euskal diaspora eta kultura
2017/05/09
La Pampako Gral. Acha herrian jaioa, Cordoban bizi da Mauro Funes. Sukaldari gazteak bere sorterriko Euzko Txokoa Euskal Etxearen izenean hartu zuen parte iaz Gastronomiari eskainitako Gaztemundun. Cordoban sukaldaritza ari da ikasten Mauro, bertako Gastronomia Eskola batean. Bere formakuntza ibilbidean, baina, oso garrantzitsutzat jotzen du Euskal Herrian izandako esperientzia. Horen adierazgarri, Pintxo Tailerra eta ondoren dastaketa eskaini berri ditu bere jaioterriko euskal etxean.
2017/05/09
Zuzendaritza Batzordea berritu du Las Flores-en, Loretako Euskaldunak euskal etxeak, eta Federico Inchauspe arkitektoa hautatu dute lehendakari berri. Bestetik, Buenos Airesko herri honek eta Loretako Euskaldunak-ek Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkari Sara Pagola ordezkariaren bisita jaso dute joan den astean.
2017/05/08
Mota askotako ekintzak egin ditu Uruguaiko Salto herriko euskal etxeak Pascual Harriague omentzeko: Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurren zeremonia, Ardo Finaren X. Aretoaren inaugurazioa –Argentinako Ibaiko Izarra Euskal Etxeko dantzariak lagun– eta ‘Euskaldunak Hego Amerikako ardogintzan’ izenburuko hitzaldia. Euskal elkarte saltotarretik jakinarazi digute, gainera, dagozkion izapideak ari direla egiten, lur eremu bat eskuratu eta bertan ‘Gernika Gunea’ izeneko pasealekua sortzeko.
2017/05/08
Nafarroako Gobernuko lehendakariak euren ahalegina eta ekarpena errekonozitu die Nafarroa utzi behar izan zuten milaka eta milaka nafarrei, eskerrak emanez "gure kultura gure mugetatik haratago sustatzen" lagundu duten emigrante guztiei, urrun joan arren, abegikortasunez hartu zituen herrialdeari ekarria egin diotelako, baina "batere muzin egin gabe Nafarroarekiko partaidetza sentimentu sakonari". Adierazpenak "Geroa Bai-Argentina" webguneari eman dion elkarrizketa orokorrago baten barnean egin ditu.
2017/05/08
Juan Manuel Lopetegui hautatu du joan den apirilaren 28an eginiko Batzar Nagusian Bahia Blancako Union Vasca-k elkarteko lehendakari berria. Bilkura berean, Zuzendaritza Batzordearen zati bat berritu zen eta iazko urtealdiko txostena eta 2016ko balantze ere onartu zuten euskal etxearen egoitzan bildutakoek. Kuotak igotzea ere deliberatu zuten, bazkide aktibo eta erantsienak 130 pesotan utziz, eta partaideenak 100 pesotan.
2017/05/05
Beste urtebete, eta uda aldera hurbiltzen ari garela, hemen dugu beste behin euskal piknik eta jaialdien sasoia Estatu Batuetan, maiatzean hasi eta urrian bukatzeko. Tartean, AEBetako euskal etxe eta komunitate antolatuek euren piknik eta jaiak egingo dituzte, bertan finkatuta dagoen euskal-amerikar modu tradizionalean. Bihar Fresnon (Kalifornian) hasi eta urriaren 14an Rocklinen (Kalifornia baita ere) bukatu den programak, uztailaren 21-24an Wyoming-eko Buffalon ospatukoduen NABO Convention eta Festa izango du seguruenik hitzordu nabariena.
2017/05/05
Argentinako Mus Federazioko buruzagi nagusietako bat izandako Manuel Arriola izan zuten gogoan Macachin hirian bildu ziren hamar euskal etxetako muslariek. Euzko Alkartasuna elkarteak antolatutako Txapelketa Argentinan eta musean jokatzen den beste zenbait herrialdetan ikurra izan den ‘Manolo’ Arriolaren omenez egin zen eta bere alarguna lagun, plaka oroigarri bat desestali zen.
2017/05/05
Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzian, bere Zuzendaritza Batzordearen zati bat berritzeko hauteskundeak egin ditu, 2017ko Urteroko Batzar Nagusiaren baitan. Apirilaren 22an elkartearen egoitzan egindako bilkuraren ondotik hona nola geratzen den Arrecifesko Euskal Etxearen Zuzendaritza Batzordea:
2017/05/04
Apirilaren 23ko Ebazpena gaur Maiatzaren 4a eman du argitara EHAA Buletin Ofizialak. 15 egonaldi eskaintzen dizkie munduko euskal etxeetako 18 eta 35 urte arteko gazteei, aurtengo gaia "erro tradizionaleko musika tresnen ingurukoa" izanik, eta beraz musika ezaupideak adierazi behar direlarik bideo baten bidez. Alboka, atabala edo gaita danborra, gaita nafarra, panderoa, trikitixa, txalaparta, txirula eta txistua hartzen dira haintzakotzat. Bihar hasiko da korritzen eskabideak aurkezteko hilabeteko epea, ekainaren 5ean amaitzeko. Ez utzi azken unerako!
2017/05/04
Loturak sendotzeko aukera eman die eskualdeko sei hiritako ordezkaritzei, Neuquen hirian egindako Patagoniako Euskal Etxeen 3. Topaketak. Bi egunetan zehar, sei euskal etxeetako ordezkariek hitzaldi, txango eta zine emanaldietan hartu zuten parte, baita dantzariek animatu zuten despedida afarian ere. Iaz bezala, aurten ere bi bilera egiteko asmoa daukate euskal etxe patagoniarrek. Hurrengoa, Viedma eta Carmen de Patagones-ko Aberri Etxeak antolatuko du, iraileko azkeneko asteburuan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus