euskal diaspora eta kultura

2018/01/30
Mexikoko Tijuana erdigunean, urtetan eskualde osoan eta nazioartean ere indar bereziz nabarnendutako Tijuana Jai-Alai aurrean, bertako euskal historia eta ondareko beste markagune bat kixkali eta itzali da. Chiki Jai jatetxea, pilotari izandako Napoleon Olasolok zabaldu zuen 1947an hiriko 'Avenida de la Revolución'en. Urteekin, euskal pilota giroko lekua joana zen, euskal jabeak eta bezero pilotazaleak galduta, baina geratzen zaitzaion izenean, dekorazioan, plateretako batzuetan iragan dizdiratsuaren arrastorik.
2018/01/29
Bihar asteartea bilduko da Gasteizen, Lehendakaritzaren egoitzan, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea. Lehendakariaren organo aholkuemaile honek urtean behin bildu behar du gutxienez, eta kideen artean Lehendakaria eta Kanpo Harremanetarako arduradunez gain, administrazioaren maila desberdinetako kideak ditu, zenbait gizarte erakundetako kideak eta baita euskal etxeen hiru ordezkari ere: biharkoan, Arantxa Anitua (Argentina), Lorea Palacios (Mexiko) eta Unai Lauzirika (Alemania)
2018/01/29
Ohiko Batzar Nagusia egin du, joan den larunbatean, Caracaseko Eusko Etxeak, besteak beste Zuzendaritza Batzorde berri hautatuz; eta bertako buru izendatu du Ibane Azpiritxaga. Berarekin batera batzordekide berri dira: Maitane Sabando (lehendakariorde), Pedro Arriaga (idazkari), Ander Rivas (diruzain) eta Libe Santamaria, Mª Alejandra Ramirez, Luis Trincado, Gaizka Urcelay, Mario Ballatori eta Julen Azpiritxaga. Mila esker orain arteko batzordekideei eta mila esker eta ongi etorri berriei.
2018/01/25
Harkaitz Cano euskal idazlea Indian izango da asteburu honetan, Hyderabad hirian burutzen den literatura jaialdiaren baitan hainbat ekintzatan parte hartzen. Hyderabad Hiriko Literatura Jaialdia (HLF) urtero antolatzen den diziplina eta hizkuntza anitzeko ekitaldia da, sormena ospatzeko jaioa. Bertako zein atzerriko idazle, artista, akademiko zein editoreak biltzen ditu urtero.
2018/01/24
Bertako euskaldunen pasadizo eta irudiak islatzen ditu, eta Boise hiriaren erdian dago kokatua, Basque Block-en, Anduiza frontoiaren eraikinaren kanpoaldeko horman, Gernika Tabernaren eta ondoko bankuaren aparkalekuan. Joan den asteartean, Boiseko Udal Kontseiluak "Basque Mural" (euskal murala) delakoa ordezkatzea erabaki du, margolana hondatzen ari zela-eta, eta hormirudiaren bertsio berri bat enkargatzea aurrekoa egin zuten artista berberei.
2018/01/24
Kolonbiako gastronomiazaleek eta euskal sukaldaritza maite dutenek aukera berri bat izango dute Bogotán aste honetan, urtarrilaren 24tik 27ra "Euskal Sukaldaritza Jaialdia" (sic, honela, euskaraz) delako elkarretaratzea antolau baitu hiriko Bruto jatetxean, bertako sukaldari eta buru den Felipe Arizabaleta sukaldari kolonbiarrak eta honek Europatik gonbidatu duen Josu Salvatierra euskal sukaldariak.
2018/01/23
Ostiral honetan ekingo dio Berri Txarrak musika talde nafarrak "Infra Tour 2018" birari, Korea, Txina, Tailandia, Australia, Indonesia, Katalunia, Euskal Herria, Espainia, Irlanda, Ingalaterra, Eskozia eta beste herrialde batzuetan barrena. Bira, izan ere, ostiral honetan hasiko da, Koreako Busanen, bertako Someday aretoan, hortik aurrera abiada bizian segitzeko, gehienetan emanaldi bat egun bakoitzeko erritmo bizian.
2018/01/22
2013tik Frankfurteko "Johann Wolfgang Goethe Universität" Unibertsitatean burutzen den Eduardo Chillida Katedrak euskal arteari buruzko irakaskuntza espezializatua eta ikerketak sustatzea du helburu, eta urtez-urte aditu jakin bat gonbidatzen du bertako ikasleei euskal kulturaren inguruko edukia eskaintzeko. Aurtengo programa abian da jada eta Tobias Vogt Arte Garaikidearen Historia eta Teoriako irakasle bisitaria izango dute bertan.
2018/01/22
Orotara 111 pertsonak jasoko dute laguntza, munduko 16 euskal etxe bitarteko, honako herrialdeetakoak: Argentina (15), Txile (19), Kuba (63), Erresuma Batua (1), Uruguai (1) eta Venezuela (12). "Atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonak laguntzeko" programa honek 202.000 euro banatu ditu 2017an. EHAA buletin ofizialak ostiralean eman zuen argitara Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren Ebazpena.
2018/01/19
San Sebastian egunaren bezpera da gaur. 24:00etatik aurrera festa lehertuko da Donostian eta Azpeitian (eta Tafallan eta Euskal Herriko beste zenbait lekuetan). Diasporan ere festak eta danborradek izango dute oihartzun burrunbatsua, eta soilik euskal etxe eta hiri batzuk aipatzearren, bat egingo dute festarekin Madrilen, Bartzelona, Murtzia, Necochea, New York, Buenos Aires, Londres, Shanghai, Caracas eta Parisen. Izpirituko parte izango dira baita ere Bahia Blancan, Cañuelasen... Gora Donostia!
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus