euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Laurak Bat Euskal Etxeak, Argentinako zaharrenak, bere sorreraren 130. urteurrena ospatzen du aste honetan

2007/08/02

Pablo Favrat dantzaria ohorezko aurreskua eskaintzen Laurak Baten urteurreneko aurreko ekitaldi batean (argazkia EuskalKultura.com) Besta da nagusi egunotan Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxean. Munduan egun dauden elkarteen artean zaharrena da Laurak Bat eta aurten bere sorreraren 130 urteak betetzen dira. Data garrantzitsua behar den moduan ospatzeko elkarteak aste beteko ekitaldi sortari hasiera eman zion asteartean, San Inazio eguneko mezarekin. Gaur Patxi Baztarrika Jaurlaritzako Hizkuntz Politika sailburuordeak mintzaldia eskainiko du eta datozen egunetan dantza, musika eta lagunarteko giroaz gozatzeko makina bat aukera izango da Laurak Baten.

Gehiago irakurri...


Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak bere 95. urteurrena ospatu zuen, 150 lagun bildu zituen ekitaldiarekin

2007/08/01

Raúl Bereciartua, Rosarioko Zazpirak Bat-eko lehendakaria, topa egiten (arg. BasqueHeritage.com) Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak bere 95. urteurrena eta San Inazio eguneko jaia batu egin ditu joan den asteburuan, elkartearen bizitasuna eta aldarte ona erakutsi dituen ekitaldia eginez. Urriaren 5etik 7ra bitartean Rosarion bertan Euskal Astearekin biziko den giroaren aurrerakina baizik ez da izan; afarian janari goxoaz eta dantza ikuskizunaz gozatu ahal izan zuten bertaratu zirenek.

Gehiago irakurri...


'Viñas de Euzkadi' bodega: euskal deitura daukan Mendozako ardoa, Eztala-Echavarría familiaren eskutik

2007/08/01

Mendozan daude 'Viñas de Euzkadi' bodegak Jorge Eztala doktoreak eta bere emazte María Leonor Echavarríak 1993an erosi zuten 50 urtez Mario Tittarellirena izana zen bodega. Mendozako senar-emazteek 'Viñas de Euzkadi' bataiatu zuten bidega berria, bion arbasoen ohoretan. Gaur egun, konpainiaren ardoak Argentina osoko bazterretara iristen dira eta baita hainbat lurraldetara ere, hala nola Espainia, Danimarka, Brasil, Australia, Txina eta Estatu Batuetara.

Gehiago irakurri...


Diaspora euskal eskoletako ikasketa gaien artean izango da, irailean abian jarriko den curriculum berrian

2007/07/31

Euskal gazte taldea, Ameriketara artzain joan aurretik (argazkia Paroles des Bergers) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila Euskal Curriculum berria prestatzen aritu da azken hilabeteetan, Euskal Autonomi Erkidegoko eta Euskal Herriko ikastoletako haurrek 2007-2008 ikasturtean ikasiko dituzten gaiak bilduz. Aurten lehenengo aldiz euskal Diaspora eta emigrazioaren esperientzia curriculum horren parte izango dira. Iraila hasieran eduki berri hau eta beste asko irakasteko material lagungarria bilduko duen web gunea jarriko du abian Hezkuntza sailak.

Gehiago irakurri...


Elhuyar Fundazioaren BasqueResearch webguneak azala eta mamia eraberritu ditu bere eskaintza hobetzeko

2007/07/31

BasqueResearch web gunearen irudia Basque Research webgunea Euskal Herriko zein kanpoko komunitate zientifikoari, ikertzaileei eta orohar publiko interesatuari zuzenduriko ataria da eta bertan ikerkuntza eta berrikuntza arloko ekimen eta aurkikuntzei buruzko informazioa argitaratzen da. Bost urtetako ibilbidean arlo honetako berri iturri bezala bere lekua lortu du webguneak eta orain diseinu eta edukin aldetik eraberritua datorkigu, beti ere eskaintzen duen zerbitzua hobetu eta erabiltzaileen parte hartzea bultzatzeko asmoarekin.

Gehiago irakurri...


Espero zen arrakastarekin bukatu zen 2003-2007ko Argentinan Euskaraz programako azken barnetegia

2007/07/30

Kinku Zinkunegi HABEko teknikaria Rosarionko barnetegiko klase bat ematen (argazkia BASqueHeritage.com) Irakasle taldearen jarduerak larunbaterainon luzatu baziren ere, joan den ostegunan bukatu zen ofizialki Argentina Euskaraz programako 2003-2007 laurtekoaren irakaskuntza zikloa. Programaren arduradunak, José Francisco 'Kinku' Zinkunegik ekimenaren balantze oso positiboa egin zuen eta programaren barruan lau urte hauetan trebakuntza jaso duten iraksleen etorkizunari buruz mintzatu zen BasqueHeritage.com-ekin.

Gehiago irakurri...


Ingalaterrako Eastleigh herriak 'gerrako haurrak' hartu zitueneko 70. urteak ospatuko ditu hainbat ekitaldirekin

2007/07/30

Eastleigh-en (Ingalaterra) datorren urrian egingo den gogoratze asteko afitxaren irudia Duela 70 urte 36ko gudako bonbardaketetatik ihesi 4.000 euskal haur heldu ziren Ingalaterrako hegoaldean dagoen Eastleigh herrira. Ezer gutxi zekarten eta herri txiki honetako bizilagunak buru belarri aritu ziren laguntzen euren egonaldia ahalik eta atseginen izan zedin. Orain, Eastleigh-ek esperientzia hura gogoraraziko du datorren urrian egingo den kultur aste batekin. Ingalaterra eta Euskal Herriko artista, musikari eta dantzariak arituko dira bertan, horien artean Kukai dantza taldea eta Tanttaka, '1937' antzezlanarekin.

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Alkartasuna koralak inguruko kantuzaleak, euskaldunak izan ala ez, inguratzera gonbidatu ditu

2007/07/29

Buenos Aireseko Alkartasuna abesbatzako kideak euskal dantzariekin, jardunaldi bat elkarrekin burutu ondoren eginiko argazkian Buenos Aireseko Alkartasuna euskal koralak gonbidapena luzatu die kantuzale direnei --'euskaldunak, euskaldunen ondorengoak edota beste edozein nazionalitateetakoak izanik'-- abesbatza ezagutu eta, hala nahi balute, bere kordetara bil daitezen, batez ere kontralto, tenore eta baxuen kasuan. Alejandra Blech-ek zuzentzen duen Buenos Aireseko koral honek asteartero egiten ditu errepikak hiriburuko Gure Echea Euskal Etxean, bi orduz arratsaldeko zazpiak eta laurdenetatik aurrera. Xehetasun gehiago entsaioetara bilduz edota telefono bidez.

Gehiago irakurri...


Euskal festa giroko asteburua atzodanik Boisen (AEB), San Inazio jaiak bizi baititu hiri estatubatuarrak

2007/07/28

Boiseko Basque Block delakoak atzo arratsaldez agertzen zuen itxura (arg. EuskalKultura.com) Iritsi gara beste urte batez uztail hondarrera eta horrekin batera San Inazio egunera. Beste hamaikatxo herri eta hiriren artean euskal diasporako hainbat tokitan indar bereziz bizi den festa hau, Estatu Batuetako Boise Idahoko hiriburuan ospatzen da modu partikularrean. Izan ere, Boisen atzo arratsaldean eman zitzaion hasiera aurtengo edizioari, hiriaren erdigunean dagoen Basque Block delakoan. Kaleak festetarako moztuz, Grove karrika kolore estatubatuar eta euskaldunez bete zen. Gaurko eta biharko egitarauak musika emanaldiak, dantza ikuskizunak, euskal meza Saint John katedralean eta bi berbena ere biltzen ditu jende orori zabalik.

Gehiago irakurri...


Mendiguren familiak bere 4. Topaketarako deialdia egin du: Amurrion, Araban, izango da 2008ko apirilaren 13an

2007/07/28

Mendigurentarrek egin zuten azken bilkura Gernikan izan zen, apirilean Mendiguren familiak bere laugarren topaketa ospatuko 2008ko apirilaren 13an Amurrion, Araban. Bilkuraren helburua 'familia arteko harremanak estutzea eta elkar ezagutzea' izango da, antolatzaileek adierazi dutenez. Xabier eta Fernando Mendiguren dira bileraren antolatzaileak eta abizen hau dutenei bertaratzeko gonbitea egiten diete. Familiaren azken topaketa Gernikan izan zen, joan den apirilaren 22an, eta 130 lagun bildu zituen guztira.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia