euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kultur lehiaketa eta urteurren afaria Lapridako 'Lagunen Etxea' Euskal Etxearen 20. urtebetetzea ospatzeko

2009/11/11

Ma. Esther Arrondo Eusko Txokoa-ko arduradunak 'Guregandik' aldizkariaren azken alea eman zion Nerea Grassiri Euskal Asteko liburutegien bileran (argazkia EuskalKultura.com) Bi hamarkada daramatzate Lapridako euskaldunek Euskal Herriko kultura zabaltzen Buenos Aires hiriburutik ia 500 kilometrora dagoen hiri honetan. Urtean zehar, hitzaldiak, topaketak, dantzaldiak, kultur lehiaketak… mota askotako ekimenak antolatzen dituzte 'Lagunen Etxea'-koek euskaldunen historia eta ohiturak hedatzen. Aurreko urteetan bezala, aurten ere kultur lehiaketa batean parte hartzeko gonbitea luzatzen dute euskal etxeko kideek, Eusko Txokoa liburutegien arduradunekin batera. Horretaz gain, urtemuga berezi hau ospatzeko, esker emate elizkizuna eta afari berezi bat egingo dute azaroaren 28an.

Gehiago irakurri...


Ainhoa Olabarriaren 'Rough Winds' filma eskainiko du gaur Caracasen 'Zine Vasco' euskal zine jaialdiak

2009/11/11

Ainhoa Olabarriaren Rough Winds filmaren kartela Ainhoa Olabarriaren Rough Winds (Egun haizetsuak) filmaren estreinuak emango die bukaera aste honetako emanaldiei hiriburu venezuelarrean hilaren 25eraino eskaintzen ari den 'Zine Vasco' zine jaialdiaren barruan. Aurreko astean hasi zen zinema jaialdiak, zuzendari euskaldun onenen ikus-entzunezkoak eskaintzen jarraitzen du Caracaseko zinemazaleen gozamenerako. Filmeen proiekzioak Chacao-ko Kultur Zentroan eta Paseo Trasnocho Cultural zinemetan burutzen dira.

Gehiago irakurri...


Diasporako euskaldunek 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusia segitu ahal izango dute internetez

2009/11/10

Txapelketaren aurkezpen ekitaldia Donostiako Tabakaleran Euskal Herritik kanpo bizi diren bertsozaleek, jadanik ez dute aitzakiarik gure herrian egiten diren bertso txapelketa eta bestelako ekitaldiak ez jarraitzeko. Bertsozale Elkarteak interneten hainbat egitasmo jarri ditu abian kanpoan bizi diren euskaldunek bertsolaritzaz gozatzeko aukera izan dezaten. 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bideo, argazki, sailkapen zerrenda edota bestelako albisteak interneten daude Diasporako euskaldunen eskura, bertsolaritzaren mundutik xehetasun bat bera ere gal ez dezaten.

Gehiago irakurri...


Azaroaren 30ean bukatuko da Eusko Ikaskuntzaren euskal ikerketetarako diru laguntzen eskaera epea

2009/11/10

Eusko Ikaskuntzako logoa Edonor aurkez daiteke, baldin eta Eusko Ikaskuntzako kide bada edo horretarako eskaera egina badu. Dirulaguntza 1.600 eurokoa da (ikerketa batek sortzen dituen gastuak konpentsatzeko pentsatua gehienbat) eta Diasporako gaiak ere ongi etorriak dira. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 30ean bukatuko da. Euskaraz egindako ikerlan zientifikoak bereziki onartzen badira ere, beste hizkuntzetan eginikoak ere lasai aurkez daitezke. Eusko Ikaskuntzak, kide dituen ikertzaileak eta gainerakoak ere animatzen ditu egin berria duen 2009ko deialdi honetan parte hartzera.

Gehiago irakurri...


Katalin Madariaga: 'Gaurko egoerari aurre egiteko oso beharrezkoa dugu Diasporaren laguntza'

2009/11/09

Katalin Madariaga Eusketxen emandako hitzaldian La Platako Euzko Etxeak gonbidaturik, Katalin Madariaga Ezker Abertzaleko ordezkariak Argentinako Diasporaren kideekin egoteko aukera izan zuen iaz Euskal Astearen inguruan antolatutako 'Elkarrizketa Politikorako Mahaian'. Aurten, horrelako ekintzarik antolatu ez arren, Euskal Astera bueltatu da Madariaga. 'Euskal Aste Nazionalera etorri naiz, bai; baina batez ere hemen euskal abertzaleen errepresentazio apur bat falta dela uste dugulako', azaltzen du parlamentari ohiak. 'Badakit hemen badagoela linea horretakoa den jendea eta haiekin egoteko etorri naiz'. Horretaz gain, Madariagak Gernika Sarearen lan instituzionala bultzatzeko asmoz Argentina eta Uruguaiko hiriburuak bisitatu ditu.

Gehiago irakurri...


General Rodriguezeko Eusko Aterpea EEko 'Hitz nagusiak' zikloak segitzen du auzokideei hitza ematen

2009/11/09

Juana Rodriguez, 'Hitz nagusiak' zikloko elkarrizketa bukatu ondoren Historiaren lekuko direnak, komunitatearen zerbitzuan dabiltzanak, herriari bere ekarpena egin diotenak… Hauek guztiek beren lekua dute Eusko Aterpeak antolatutako 'Hitz nagusiak' erreportaje zikloan. Euskal etxeko kideen eskutik laster lau urte beteko dituen ekimen honek hasierako arrakastarekin jarraitzen du auzokideei merezitako omenaldia egiten. Azkenekoan, Alfredo Juan Malatini eta Juana Rodriguezi. Biak interes handiko pasadizoak kontatzeko aukera izan zuten euskal etxeko egoitzan joan den urriaren 10ean, eta saio guztietan egiten den bezala, elkarrizketak grabatu eta digitalizatu zituzten guztion eskura jarri ahal izateko. Esan dezagun, bestetik, Eusko Aterpeak 10 ospatu dituela atzo.

Gehiago irakurri...


Gastronomia, musika, kultura eta kirol ekitaldiak, Tandileko Gure Etxea EEaren 60. urteurrena ospatzeko

2009/11/07

Tandileko 'Gure Etxea'ren artxiboko irudi bat (argazkia EuskalKultura.com) Gaurtik aurrera eta hilabete batez, hamaika ekintza antolatu dira Tandilen, bertako 'Gure Etxea' Euskal Etxearen 60. urteurrena ospatzeko. Ekitaldiekin bat egin nahi dutenek, mus eta pala txapelketa, hitzaldi eta ikastaroak eta bestelako bazkari, afari eta irtenaldietaz gozatzeko aukera izango dute. Musika eta kultura alorreko hitzorduak ere ez dira faltako, eta Euskararen Eguna ere urtero abenduaren 3an denez, toki berezia egingo zaio urteurreneko ospakizunetan.

Gehiago irakurri...


John Garamendi kaliforniarrak Kongresuko eserlekua lortu eta zin eginik dagoeneko karguratu da

2009/11/06

John Garamendi (argazkia EuskalKultura.com) John Garamendi Estatu Batuetako kongresukide da dagoeneko. Asteartean hautatua izan eta ez du batere denborarik galdu, asteazkenean Washingtona bidaiatu eta ostegun goizean zin egin baitu bere kargu berria, Kaliforniako gobernadoreorde izateari utzita. Politikari euskal amerikarrak gizarte segurantza alorrean gogotsu lan egiteko asmoa duela, eta Obama presidentearen osasun planari baiezkoa emateko irrikitan dagoela berretsi du. Bitartean, Schwarzenegger gobernadoreak Garamendik utzitako gobernadoreordetza 2010eko ohiko hauteskundeetaraino betetzea ala ez erabaki beharko du.

Gehiago irakurri...


Victoriako 'Haritz' Euskal Etxearen standak 4. saria jaso zuen bertako 2009ko Nekazaritza Erakusketan

2009/11/06

Fabian Zorzabal euskal etxeko lehendakariaren alaba, Constanza, euskal stand-ean (argazkia EE) Duela bi urte eskas Victoria herriko euskaldunek 'Haritz' Euskal Etxearen oinarriak ezarri zituzten Parana ibai ondoko hiri honetan. 2007ko irailean, eta lehen ekitaldi bezala, jaio berria zen euskal etxeko kideek plaka bat ipini eta haritz bat landatu zuten herriko Immigranteen Enparantzan. Bi urte pasatu dira eta epe honetan Victoriako euskaldunek hamaika ekintza antolatu eta hamaika ekintzetan hartu dute parte. Eguneroko lan horren ahalegina fruituak ematen hasi dela bistan dago: euskal komunitateak altxatutako standak 4. saria jaso zuen urrian 2tik 4ra arte ospatu zen Nekazaritza Erakusketan.

Gehiago irakurri...


Kaliforniako euskal gobernadoreak

2009/11/06

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia