euskal diaspora eta kultura
2017/06/26
Datorren urtean Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak 75 urte beteko ditu eta Argentinako Euskal Aste Nazionalaren antolaketa bere gain hartuz ospatuko du. 2018ko euskal-argentinar hitzordu nagusia, beraz, Mar del Platan izango da, Hego Amerikako udaberrian. Urteurrenaren eta Euskal Astearen berri emateko bideo ikusgarri bat filmatu dute mardelplatatarrek eta Dantzari Ohiaren Festan aurkeztu zuten. Bideoa zuretzat bildu eta hona ekarri dugu.
2017/06/23
San Frantziskoalde osoko euskaldunak, baita Nevada eta Idahoko beste euskal komunitate batzuetakoak ere biltoki izan dute ekain hasieran San Frantziskoko Gure Euskal Etxea (Basque Cultral Center) eta bertako pilotalekua, afari eder batez eta elitezko pilotaz lagunartean gozatzeko. Ekitaldia San Frantziskoko Gure Euskal Etxeak eta Aspe Pelotak babestu dute, Bakersfield-eko Euskal Etxea (Kern County Basque Club) lankide. Lau izan dira Euskal Herritik ekarritako lehen mailako pilotariak San Frantziskon zein Bakersfield-en aritzeko: Abel Barriola eta Aitor Mendizabal III, Aitor Irusta eta Aritz Lasa.
2017/06/23
Astebeteko bira egin dute Eiken Euskadiko Ikus-Entzunezkoen Klusterreko Veronica Sanchez nazioartekotze-arduradunak eta Aletxu Echevarria presidenteak Argentinan. Mendozan izandako bileretan Argentinako ikus-entzunezko sektoreko hainbat enpresarekin akordioa sinatu dute elkarlana bultzatzeko. Bisitaren baitan, hiriko euskal kolektibitatearekin elkartu dira klusterreko kideak eta, elkarteko gazteek gonbidaturik, afaria partekatu dute Denak Bat Euskal Etxean.
2017/06/22
Kultura eta Ongintza Elkarte honetako Zuzendaritza Batzordeak eskaturik, Euskal Echearen historian sakonduko dute Magdalena Mignaburu historialari argentinarrak eta hogei urte inguru Jaurlaritzako Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendaria izan zen Josu Legarretak. Proiektua bukatzeko data zehatzik oraindik ez badute ere, egileek 2018ko martxoan egongo dela prest adierazi diote EuskalKultura.com-i.
2017/06/22
Atzoko edizioan bildu genuen bezala, atzo bertan eman zuen argitara Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkariak (EHAA-BOPV) Euskal Etxe, etxeon federazio eta konfederazioentzako diru-laguntza Deialdia 2017. Orotara 902.307 euro banatuko dira, honela sailkaturik: 782.307 euro, IV, kapitulurako, eta 120.000 euro VII. kapitulurako. Gaur hasiko da eskabideak aureteko epea, horretarako azken eguna uztailaren 21 izango delarik.
2017/06/21
EHAA buletin ofizialak gaur eman du argitara Euskal Etxeei zuzendutako dirulaguntza deialdi nagusia, eurenn jarduera, ekintzak eta azpiegitura gastuak finanziatzeko 2017ko deialdia. Bihartik aurrera, beraz, hilabeteko epea hasten da eskabideak aurkeztu ahal izateko. Deialdiak 902.307 euroko zuzkidura dauka, gehiena IV. kapitulurako (782.307 euro) eta 120.000 euro VII. kapitulurako. Eskabideak aurkezteko epea bihar hasiko da.
2017/06/21
Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurreneko urtean ekintza berezi bat egingo dute Etxe Alai-ko lagunek Nazioarteko Bakearen Egunean, irailaren 21ean. Izan ere karia horretara, Pehuajoko ‘Y volverán a ser árboles’ izeneko literatur elkarteak gonbidaturik, Gernikako haritzaren kimu bat landatuko dute hiriko pasealeku batean. Gonbidapen horrekin poz-pozik, euskal etxe pehuajotarrak Bazkidearen Eguna ospatu zuen ekainaren 11ean, zazpigarrenez 2011tik.
2017/06/20
Uda hemen da eta ikasturte bat amaitu bada ere, udan bertan eta uda amaitutakoan ere ikastaro eta eskola berriak ematen segituko du UNAMek. Izan ere,UNAMek (Universidad Nacional Autonoma de México) aditzera eman berria du datorren sehileko honetan eskainiko dituen Euskara eta Euskal Kultura eskolak, Haizea Elizondo Gorroño irakasle. Eskolak CELEn ematen ditu Etxepare Euskal Institutuko irakurleak.
2017/06/20
Erakundearen 28. urteurreneko egunean, Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxetik jakinarazi dute San Nicolasko Euzkal Etxeko Alvaro Ocariz - Hector Mazzolini bikoteak beraganatu duela Mus Txapelketa Nazionaleko lehenengo saria joan den asteburuan. Emaitzak horrela, sannicolasatarrek ordezkatuko dute Argentina abuztuaren 25etik irailaren 3ra Estatu Batuetako San Frantziskon eta Chinon jokatuko den Nazioarteko Mus Txapelketan.
2017/06/19
Eresbil euskal musikaren artxibo nazionala da eta Gipuzkoako Errenterian dauka egoitza fisikoa. 2017ko uda honi begira (Ipar hemisferioko uda, hegokoan negua) plazaratu berria du ekainetik irailera arte Euskal Herri osoan egingo diren hainbat musika eta dantza bilkura eta jaialdien berri biltzen duen baliabide bat, tartean mapa ere baduela, hobeto topatu eta kontsultatu ahal izateko. Euskal Herrikoentzat eta kanpotik bisitan datozkigunontzat intereskoa. Kontsulta ezazu zeuk ere zeure ordenagailutik.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus