntza politikarako gaietan elkarlana bultzatzeko. Aldi berean Etxepare Euskal Institutuaren sorrerari buruzko informazioa zabalduko dute.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia