euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txileko Santiagoko V. Euskal Zinema Zikloa datorren igandean itxiko da, A. Lazkanoren 'Urte ilunak' filmarekin

2007/08/30

Gaur euskal aktore gazte ezagutua den Barbara Goenaga, 'Urte Ilunak' filmean aritu zen 9 urterekin Bihar sartuko da Santiagoko V Euskal Zinema Zikloa azken egunetan. Unibertsitate Katolikoak eta Txileko Euskadiko Ordezkaritzak antolatzen dute zinemaldia eta bost urtetan harrera aparta izan du. Bihar eta igandean Arantxa Lazkano zuzendariaren 'Urte Ilunak' filma izango da ikusgai Unibertsitateko zine aretoan. Etzi eta larunbatean, aldiz, Kimuak 2005 katalogoko euskal laburmetraien emanaldiak egingo dituzte.

Gehiago irakurri...


Bizitza osoa Peruko herritarren aldeko lanean eman zuen Santos Iztueta apezpiku donostiarra hil da Liman

2007/08/29

Santoz Iztueta Mendizabal apezpiku donostiarra Joan den astelehenean hil zen Limako ospitale batean 78 urte zituela Jose Ramon Santos Iztueta Mendizabal euskal apez eta duela hilabete arte Moyobambako elizbarruti peruarreko apezpiku zena. Ezagutzen zutenek 'pertsona atsegin, apal eta adeitsua, eta optimisma, ez baitzegoen berarentzat ezineginik' esaten dute berari buruz. Bere osasuna, ordea, ondatzen hasia zen azken aldi luze batean, eta berak ere ez zuen horretan laguntzen, bere eginbeharrei gehiago erreparatzen baitzien osasun kontuei baino. 'Kexatzea ez zegoen bere hiztegian, ezta betebeharrak ez betetzea bere ideietan'. Beste apez baten opor-hutsunea, Bernardo Marticorenarena alegia, betetzen ari zen, Limara ospitalera joatera behartu behar izan zutenean. Hegazkinetik zuzenean eraman zuten ospitalera eta bertan hil zen hiru egunen buruan.

Gehiago irakurri...


Kalean da Kimuaken uzta berria, euskal laburmetraiak munduan eta euskal etxeetan zehar zabaltzeko prest

2007/08/29

'Río Puerco' laburmetraia 'western' estiloarekin ausartzen da  (foto Kimuak) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sortu eta Euskadiko Filmategiak kudeatzen duen Kimuak programaren azken emaitza, 2007ko uzta, hurrengo Donostiako Zinemaldian aurkeztuko dute, irailaren 22an. Ostean, eta ohi den gisan, katalogoan bildutako film laburrak munduko zinemaldietara eta euskal etxeetara eramango dituzte. Euskal laburmetrai berrienak erakutsi nahi dituzten euskal etxeek Kimuak programaren arduradunekin harremanetan jarri behar dute.

Gehiago irakurri...


Euskal musikariek kontzertua eman zuten Frankfurteko Museoen Festa jendetsuan, Irrati X saioak gonbidatuta

2007/08/29

Petti eta Rafa Rueda Main ibaiaren ertzean eman zuten kontzertuan (argazkia M.Petrus) Milaka eta milaka bisitari bildu ziren joan den larunbatean Main ibaiaren ertzean Museums-Ufer-Fest jai erraldoiaz gozatzeko grinez. Hogei agertokitan banaturik, kontzertu eta ekitaldiak txandakatzen joan ziren asteburu osoan zehar, tartean euskal musikarienak, Hemendikan taldea eta Rafa Rueda eta Petti musikarien eskutik. Unibertsitateko euskara ikasleek egiten duten Irrati X saioak antolatu zuen emanaldia.

Gehiago irakurri...


Bogotako Euskal Etxeko kideak Kolonbiako Esku Pilota Federazioarekin bildu dira, kirol honi bultzada emateko

2007/08/29

'Chaza'ko pilotari batean sakea. Chaza deitzen zaio Kolonbian jokatzen den bertako esku huskako pilota motari (argazkia MiPutumayo.com) Bogotán bildu ziren herenegun, astelehena, Kolonbiako Pilota Federazioko goi buruzagiak eta bertako Euskal Etxeko zuzendariak, elkarrekin lan egin eta euskal pilotari bultzada bat ematearren Ekintza Plan Nazional bat abiarazteko aukera aztertzeko. Euskal Etxeak pilota eskolak eskaintzen ditu egun Bogotáko kantxetako batean eta litekeena da Federazioak 2008an Nazioarteko Pilota Norgehiagoka bat Pasto hirian antolatzea. Herrialde osoan, ordea, ez omen dago gaur araudipeko kantxa bakar bat ere, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioko iturriek adierazi dutenez.

Gehiago irakurri...


'Bikaintzat' jo dute Ayacuchoko Mus Txapelketa Nazional Argentinarra; Rosarioko bikotea izan da irabazle

2007/08/29

Txapelketako giroa  (arg. Pedro D. Oillataguerre) Gustura gelditu dira Ayacuchoko Euskal Etxeko kideak, Buenos Aires probintzia hegoaldeko elkarte honek joan den abuztuaren 18, 19 eta 20ean antolatu zuen Argentinako Mus Txapelketarekin. Partehartzaileak ere pozik, Ayacuchon izan zuten harrera eskertuz. 18 euskal etxetako ordezkariek parte hartu zuten txapelketan eta lehia gogorraren ostean Rosarioko Eduardo Imperale eta Domingo Legarretak osatzen zuten bikotea izan zen irabazle.

Gehiago irakurri...


Zortzi herrialde izango dira lehian San Frantziskon irailaren 6tik 15era I. Euskal Pilota Txapelketan

2007/08/28

I. Euskal Pilota Txapelketaren afitxa Estatu Batuetako San Frantzisko hiria izango da irailaren 6tik 15ra I. Euskal Pilota Txapelketaren egoitza. Munduko Pilota Batzarrak --World Pelota Council, ingelesezko bertsioan-- antolatu du txapelketa eta zortzi herrialdeetako federakunde eta taldeen partaidetza izango du. Hiru modalitateetan jokatuko dute pilotariek: eskuz, larruzko paleta eta nesken gomazko paleta. Partidak South San Francisco Basque Cultural Center-en izango dira ikusgai.

Gehiago irakurri...


Euskal folklorea Habanan: Hendaiako Gaztelu Zahar abesbatzaren emanaldia, ezusteko atsegina Kubako udan

2007/08/28

Hendaiako Gaztelu Zahar abesbatza Habanan ibilia da uda honetan (ipar hemisferiokoan; negua, australean) Gaztelu Zahar Hendaiako korala. Koru kantua eta euskal aireak maite zituzten multxo bat gizonek 1946an sortua, orain artean 12 disko grabatu ditu, horietarik azkena iaz, elkartearen 60. urteurrenarekin bat eginez plazaratutakoa. Heldu den artikulua Michel Hernandezek sinatua da Gramman.

Gehiago irakurri...


Macachingo M. Alazne Iruretagoyena, EuskalKultura.com-ekin bildu da Euskal Herrira egin berria duen bidaian

2007/08/28

Miren Alazne Iruretagoiena Zarautzen, duela gutxi Euskal Herrira egina duen bisitaren baitan Jaiotzez zarauztarra, badira ia 56 urte Miren Alazne Iruretagoiena Argentinara heldu zela eta hortxe, Macachin-en, bere egin zuen Panpako herrian, euskal komunitateari lotu eta bertako zutabe bilakatu da, bere lana eta euskal kezka hurrengo belaunaldiei hedatuz. Miren Alaznek lanean dihardu gaur egun ere Macachingo Eusko Alkartasuna Euskal Etxearen barnean eta, internet lagun, harremanetan beste euskaldun askorekin, Argentinan eta mundu zabalean. EuskalKultura.com-en irakurle zintzoa, uda (europar) honetan Zarautzera heldu zelarik, egunero bere ordenadorean hartzen dituen e-mailak bidaltzen dizkiotenetako batzuei arpegia jarri nahi izan die, eta gure zuzendaria, Joseba Etxarri, kostaldeko herri gipuzkoar horretara hurbilarazi zuen.

Gehiago irakurri...


Kolonbian euskara ikasle direnek zuzeneko eta internet bidezko eskolak dauzkate eta egunero txateatzeko aukera

2007/08/27

Bogotako euskara ikasleetako batzuk, euren irakasle Asier Bilbao argazkiaren erdian dagoela Berrogeita hamar bat pertsonak interesgarri izango zela iritzi eta Bogotá-ko Euskal Etxeak eskaintzen dituen euskara eskoletan parte hartzeko eman zuten izena. Eskolak zuzenekoak dira, irakaslea bertan, eta baita ere CD eta internet bidezkoak, eta txat batean parte hartzeko aukera ere badakarte, ikasleek, egunero, sartu ahal izan daitezen eta ikasitakoa ikaskideekin ordenagailu aurrean praktikatu, etxetik, lantokitik edota cyber batetik. Bestalde, Kolonbiako Euskal Etxea tratutan dabil Cundinamarcako Unibertsitatearekin eta SENArekin, irakasten dituzten hizkuntzen artean euskara ere eskain dezaten.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia