euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Suipachako Euskal Etxeak, Argentinan, 350 lagundik gora gehiago bildu zituen bere sorreraren 8. urtebetetzera

2007/08/15

Lantzeko Inauteria dantzatu zuten Suipachan 'Jai zoragarria', hitz hauekin deskribitu dute Suipachatik, Buenos Aires probintzia argentinarrean, bertako 'Gure Txokoa' euskal etxearen sorreraren 8. urtebetetzea ospatzeko joan den uztailean Unto Monumentalean eginiko egunpasa eta bazkari-festa. 350 lagundik gora hartu zuten parte, dantzariak-eta barne, tartean baita Suipachako gazte eta gaztetxo asko ere, Jose Martin Apezteguiaren gidaritza izan zuen festa hau familia ospakizun gisa sortu baitzen.

Gehiago irakurri...


Lege nortasuna lortu berria duen Patagoniako 'Hegoalde Argentinarra' EEk Zine eta Pintxoak saio batera deitu du

2007/08/14

Martin Arizmendi da Argentinar Patagoniako Santa Cruz probintzian kokatzen den 'Hegoalde Argentinarra' izeneko Euskal Etxeko lehendakaria Emeki emeki, joan urteko uztailaren 27an egin zuen bilkura eratzailean finkatutako helburuak lortzen ari da Argentinako Patagoniako Santa Cruz probintzian lanean ari den 'Hegoalde Argentinarra' (sic) izeneko euskal etxea. Munduan hegoaldeen dagoen euskal etxe honek lortu berria du lege nortasuna eta horrek bidea zabalduko dio FEVA edo Argentinako Euskal Erakundeen Federazioko kide bilakatzeko eta baita ere Eusko Jaurlaritzaren aurreko onespena lortzeko. Euskal etxe berak, bestalde, deialdia luzatu du bihar bertan bilkura prestatzaile bat egin eta abuztuaren 25ean, larunbata, 'Zine eta Pintxoak' ekimeneko saio berri bati ekiteko.

Gehiago irakurri...


Erromeria herrikoi batek ezarriko dio azkena larunbatean Necochean San Inazioren ohoretan eginiko programari

2007/08/14

Necochea generalaren monumentuan dantzariek eginiko lore-sorta eskaintze eta omenaldiko unea Euskal santu honen ohorez eginiko ekitaldi sorta ekainaren 25ean hasi zen, bertako euskal etxetik jakin arazi denez, Ismael 'Cacho' García pilota txapelketarekin, ondoren 30ean sorgiñaren erretzearekin segitzeko, San Fermin festa eta Independentziaren Egunarekin uztailaren 7an eta Lagunaren Egunarekin uztailaren 20an, hori guztia San Inazio hitzordu nagusira iritsi arte uztailaren 31ean, San Inazio diana, ekitaldiak eta omenaldiak barne. Geroztik, abuztuaren 4an San Inazioren ohorezko Afari eta Dantzaldia egin dira, eta herenegun Aitonei eskainitako jaia. Gaur, berriz, Moda desfilea heldu da, 'Gazte Alai'koen eskutik, eta programa datorren larunbatean bukatuko da, Euskal Etxeko dantza talde guztien parte hartzearekin, segidan erromeria batek guztiari azkena emateko.

Gehiago irakurri...


Txakolina moda-modan dago San Frantziskon; AEBtan Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabakoa dago jada salgai

2007/08/13

Bizkaiko txakolina, gaur egun Estatu Batuetan dasta daitekeen txakolinetako bat; haziz doa euskal ardo mota honen ezagutza eta eskea AEBetan 'Ardo desberdina, freskagarria eta zapore garratz eta aldi berean gozoa duena'. Horrela deskribatzen dute Estatu Batuetako adituek txakolina, aspaldion gero eta zale gehiago biltzen ari den edaria. Duela urte batzuk AEBtan Txomin Etxaniz marka baino ez zegoen salgai, baina egun Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Txakolinak erosi eta dasta daitezke. Derrick Schneider kazetariak moda berri honi buruzko artikulua idatzi du San Frantzisko Chronicle egunkarian; geuk laburtu eta datozen lerrotara isuri dugu.

Gehiago irakurri...


«AndereGatik» lana tauletatik diskora bildu dute 'Amaren Alabak' kantari talde gazteko sei neska xiberotarrek

2007/08/13

Maider eta Graxi Bedaxagar, Lüxi Agergarai, Arantxa Camus, Ihitz Iriart eta Maika Etxekopar dira taldea osatzen diten seiak, 'Amaren Alabak' (Gara argazkia) Hiru urte da, 'Amaren Alabak' Zuberoako talde gazteak, «AndereGatik» ikusgarria eratu zuenetik. Urte horietan guztietan plazarik plaza ibili dira sei zuberotar gazteak, haien ahots ederren indarraz, Mauleko espartin lantegietara lan egitera jindako «enarak» gogoan izanik. Zikloa bururatzeko, diskoa atera dute, ZTK disketxearen laguntzaz. Diskoa, taldearen espirituaren miraila da, kantuen soiltasuna eskaintzen baitu soilik eta osorik, estudioko aldaketarik gabe. Eneritz Zabaletak sinatzen du Garak joan den asteburuan argitaratu artikulua.

Gehiago irakurri...


La Platako EEko 'Matxin Burdin' liburutegiko lagunek La Serenisima esne lantegia bisitatu dute Gral Rodriguezen

2007/08/13

La Platako euskal bisitari taldeko gaztetxoen multzoa, La Serenisimako produktuak dastatzen Antolatu ohi dituen kultur zabalkuntza arloko ekitaldi gisa, La Platako Euskal Etxe argentinarreko 'Matxin Burdin' Liburutegiko kide eta lagun talde batek bisita egin zion abuztuaren 3an, ostirala, La Serenísima esne lantegiak General Rodriguez herrian dauzkan instalazioei. Antolatzaileen esanetan, 'gure herrialdeko esne lantegi handienetako eta ospetsuenetakoak' diren hauek Mastellone fam,iliak kudeatzen ditu eta Buenos Aires hiriburutik 52 bat kilometro mendebaldera daude kokatuta, aipatu General Rodriguez hirian.

Gehiago irakurri...


Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak Argentina osoan Txistulari Eguna egitea proposatu du

2007/08/11

Arrecifes-eko Euskaldunak Denak Bat-eko dantzariek ikurriña ohoratu zuten zapiekin Joan den igandean San Inazio jaia egin zuten Arrecifesen, San Jose parrokian eskaini zen meza elizkizun batekin eta Euskal Etxean egin zen bazkariarekin. Bazkalostean Ana Idigorasek, elkarteko presidenteak, hitz batzuk egin zituen Potxolo Loyola txistulariaren gomutan. Joan den maiatzean zendu zen Potxolo, euskal etxearen alde makina lan eginda, eta oroitzapen ederra utzi zuen Arrecifeseko euskaldunen artean. Bere eta euskal etxeetatik pasa diren txistularien oroimenez maiatzaren 15a Txistulari Eguna bihurtzea proposatu zuten elkartekoek.

Gehiago irakurri...


Las Flores-ko Euskal Etxeak Euskal Herria eta euskaldunei buruzko hitzaldi sorta hasi du landa eremuko eskoletan

2007/08/11

Ikurriña, erdian zazpi probintzien armarria duela, eskola jaso zuten Las Flores-eko ikasle talde batek erakutsita Lehenengo eskola joan den asteartean eman zuen bertako San Miguel Institutuan, Las Floreseko Euskal Etxeko lehendakari eta aldi berean institutu bereko informatika irakasle den Graciana Goicoechandiak. Hitzaldiak Euskal Herria eta euskaldunen aurkezpen orokorra egitea zeukan helburu eta Polimodaleko lehenengo mailako berrogeita hamar ikasle baino gehiago izan zituen entzule. Ekimena, Loretako Euskaldunak-eko lehendakariak joan den urtean Jaurlaritzako Gaztemundu programan parte hartzeko egindako plangintza bati dagokio, landa eremuko eskoletan euskaldunen eta euskal kulturaren ezagutza areagotzea xede.

Gehiago irakurri...


Nevadako Gardnerville herriak kantari eta bertsozaleak bilduko ditu bihar AEBetako 'Euskal Kantari Egunean'

2007/08/10

Martin Etchamendy, Gardnervilleko Euskal Kantari Eguneko aurkezle eta, gehienetan emaztearekin batera, baita kantari ere (arg. BasqueHeritage.com) Nevadako Gardnerville herriak, bertako Mendiko Euskal Kluba antolatzaile, 'Euskal Kantari Eguna' ospatuko du bihar. NABOren babespean AEBetako euskal kantu eta bertsozaleak biltzen dituen urteroko hitzordu hau bi urtean behin egiten da Gardnervillen, herriko euskal piknikarekin batera. Euskal mezarekin hasiko da eguna, Minden-eko CVIC aretoan, bazkari herrikoia eta Kantu saioari ekiteko ondoren, eta Etchechury-tarren euskal berbena musikarekin amaitzeko bihar gauez. Guztiaren sarrera gisa, musika eta Oesteko euskal giroa gaur gauez, Gardnervilleko karrika nagusiko JT kantinan.

Gehiago irakurri...


Euskaldunak Quebeceko Euskal Etxeak sasoi berria abian jarriko du, bihar egingo duen landa topaketarekin

2007/08/10

Euskal Etxearen 10. urteurrenean sokatiran ibili ziren Quebeceko Euskaldunak (argazkia QuebecEE) Euskaldunak est de retour, Euskaldunak bueltan da, iragartzen du Quebeceko Euskal Etxeak. Joan den apirilean zuzendaritza batzorde berria aukeratu zuten --Jean Goyhenetche da lehendakaria-- eta orain bazkideentzako piknika antolatu dute biharko cabane á sucre batean (astigar ziropea egiten zuten aspaldiko landetxeen ondorengo jatetxea). Quebeceko euskal etxeko bazkideek lagunekin bildu eta egunpasa polita egiteko aukera izango dute, dantza, mus eta petanka txapelketa eta guzti.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia