euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Joseba Azkarraga Mendozara iritsiko da bihar, Argentina eta Uruguaira egiten ari den bisita-sortaren barruan

2007/08/20

Aurrera segitzen du Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua Argentina eta Uruguaira egiten ari den bisitak. Itzuliak ekarriko dituen emaitzen artean Plaza de Mayoko Amonen Elkartearekin sinaturiko akordio bat eta beste zenbait, Mendoza eta Santa Fe probintzietako erakunde desberdinekin. Santa Fen izan ere, ostegunean Gernikako Haritzaren Plaza inauguratuko du, Arrasaterekin senidetua den Sunchales herrian. Azkarraga Uruguain egon zen joan den asteazkenean eta Eusko Jaurlaritzaren eta Uruguaiko Botere Judizialaren arteko 2004ko protokoloaren 2007ko gauzapen plana izenpetu zuen.

Gehiago irakurri...


Villa Mercedeseko EEak bere logoa eta ikurriña daramaten elastikoak eman dizkio Uniber. Katolikoko futbol taldeari

2007/08/20

Futbol taldeko kideak euren euskal elastikoekin Villa Mercedes-eko Euskal Etxe argentinarrak elastiko sorta eman dio, EEaren logo eta ikurriñaren koloreekin, Cuyoko Unibertsitate Katolikoaren tokiko futbol taldeari. Ekimena Euskal Etxeak 'maila ertaineko instituzioekin daraman erlazio eta anaitasun loturak ezartzeko jokamoldearen baitan' kokatzen da, 'geure jatorriko kultura eta euskal izatea ezagutarazi eta zabaltzen joan gaitezen', azaldu dio EuskalKultura.com-i Julio Esnaola Villa Mercedeseko Euskal Etxeko lehendakariak.

Gehiago irakurri...


Gimena Ibarra aurkeztu du EEak Pia Mario-Hirigoyenen ordea hartzeko Concordiako Gizataldeetako Erregin gisa

2007/08/20

Gimena de Ibarra da aurtengo euskal erregina Concordia hiri argentinarrean, Entre Ríos probintzian, aurkeztua dute jadanik 2007ko Immigrantearen Festa Probintziala, honako edizioan irailaren 2tik 9ra bitartean egingo dena. Aurkezpen ekitaldian Gizatalde edo Kolektibitateen Erregin Probintzialaren hauteskundea ere aurkeztu zuten, parte hartuko duten hogei bat herrialdeen hautagaiak aurkeztuz, horien artean euskalduna, Gimena de Ibarra, irabazten badu erregin koroa iazkoan erregin hautatu zuten Maria Pía Mario-Irigoyenen eskutik hartuko lukeena. Euskal Etxean esperantza dute aurtengoan lekukoa euskaldunak euskaldunari pasatuko dionaz. Euskal Etxeak, bere aldetik, ohiko kultur standa eta arrakastatsu gertatzen den 'bazkari patioa' ere ipiniko ditu, euskaldunen eta Euskal Herriaren erakuslehio gisa.

Gehiago irakurri...


Euskal jatorriko hogei bat haur kaliforniar aritu dira hiru astez Chinon antolatutako euskara eskolen uda ekitaldian

2007/08/18

Bitarteko adinekoen taldea, 7-10 urte artekoa, Chino Euskal Etxearen egoitzan euskara eskoletan Chinoko Euskal Etxeak lehenengo aldiz antolatu ditu bere haur eta gaztetxoentzat udako euskara eskola eta ekitaldiak. Esperientzia Begona eta Candida Echeverria arbaso baztandarreko bi ahizpa kaliforniarrek koordinatu dute, EEaren aldetik, eta irakasle, berriz, Euskal Herritik etorritako Amaia Laduche irakasle lapurtarra aritu izan da, urtean zehar Azkaineko eskola publikoan ari den errientsa. Lehenengo urte honetan hogei ikaslek eman dute izena. 'Ez da batere gaizki lehenengo urtea izateko', Chinoko EEko iturriek onartu dutenez.

Gehiago irakurri...


Eneko Barberena euskal poeta, idazle eta abokatua euskara eta euskal kultura irakasle Argentinako Bolivarren

2007/08/17

Eneko Barberena (gaztesarea.net argazkia) Urtero bezala sasoin honetan, Bolivar herri argentinarreko Danak Bat Euskal Etxeak hitzaldi eta ikastaroak antolatu ditu Euskal Herritik bolondres etorritako gazte profesionalen eskutik. Aldi honetan Eneko Barberena da gonbidatua, literatur arloan zer esanik ematen ari den eta bere 24 urtetan etorkizun oparoa iragarria dioten abokatu gazte arrasatearra. Poesia eta narratiba arloetan lehenengo emaitzak plazaratuak dauzkan Barberenak joan den asteko ostiralean eskaini zuen Bolivarren sarrera hitzaldia eta aste honetan zein hurrengoan doaniko euskara eta euskal kultura ikastaroa emango du egunero Buenos Aires probintzia hegoaldeko herri honetako Danak Bat Euskal Etxearen egoitzan.

Gehiago irakurri...


Hamalau dira jadanik, euskal etxerik ez duen Claromecón herrian euskara eskoletara ari diren bertako ikasleak

2007/08/17

Andrés Monteagudo irakaslea (zutik, ezkerrean) Claromecón, bere eskoletako bat ematen. Emaitza politak ari dira lortzen bere ikasleak Argentinan, Buenos Aires probintzia hegoaldeko Claromecó herrian ez dago euskal etxerik, baina joan den urte amaieran bertakoak ados jarri ziren aldameneko Tres Arroyos-eko Euskal Etxekoekin aurten euskara eskolekin hasteko. Hamalau gazte zein heldu dira jadanik, Tres Arroyos-tik inguratzen den Andrés Monteagudo irakasleak emaniko saioetara datozenak. Maila haste-hastekoa da, baina gustura dabiltza ikasle-irakasleak emaitzekin, euren jakinmina asetze bidean ipintzen eta, nork daki, euskal etxe berri baten oinarriak finkatzen. Zorionak eurei, eta eurak bezala Argentinako herri txikietan euskal etxe baten babesik gabe ahalegin bera egiten duten hainbat ikasle eta irakasleei.

Gehiago irakurri...


North Queensland-eko Euskal Etxea, Australian, euskal kulturaren ordezkari asteburu honetan Townsvillen

2007/08/16

Irudiko kantxa Australiakoa da, North Queensland- 
eko Trebonne herrikoa, Josetxo Larrazabalek gure kamerari harro erakutsia (arg. EuskalKultura.com) North Queensland-eko euskal etxe australiarra urtero Townsvillen egiten den Cultural Fest izeneko kultura azokan arituko da bihartik hasita asteburu osoan euskaldunen eta euskal kulturaren ordezkari. Euskal etxeko kideak euskal sukaldaritza tradizionala, euskal jantziak, artesania eta beste zenbait elementu bilduko dituzte elkarretaratze horretan ipiniko duten standean. Hirugarren urtez arituko dira bertan euskal erakunde gisa. Klubak, bestalde, datorren irailaren 16rako iragarri du bere Urteroko Biltzar Nagusia, elkartearen egoitzan bertan, Townsvillen.

Gehiago irakurri...


Argentinako zenbait euskal etxek, tartean Chivilcoy eta Gral. Villegasekoek, Haurraren Eguna ospatu zuten

2007/08/16

Gral. Villegaseko Rubén Pinedo artistak 'Zirko txikia' ikuskizuna eskaini zien bere herriko haurrei Berrogeita hamar urtetik gora dira Argentinan Haurraren Eguna ospatzen dela. Gaur egun abuztuko bigarren igandean egiten da eta euskal etxe batzuk ere antolatu zituzten joan den asteburuan ekitaldi bereziak euren barneko eta inguruko haurrei eskainiak. Honela egin zuten, esaterako, Chivilcoy-ko 'Beti Aurrera'koek, euren egoitza ondoko eskola bateko haurreak gonbidatuz, eta 'Villegasko Euskaldunak'ekoek, gauza beretsua eginez zirko ikuskizun batekin.

Gehiago irakurri...


'Euskal Boleroa': Labèque ahizpek disko berria plazaratu dute Ravel-en piezen bertsioekin, txalapartez lagundurik

2007/08/15

Katia eta Marielle Labèque, munduan ezagutua den bikote pianojole hendaiarra (argazkia B.Lacombe) Munduko bikote pianojole ospetsuenetako bat dira. Katia eta Marielle Labèque da euren izena eta Hendaian jaiotako bi ahizpa dira, pianojole karrera luze bezain nabariaren jabe direnak. Nazioarteko zuzendari eta orkestra famatuenekin jo izan dute, azken hauen artean Berlin, Los Angeles eta Vienako Filarmonikoak edota Boston, Chicago eta Londreseko Sinfonikoak. Urtetan Philips, Sony eta EMIrekin grabatu ondoren, euren disketxe propioa sortzea deliberatu zuten, KML Records, eta harekin Raveli eskainitako ekimen osoa burutu dute, tartean Boleroaren bertsio berri bat, perkusio gisa txalaparta duena. César Cocak sinatzen du artikulua El Diario Vascon.

Gehiago irakurri...


Suipachako Euskal Etxeak, Argentinan, 350 lagundik gora gehiago bildu zituen bere sorreraren 8. urtebetetzera

2007/08/15

Lantzeko Inauteria dantzatu zuten Suipachan 'Jai zoragarria', hitz hauekin deskribitu dute Suipachatik, Buenos Aires probintzia argentinarrean, bertako 'Gure Txokoa' euskal etxearen sorreraren 8. urtebetetzea ospatzeko joan den uztailean Unto Monumentalean eginiko egunpasa eta bazkari-festa. 350 lagundik gora hartu zuten parte, dantzariak-eta barne, tartean baita Suipachako gazte eta gaztetxo asko ere, Jose Martin Apezteguiaren gidaritza izan zuen festa hau familia ospakizun gisa sortu baitzen.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia