euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Amama filmaren emanaldiarekin hasiko dira datorren larunbatean Habanako Euskal Etxearen 140. urteurreneko ospakizunak

2017/07/03

Uztaileko bigarren astean beteko ditu 140 urte Habanako Euskal Etxeak

1877an "Asociación Vasco Navarra de Beneficencia de La Habana" izenpean jaio zen, nahiz eta gaur egun Kubako Euskal Etxea izena ere erabiltzen duen, eta Buenos Airesko Laurak Bat-ekin batera, zabalik segitzen duen munduko euskal etxe zaharrena da. Bere 140. urtebetetzea ospatzeko astebeteko ekitaldi egitaraua antolatu du, datorren larunbatetik hasita: euskal zinea, erakusketak, hitzaldiak eta musika eta dantzak, ikuskizunak tartean.

 

Gehiago irakurri...


Asteburu honetan egingo du Chinon bere piknika Southern California Basque Club-ek, Udalekuko haurrak partaide

2017/06/30

"Southern California Basque Club"en piknik eta festa iragartzen duen pankarta Chinoko Fairgrounds-etan (arg. EuskalKultura.com)

Urtero uztaileko lehenengo asteburuan egiten du bere piknik eta festa Hego Kaliforniako 'Southern California Basque Club'-ek. Iaz, elkartearen 70. urteurrena zela-eta NABO Convention ere bertan egin zen. Aurten, piknikaren 71. urteurrenarekin, izango du baita ere partaidetza berezi bat, egun hauetan Chinon egiten arin den NABO Udalekuko haur eta gazteak bertan arituko baitira, eta emanaldi berezia eskainiko baitute. Asteburuko euskal festa kaliforniarreko egitaraua bildu dugu.

Gehiago irakurri...


Bihar hasiko da Argentinako Villa Marian "Anima Zaitez" programa. Euskal Herriko bost gazte tailer-emaile

2017/06/30

Anima Zaitez programaren logoa

Cordoba probintziako Villa Maria herriko Euzko Etxeak bi asteko egitaraua antolatu du, Euskal Herritik etorriko zaizkion bost gazteekin adostuta. Gazteek euren lekukotasuna eta euskal kulturaren ezagutza banatuko dute euskal etxeko kideak batuko dituen, bainan orokorrean herriko biztanle guztiei zabalik dagoen ekimen honetan. Harrera bihar egingo zaie eta berehala hasiko dute programa, uztailaren 15ean bukatzeko. Tailerretako gaiak, besteak beste, euskara, musika, dantza, kultura, sukaldaritza...

Gehiago irakurri...


Etxepare Institutuaren deialdia Berlingo Freie unibertsitarerako Euskara eta Euskal Kultura irakurle postua betetzeko

2017/06/29

Buletinak atzoko dataz argitaratu zuen Etxepare Institutuaren deialdia

Etxepare Euskal Institutuak presazko deialdia plazaratu du Berlingo Freie unibertsitarerako Euskara eta Euskal Kultura irakurle postua betetzeko. 2017-2018 ikasturterako da eta euskara jakiteaz gain, ingeles eta aleman eagutzak ere frogatu beharko dituzte hautagaiek. Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 13an bukatuko da.

Gehiago irakurri...


Sarmiento Liburutegiak bat egin du Askatasunaren Bidea elkartearen 8. urtebetetzearekin, diploma bat emanez

2017/06/29

Askatasunaren Bidea Euskal Elkarteak 8 urte bete ditu eta Sarmiento Liburutegiko lagunen errekonozimenua jaso zuen

Buenos Aires probintziako San Miguel hiriko Askatasunaren Bidea euskal elkarteak 8 urte bete ditu aurten eta joan den larunbatean ospatu du, euskal zinea proiektatuz. Filma bukatuta, elkarteko kideak eta bertaratutako lagunak elkarrekin topa egitera gonbidatu zituen San Miguelgo Sarmiento Liburutegian eginiko ekitaldian. Brindisean, Liburutegiko zuzendariak errekonozimendu bat eskuratu zion taldeari euskal kulturaren alde egiten duen lanagatik.

 

Gehiago irakurri...


Datorren ostiraletik igandera, Nevadako Elko herria bere 54. National Basque Festivalaren gune izango da AEBetan

2017/06/28

Elkoko Euskal Jaiak iragartzen dituen errepide ondoako iragarkia 80. autobide alboan (arg. EuskalKultura.com)

Udan sartu ginen eta uztailean sartzearekin bat hemen da Estatu Batuetan klasiko bat den euskal elkarretaratze bat, Elkoko Euskal Jaialdi Nazionala. Bertan ingelesez Elko National Basque Festival deitua, aurten bere 54. ediziora iritsiko da. Herriko ekimenetan erabat integratua, bere parada edo kabalkadak (desfilea) Estatu Batuetako 4th of July edo Independentzia Egunekoa ere baitaratzen du. Aurten badu berritasuna, festen gune nagusia Euskal Etxearen egoitza bera izango baita.

Gehiago irakurri...


Argentina eta Uruguaiko euskal etxeek piztutako San Juan suek Hego Hemisferioko gau luzeena argitu zuten

2017/06/28

Chivilcoyko Beti Aurrerak antolatzen duen San Juan Sua ikuskizun ederra izan zen auzoko lagunentzat

Hego Ameriketako hainbat euskal etxek bat egin dute aurten ere Euskal Herriko auzo, bailara eta herriekin San Juan ospatzerakoan. Izan ere, ingurua eta eguraldia erabat ezberdina izan arren, helburu bera dute itsasoz bi aldeotako zeremoniek: aro zaharrari ‘agur’ esatea, eta berriari ongietorri itxaropentsua ematea. Argentinan eta Uruguain San Juan ospatzeko antolatutako ekitaldien argazki galeria ekarri dugu segidako artikulu honetara.

Gehiago irakurri...


Abian da Kaliforniako Chinon 2017ko NABO Udalekua ehun haur eta gaztetxo euskal-amerikar partaide

2017/06/27

Euskal Kultura klasea, taldeetako batekin, atzo Chinoko NABO Udaleku 2017an (arg. EuskalKultura.com)

Atzo astelehenez hasi zituzten jarduerak. AEBetako zenbait estatuetatik, Kanadatik eta Euskal Herritik etorrita, 10-15 urte bitarteko gaztetxo ari dira datorren asteko ostiralera arte 2017ko NABO Udalekuan partaide. Euskal arloko saio eta klaseak udako ekitaldiekin eta txangoekin nahasiko dituzte; Disneyland bisitatu eta hondartzara joango dira; lagun berriak egingo dituzte; dantzak, euskara, kantuak, jolasak eta gauza gehiago ikasi eta kontent eta malkoak begietan itzuliko dira datorren astean etxera.

Gehiago irakurri...


Tres Arroyos herri argentinarrak uztailaren 8an estreinatuko du bere Euskal Enparantza

2017/06/27

Euskal Enparantzan ezarriko den oroitarria

Euskal Enparantza berrian Picassoren Guernicaren erreplika ez ezik, lauburua eta Euskal Herriaren silueta duen oroitarri bat ere ikusi ahal izango dute Tres Arroyoseko herritarrek hiriko Constituyentes eta Costa Rica kaleetan dagoen Plaza bisitatzean. Berdegune berrituaren inaugurazio zeremonia uztailaren 8an egingo da San Fermin Festa eta Argentinako Independentziaren Eguneko ospakizunekin batera.

Gehiago irakurri...


39 hizkiko Euskal Herriko bat da munduko bostgarren leku-izenik luzeena; luzeenak 85 ditu

2017/06/26

Munduko izen luzeenetako batzuk (argazkiak The MiceTimes of Asia)

Munduko bostgarren leku-izenik luzeena, euskalduna da. Hala diote "The MiceTimes of Asia" egunkariak argitara eman duen zerrendako egileek, munduko hamar leku-izen luzeenen zerrenda emanez. Euskal izen honek 39 hizki ditu eta luzea da, baina zer dira 39 hizki horiek luzetasunean munduko txapelduna den 85 hizkiko Zeelanda Berriko izenaren aldean. Txartel batean ezin sartu, arnasaldi batean ezin esan. Hona hamar izenok.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia