euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urkullu lehendakariak Euzko Etxearen Mendeurrenean parte hartuko du, gaur hasiko duen AEBetarako bidaiaren baitan

2013/10/08

Iragan irailean, Iñigo Urkullu lehendakariak Gaztemundu programako gazteei harrera egin zien Gasteizen Lehendakaritzaren egoitzan (argazkia Irekia) Iñigo Urkullu lehendakaria gaur abiatuko da AEBetara, bertan astebeteko bidaia ofiziala egiteko. Bidaiaren helburua Euskadiren garapen-arlo guztiak ezagutaraztea da: politikoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala. Hori dela eta, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapia AEBetan da dagoeneko, ekonomia-arloko zereginetan. Asteburuan New Yorken izango da Urkullu, Euzko Etxea elkartearen Mendeurreneko ekitaldietan parte hartzeko, AEBetako euskal komunitatearekin batera.

Gehiago irakurri...


Euskal Herrian aurkeztuko da azaroaren 21etik aurrera Argentinako EAJren historiari buruzko liburua

2013/10/08

Magdalena Mignaburu, Sabin Etxea-ren aurrean (argazkiaMM) Argentinako EAJ-PNVren sorrera eta garapena azaltzen dituen ‘Euskal aberria Argentinan. Ehun urte Abertzaletasun’ liburua azaroaren 21ean aurkeztuko da ofizialki Bilboko Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. Horren ostean, Euskal Herriko hainbat batzokitan eta Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan presentatuko du bere lana idazle argentinarrak. Gogora dezagun liburua Magdalena Mignaburu idazle argentinarraren ikerlana dela, EBBren (Euskadi Buru Batzar) eta Sabino Arana Fundazioaren babesean egina.

Gehiago irakurri...


Gaur abiatuko dira New Yorken Euskal Etxearen Mendeurrenaren ekitaldiak; honatx behin-betiko egitaraua

2013/10/07

Euskaldunak ikurrinarekin eta AEBetako banderarekin Askatasunaren Estatuaren aurrean (argazkia EENY) New Yorkeko Euskal Etxeak Mendeurrena betetzen du aurten eta, ehun urte horien ospakizunekin batera, euskal Diasporaran erdigune bihurtuko da aste honetan hiri estatubatuarra. Hasteko, gaur bertan abiatuko da CUNY unibertsitatean Atxaga Katedra, Etxepare Euskal Institutuak sustatuta, eta asteazkenera arte zenbait hitzaldi eta ekitaldi ireki egingo dira bertan. Ostegunean, Euskal Herria Mugaz Gaindi mintegiak hartuko du lekukoa eta asteburuan euskal etxeak Mendeurreneko jai itzela egingo du. Jarraian, ekitaldi hauen guztien behin-betiko egitaraua.

Gehiago irakurri...


Pete Cenarrusa: Euskalduna lehenik, errepublikanoa gero

2013/10/07

Pete Cenarrusa eta artikuluaren egile den Asier Vallejo Itsaso joan den otsailean Boisen, elkarri eskua ematen, atzean begira Freda Cenarrusa Pete-n emaztea eta azken momenturainoko laguna dagoela (argazkia EuskalKultura.com)

Estatu Batuetako Boise, Idaho estatuko hiriburuan 95 urte zituela irailaren 29an hildako Pete Cenarrusa bertako estatu-idazkari eta euskaltzalearen heriotzak bateko eta besteko islak izan ditu Euskal Herrian eta munduko euskal komuinitateetan. Datozen lerroak Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitateko zuzendari Asier Vallejo Itsasok idatzi ditu, bertan aurten bertan bisitatu zuen euskal-amerikar ospetsu honen oroiz.

Gehiago irakurri...


"Twist-eko gako asko erraz ulertzen dira; desagertuez ari gara eta hori ez zaio argentinar bati arrotz egingo"

2013/10/07

Harkaitz Cano Argentinako Kongresuko Liburutegian, Argentina eta Txilera egin berria duen bidaiaren lehenengo egunean (argazkiaEuskalKultura.com) Egun gutxiko bidaia izan arren, ekitaldi askotan hartu du parte Harkaitz Canok Argentina eta Txilera egindako bisitan. FILBAk gonbidaturik eta Etxepareren laguntzari esker, gaztelaniara itzulita argitaratu berria duen Twist bere azken nobela ere aurkeztu du irail hondar-urri hasieran idazle lasartearrak Buenos Airesen eta Santiagon. Argentinako hiriburuko egonaldia baliatuz, Nazioko Kongresuko Liburutegiko Kultur Gunean burututako Euskal Kultur Jardunaldien ere izan zen eta bertan, programan zeuzkan hitzorduak betetzen hasi aurretik, EuskalKultura.com-ekin hitz egin zuen.

Gehiago irakurri...


Gaur goizean egingo dira Boisen Pete Cenarrusaren aldeko elizkizunak eta bihar ehortziko dute

2013/10/04

Pete Cenarrusaren zerraldoa atzo Idahoko Kapitoliora iritsi zeneko unea, bertan hil kapera ezartzeko Aste hau Pete Cenarrusaren oroiz eta hari azken agurra emateko ekitaldiek ukitua ari da bizitzen Boisen. 95 urte zeuzkan eta edozein momentuan espero zitekeen bere heriotza, baina Pete Cenarrusa bakarra izan da bertako historian amerikanoei zein euskaldunei dagokienez, ez baita erraz berriz ere topatuko bertako gizarte amerikarra eta aldi berean euskaldunak hain ongi ordezkatuko dituen inor aurkitzea. Atzo bere gorpua Idahoko Kapitolioan bisitagai egon ondoren, bere aldeko elizkizunak gaur goizean egingo dira eta bihar ehortziko dute Boiseko Bellevue hilerrian.

Gehiago irakurri...


Argentinarako emigrazioari buruzko ikerketak partekatu zituzten Euskal Argentinak Izpuran bildu zituen elkarteek

2013/10/04

Frantxua Juanikotenak Pierra Lako ohorezko presidenteari bertsoak jarri zizkion, eta biziki hunkitu zen Lako Euskal Argentina elkarteko lagunek egin zioten omenaldiarekin (argazkia EuskalArgentina) Frantses estatuko Argentinarako emigrazioarekin zerikusia duten elkarteak Izpuran bildu ziren iragan asteburuan, irailaren 28 eta 29an, Euskal Argentina elkarteak deituta. Bileran elkarte bakoitzak bere ekimenen berri eman zuen eta azken ikerketen emaitzak partekatu zituzten. Euskal Argentinak, adibidez, Argentinara eta Uruguaira joan ziren Iparraldeko emigranteen erregistroa biltzen ari da eta dagoeneko baditu Saratik eta Irisarritik "letxero" joan ziren 800 lagunen datuak. Asteburuan omenaldia egin zioten Euskal Argentinako presidente-ohi Pierra Lakori eta Frantxua Juanikotenak jarri zizkion bertsoek hitz egin ezinik utzi omen zuten, Monika Legarto elkarteko presidenteak adierazi duenez.

Gehiago irakurri...


Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeak 'Biperraren Pesta' egingo du bihar, Ezpeletakoaren ohorez

2013/10/04

Biperraren Pesta, beti bezala, Iparraldeko Euskal Etxean izango da bihar (argazkiaIEE) Euskal etxeko Kultur Azpibatzordeak antolaturik, Biperraren Pesta egingo da bihar, urriaren 5ean, Argentinako hiriburuan. Jaia gaueko 9:30etan hasiko da, elkartearen egoitzaren kintxoan. Gonbite honekin batera, etxeko kide batek eskainiko duen datorren hitzaldiaren berri ere plazaratu du Azpibatzordeak. Urriaren 16an, Juan Carlos Ibarrolak "Aguafuertes Vascas. Roberto Arlt eta Euskal Herriarekiko harremana, 1935. urtean" izenburuko hitzaldia emango du. Gogora dezagun iraileko eta abuztuko hitzaldiak, Mikel Ezkerro eta Carlos Martinez-ek eman zituztela, hurrenez hurren.

Gehiago irakurri...


Lan eskaintza (premiazkoa): Madrilgo UNEDerako Euskara irakurle bila ari da Etxepare Institutua

2013/10/03

Etxepare Euskal Institutuaren logotipoa Etxepare Euskal Institutuak premiazko deialdia egin du Madrilgo UNEDerako Euskara eta Euskal Kultura koordinatzaile eta irakurlea aukeratzeko. Deialdi honek presako eta aparteko izaera du, ikasturtea dagoeneko abian baita eta orain arte koordinazio lanaz arduratu denak uko egin baitio ardura horri. Eskabideak aurkezteko epea astelehenean, urriaren 7an, amaituko da.

Gehiago irakurri...


VascosMexico: hamar urte bete ditu aurten Mexikoko euskaldunen ezinbesteko euskarri birtualak

2013/10/03

2005eko Vascomexico taldearen festan jendetza bildu zen, txikiak zein helduak, denak ala denak giroaz gozatzeko prest (argazkia Vascosmexico) Urriaren 19an Mexiko osoan bizi diren euskaldun asko eta asko elkartuko dira Vascosmexico taldearen hamar urteak ospatzeko. Festa Alberto Ituartek hiriburuan daukan Alaia jatetxean egingo da. Internet munduan sortu zen komunitatea da Vascosmexico, eta hamar urteotan 400 bat lagun bildu ditu, Jaione Arrieta sortzaileak egindako lan eskerga dela medio. Taldean jatorri euskalduna duten mexikarrak, azken urteotan Mexikora etorritako euskal herritarrak edo Euskal Herriaren izate, ohiturak eta kulturaren gainean interesa duten hainbat lagun aurki daitezke. Iñigo Bilbaok elkarrizketa egin dio EuskalKultura.com-entzat Jaione Arrietari.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia