euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

NYeko Eusko Etxearen Mendeurrena: kantu eta dantza saioak, euskal meza St Patrick-en, argazki-kronika (IV)

2013/10/30

Bilbotik etorria, Iralabarriko San Antonio abesbatzak bertaratutakoen txalo beroak jaso zituen, tartean Urkullu lehendakariarenak, Manhattango agertoki berezi honetan 'Euskal Herriko semeak gera' kantatuta (argazkia EuskalKultura.com) Segitzen dugu New Yorkeko Eusko Etxearen Mendeurreneko argazki-kronikarekin, azken aurreko atalean. Larunbatean kokatzen gara, urriaren 12aren arratsaldean. NABOren bilkura amaitu berria da eta egitarauak euskal kantu eta dantza emanaldi bat iragartzen du East River State Park izeneko parke publikoan, Brooklynen baina aurrez aurre dagoela, Hudson-en East River delakoa tarteko, Manhattango etxeorratzen multzoa. Hura atzealdean arituko dira euskal dantza eta kantu emanaldia eskainiko duten Euskadiko eta AEBetako taldeak.

Gehiago irakurri...


Nora Idoeta da Saladilloko Itxaropen EEko lehendakari berria, lekukoa Hector Altamirari harturik

2013/10/29

Nora Idoeta Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak, Argentinako Buenos Aires probintzian, bere Zuzendaritza Batzordea berritu duela iragarri du, buru aldaketa batekin, izan ere Nora Idoeta da euskal elkartearen lehendakari berria, lekukoa orain arteko lehendakari Hector Altamirari hartuta, azken honek euskal etxeko idazkari gisa segitzen duelarik Zuzendaritza Batzordean.

Gehiago irakurri...


Xamarren ‘Euskara Jendea’ liburuan oinarritutako dokumentala bihar estreinatuko du ETBk

2013/10/29

Dokumentalean zehar dramatizazioak eskaintzen dira euskararen historia ezagutarazteko (argazkia Euskara Jendea) EuskalKultura.com-en otsailean iragarri genuen legez, ‘Euskara Jendea’ dokumentala osatzen duten sei atalak urriaren 10etik 25era aurkeztu dira ofizialki Euskal Herrian. Juan Carlos Etxegoien 'Xamar'en lana telebistara ere iritsi da, beraz, eta estreinaldia bihar, asteazkena, izango da gaueko 10:15etan, Euskal Herriko ordutegian, ETB1en. ‘Euskara Jendea’ liburuan oinarrituta dagoen izen bereko ikus-entzunezko bertsioa Diasporatik ere ikusi ahal izango da, ETBren webgunetik hain zuzen.

Gehiago irakurri...


Unai Lauzirika, irakurle Leipzigeko Unibertsitatean: "Hasiera-hasieratik harrera oso ona izan da"

2013/10/29

Unai Lauzirika Leipzigeko Unibertsitateko sarreran Unai Lauzirika lekeitiarra Alemanian bizi da orain dela zenbait urte eta, Berlingo Euskal Etxeko zuzendaritzako kide izateaz gain, Leipzigeko Unibertsitatean Euskara eta Euskal Kultura irakurlea da. Ikastaroa abian jartzeko ardura izan zuen iaz, eta hasieratik espero baino ikasle gehiagok izena eman zutela aipatu du. Horietako askok udan jarraitu omen zuten euskara eta euskal kultura ikastaroekin eta, aurten, irakurletza maila horretan mantentzea eta finkatzea da helburua.

Gehiago irakurri...


Alex Garate fisiko, musikari eta mendizale: XXI. mendeko euskal immigranteen profil berriak

2013/10/28

Alex Garate ‘Zingaros-New Gypsy Tango’ taldeko akordeoilaria (argazkia www.zingaros.com.ar)

Elgoibarren jaioa, hamalau urte daramatza Alex Garatek Argentinan. 23 urterekin ezagutu zuen ‘munduko bazter hau’, Euskal Herriko Unibertsitatean Fisika Lizentziatura bukatzean, bere ikasketak jarraitzera Cordobako Unibertsitatera etorri zenean. Gradu ondokoa amaitu eta atzera Euskal Herrian bost urte eman ondoren, Cordobara bueltatzea ebatzi zuen, Unquillo herrian kokatzeko. Bigarren Hezkuntzan Fisika irakaslea, ‘Zingaros-New Gypsy Tango’ taldean akordeoilaria, eta mendizale amorratua… hau da Alex Garate, euskal etorkinetan bestelako profila.

Gehiago irakurri...


Euskal literatura Polonian: itzulpengintza Wroclaw-en eta ipuin eta kantu kontzertua Poznan-en

2013/10/28

Ezkerrean, Juan Kruz Igerabide idazlea, Wroclaw-en egin zen itzulpengintzari buruzko mahainguruan (argazkia Etxepare) Udazkenak euskal hotsak ekarri ditu aurten Poloniara, Wroclaw eta Poznan hirietan egin diren zenbait kultur jarduera medio, Etxepare Euskal Institutuak lagunduta. Wroclaw-en, esaterako, Juan Kruz Igerabide, Elixabete Manterola eta Harkaitz Cano idazleek Wroclaw Short Story Festival delakoan parte hartu dute. Bestalde, Poznan-en Euskara eta Euskal Kultura irakurlegoaren ikasturteari hasiera emateko Weronika Nowak ikasle ohiak euskal kantu eta ipuin kontzertua eskaini zuen (ikus bideoa jarraian).

Gehiago irakurri...


Zingirako Euskaldunak, Euskal Jaiko anfitrioi eta EHaren ordezkari Chascomusko Gizataldeen Festan

2013/10/25

Chascomuseko Immigrantearen Eguna ospatzeko burutu zen Gizataldeen Topaketa (argazkiaEE) Herrian oihartzun handia duten bi ekintza burutu dira hil honetan Chascomus-en. Batetik, Euskal Jaiaren XXIII. edizioa egin du euskal etxeak. Bestalde, Immigrantearen Eguna ospatu da Chascomusen, aurretik hasitako egitarau zabalago baten barnean. Zingirako Euskaldunak-eko arduradunek azpimarratu dute, bestalde, bertako Lorenzo Vazquez eta Estanislao Alfonsin kideek emaitza bikainak ekarri dituztela Uruguain bukatu berria den 22 urtez azpiko kategoriako Euskal Pilota Mundu-Txapelketan.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza bozkatu du Argentinan Villa Mariako Euzko Etxeak, Ismael Martinez de Alegria lehendakari

2013/10/25

Villa Mariako Euzko Etxeako egungo lehendakari Ismael Martínez de Alegría, iaz hautatu zutenean, ondoan txanda hartutako aurreko lehendakari Raul Onnainty duela (argazkiaEE) Joan den astean bildu zen Villa Mariako (Argentinako Cordoba probintzian) Euzko Etxea euskal etxeko Ohiko Batzar Nagusia eta eguneko gaien artean, araudiaren arabera egin beharreko Zuzendaritza Batzordea osatzen duten zenbait karguren bozka burutu zuen,tartean ez lehendakaria bera, baina bai, esaterako, lehendakariordea. Kargu hortretan Gerardo Echeverriak hartu dio txanda Juan Francisco Pagolari, azken hau batzordekide ordezko delarik aurrerantzean. Gogoratu Villa Mariak hartu duela bere gain Argentinako 2013ko Euskal Aste Nazionala antolatzeko erronka, azaroko bigarren astean.

Gehiago irakurri...


NABOko lehendakari Valerie Arrechearen mezua NYeko Mendeurreneko ospakizunen inguruan

2013/10/24

NABOko bilkuraren itxiera urriaren 12an New Yorkeko Eusko Etxean Urkullu lehendakaria partaide (argazkia EuskalKultura.com) NABOko lehendakari Valerie Arrecheak ohar bar eman du argitara gaur kaleratu den Astero astekarian, zenbait komentario eginez urriaren 12 eta 13ko asteburuan New Yorken hiriko euskal etxearen Mendeurrena zela eta gertatutako pasadizoaz. Gogora dezagun, bertan izan zela Arrechea NABOko lehendakari gisa, eta hala eman ziola harrera Urkullu lehendakariari Estatu Batuetako euskal etxeak elkartzen dituen erakunde horren bilerara New Yorkeko Eusko Etxearen egoitzan.

Gehiago irakurri...


Europako euskara irakasleek film labur lehiaketak sustatzea erabaki dute urteroko bileran, Mallorcan

2013/10/24

Europako euskal etxeetako irakasleak Mallorcako Artea Euskal Etxearen egoitzan (argazkia HABE) Mallorcako Artea Euskal Etxea izan da aurtengo Europar Euskal Etxeetako Euskara Irakasleen Bilkuraren egoitza, urriaren 17tik 20ra. Topaketara honako elkarteetako irakasleak bildu ziren: Madril, Bartzelona, Valentzia, Mallorka, Brusela, Londres, Bordele, Paris, Erroma eta Berlin. Ezin izan zuten parte hartu, arrazoi desberdinengatik, Valladolid, Murtzia eta Paueko ordezkariek. Bileran aurtengo ikasturteari begira hainbat gai landu ziren eta, ikasleen parte hartzea dinamizatzeko proposamen berritzaile bat sustatzea erabaki zen: euskarazko film labur lehiaketak egitea. Bartzelonako eta Madrilgo euskal etxeetan arrakasta itzela du egitasmoak eta aurten beste elkarteetara ere zabaltzen ahaleginduko dira.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia