euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Valparaisoko Eusko Etxea Echenique eta Urchueguiarekin bildu zen Euskadiren Ordezkaritzan Santiagon

2010/03/25

Bilera Viñako EEak Euskadiren Txileko ordezkari berria den Ana Urchueguiarekin izan duen lehenengo kontaktua izan da. Egun gutxiko bisita honen ostean, Euskadira itzuli, bertako kontuak bideratu eta orduan etorriko da Urchueguia Txilera bizitzera Valparaisoko Eusko Etxe txiletarreko ordezkaritza bat, Archibaldo Uriarte elkarteko lehendakaria buru, Guillermo Echenique Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarekin eta Ana Urchueguia Txile eta Perurako ordezkari izendatu berriarekin --otsailaren 23an izendatu zuten-- bildu da Santiagon, Euskadiren Ordezkaritzan, Txilek joan den otsailaren 27an jasan zuen lurrikararen osteko gisa honetako lehenengo bileran. Bosgarren erregio txiletarreko euskal etxearen izenean, Uriartez aparte, María Luisa Sáinz Aguirrezabal, Victoria Arizaga, Francisco Pinedo, Ignacio Carracedo eta Manuel Uriarte zuzendariak (zuzendari deitzen zaie hemen batzordekideei) hartu dute parte. "Bilera adeitsua eta gure ikuspuntutik arras positiboa izan da", adierazi dio EuskalKultura.com-i Archibaldo Uriartek.

Gehiago irakurri...


Alejo Martin berrautatu dute Cordoba hiri argentinarreko 'Gure Txoko' Euskal Etxeko lehendakari gisa

2010/03/24

Alejo Martin, Cordoba hiriburuko Gure Txokoa Euskal Etxeko lehendakari berrautatu dute joan den larunbatean eginiko Ohiko Biltzar Nagusian Cordoba Hiriburuko 'Gure Txokoa' Euskal Etxeak, izen bereko probintzia argentinarrean, Zuzendaritza berritu du joan den larunbatean, martxoaren 20ean, eginiko Ohiko Biltzar Nagusian. Agintealdi berria hasiko duen Zuzendaritza Batzordeak Alejo Martin izango du berriz ere lehendakari. Berarekin batera arituko dira batzordekide Juan Antonio Bengoechea, lehendakariorde; Maria del Carmen Errasquin, idazkari; Maria Victoria Sarry, idazkariorde; Jorge Sáenz, diruzain; eta Miguel Angel Martínez del Pozo, diruzainorde, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Buruzagitza berritu du Ayacuchoko Euskal Odola EEak: Fermina Mariezcurrena lehendakari berria

2010/03/24

Fermina Mariezcurrena, Ayacuchoko Euskal Etxeko lehendakari berria Elkarteko barne agintzaritza eta Zuzendaritza Batzordea berritu ditu Ayacuchoko 'Euskal Odola' Euskal Etxeak, Argentinako Buenos Aires probintzian. Joan den asteburuan Ohiko Batzar Nagusiak erabakitakoaren arabera, Fermina Mariezcurrenak hartuko dio ordea orain arte lehendakari izan den Mariano Oillataguerreri. Berarekin batera arituko dira, besteak beste: Nestor Javier Zabaleta, lehendakariorde; Rosa Ines Bilbao, idazkari; Marcos Urra, idazkariode; Maria Nilda Ilarregui, diruzain; eta Maria del Carmen Aniz, diruzainorde. Mila esker Marianori eta orain arteko taldeari, eta zorionak eta zorte on hemendik aurrerako arduradunei.

Gehiago irakurri...


Euskalduna Irakurle Klubak Gabriel Arestiren 'Harri eta Herri' edizio elebidunean kaleratu du Argentinan

2010/03/24

Euskalduna Irakurle Klubak argitaratutako Gabriel Arestiren 'Harri eta herri' edizio elebidunaren azala Gabriel Arestiren Harri eta Herri, jarriko du laster guztion eskuetan Euskalduna Irakurle Klubak, Argentinan argitaratzen duen bosgarren liburua. 2010eko lehenengo izenburua duen honekin, poesia bilduma inauguratzen ari da Kluba. Gogora dezagun orain arte eta 2009an zehar, narratiba arloko bi testu argitaratu dituela gaztelaniara itzulita --Joan Mari Irigoienen 'Babilonia' eta Arantxa Urretabizkaiaren 'Koaderno Gorria' hain zuzen-- eta beste bi, saiakeraren arloan --Joxemiel Barandiaranen 'Mitología Vasca' eta Xabier Peñalverren 'Orígenes' --. Orain euskal literatura garaikidean funtsezko liburua den 'Harri eta Herri'rekin datorkigu, klubeko kideek euskal poesia gaztelaniaz zein euskaraz irakurri ahal izango dutelarik, edizioa elebiduna baita. Azpimarratzekoa da 'Harri eta Herri' liburuaren azalak Eduardo Chillidaren grabatu eder bat dakarrela.

Gehiago irakurri...


Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia abian da bere funtzionamendu araudia onartuta

2010/03/24

Euskal kooperanteak Venezuelan (arg. Joana Lopez de Gereñu) Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamendua arautuko duen erregelamendua onartu zuen atzo. Sei hilabete barru inguru abian jartzea aurreikusten den erakundearen antolaketa zein funtzionamendu erregelamendua jasotzen du Dekretuak. Aurrerantzean agentzia hau arduratuko da Euskadiko garapen-lankidetzarako politikak planifikatu eta kudeatzeaz. Jaurlaritzak hartutako erabakia 2007ko otsailean, Garapen Lankidetzari buruzko Legearen onarpenarekin hasitako legegintza egutegiaren barruan kokatzen da. Egutegi horrek jarraipena izan zuen 2008ko ekainean, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautu zuen Legearekin.

Gehiago irakurri...


Noemi Gonzalo-Bilbao, Euskadiren AEBetako Ordezkaritzako teknikaria den gazte gasteiztarra New Yorken

2010/03/23

Noemi Gonzalo-Bilbaok lau urte daramatza New Yorken (argazkia El Correo) Noemi Gonzalo-Bilbao 28 urteko neska gasteiztar bat da, beste hainbat euskal gaztek bezala ikusteko, ikasteko eta ikusmirak areagotzeko ikasketak, ikastaroak eta lanak Euskal Herritik kanpo hartu eta urte batzuen ondoren, gazte izanik, eskarmentu eta ezagutza askoren jabe egin/egiten ari dena. Lau hizkuntza egiten ditu Noemik eta duela zazpi bat hilabetedanik Eusko Jaurlaritzako Estatu Batuetako Ordezkaritzan ari da lanean. Ez da leku txarra ikasteko eta irudimena eta ekimena astintzeko, Ordezkaritza bera lan-talde gisa berri samarra delarik --egoitza hartu berria du-- eta oraindik ordezkaria, arduraduna alegia, izendatu gabe duenez, lanerako aukera politak ematen baitizkio lana egin nahi duenari.

Gehiago irakurri...


Patxi Lopez Sao Pauloko euskal gizataldekoekin bildu zen Brasilera egiten ari den bidaiaren baitan

2010/03/23

Oskar Goitia euskal-brasildarrak egin zion harrera Lehendakariari, bertako euskal komunitatekoek izenean, euskarazko, portugesezko eta gaztelaniazko hitzak tartekatuz. Patxi Lopez lehendakariak harrera-ekitaldi bat izan zuen atzo arratsaldean Sao Paulo estatu eta hirian bizi diren euskaldunekin, Brasilera, 150 bat pertsona partaide dituen euskal ordezkaritza batez ere ekonomiko zabal bateko buru gisa hasi berria duen bidaia ofizialean. Programarten baitan, Sao Paulo erdiguneko hotel bat biltoki izan zuen Brasilgo euskal gizataldekoak agurtu eta Sao Paulo estatuan dauden bi euskal etxeetako partaideak agurtzeko. Ekitaldira bildutakoei zuzendu zien mezuan, euskal emigrazioaren egitatea aipatu zien, Euskadi utzi zutenekin herrialdeak daukan zorra, eta baita ere egun Euskadik bertako euskal gizataldekoei eskatzen dien mesede berria, euskal enpresa, produktu eta ekimen ekonomikoko sarbide eta laguntzaile izan daitezen, euskal-brasildar harreman ekonomikoen sostengatzaile.

Gehiago irakurri...


Lapridako 'Eusko Txokoa' Liburutegiak Kultur Lehiaketako sariak banatu ditu irabazleen artean

2010/03/23

Ricardo Young, irabazleetako bat, bere irakasle eta María Ester Arrondo Liburutegiko arduradunarekin (argazkia EE) Erakundearen hogeigarren urtemugarekin batera Lapridako 'Lagunen Etxea' Euskal Etxeko liburutegiak abian jarri zuen joan den urtean Kultur Lehiaketaren zazpigarren edizioa. Zenbait euskal gaiei buruzko galdetegi bati behar zioten erantzun txapelketako parte hartzaileek, eta aurreko urteetako ildoari jarraituz, herriko eskoletako nerabe eta gazteei zegoen zuzenduta; hala ere helduek ere parte hartzeko aukera izan zuten. Zuzen erantzundako 160 bat galdetegi jaso zituzten antolatzaileek eta horien artean martxoaren 6an egindako zozketatik, lau irabazleri egokitu zitzaizkien sariak.

Gehiago irakurri...


Isabel del Carmen Labiano berrautatu dute Viedma y Patagones-eko 'Beti Aurrera Aberri Etxe'ko lehendakari

2010/03/22

Beste bi urtez berritu diote agintealdia Viedma eta Patagonesko 'Beti Aurrera Aberri Etxe'ko Isabel del Carmen Labianori (argazkia EuskalKultura.com) Elkartearen Biltzar Nagusiaren ondotik, karguak berritzeko araudi-betebeharrari ekin dio Argentina hegoaldean elkarren ondoan --Ibai Beltza tarteko-- dauden Viedma (Río Negro probintzia, Patagonia) eta Carmen de Patagones (Buenos Aires probintzia) herrietako euskal jatorriko komunitatea biltzen duen 'Beti Aurrera Aberri Etxea' izeneko euskal etxeak. Elkarteko kideek konfidantza berritu diote egun lehendakari den Isabel del Carmen Labianori, eta berarekin batera euskal etxea 2010-2012 tartean gidatuko duen buruzagitza hautatu dute, tartean Sonia Beatriz Gastaminza idazkari berretsiz eta Mario Fabian Azcarate diruzein berri izendatuz. Zorterik onena eurei, zabaldu zaien lanaldi berrian.

Gehiago irakurri...


22 botorekin atera da Ricardo Basterra FEVAko lehendakari, oso partaidetza gutxiko hauteskundeetan

2010/03/22

FEVAko Batzorde Berriko kideak (argazkiak EuskalKultura.com) Ricardo Basterra, Santa Rosa La Pampako hiriburuko Zelaiko Euskal Etxeko lehendakaria eta, orain arte, FEVAko diruzain zena da joan den larunbatetik aurrera euskal-argentinar euskal etxeen federazioko lehendakaria, Felipe Eiheragibeli ordea hartuz. Kanpainaurre azpijokotsu batek --honen ondorioz, Renovacion Vasca zerrenda berritzaileko buruak, Alejo Martinek, ez aurkeztea erabaki zuen-- oso partaidetza maila apaleko Ohiko Biltzar Nagusi bat ekarri du, duela bi urteko azken Biltzarrarekin alderatuta bederen, aldi hartan Felipe Eiheragibelen zerrenda ofizialistak 26-23ko tarte laburraz irabaki baitzion Alejo Martinenari. Oraingoan, FEVAko lehendakariak 22 aldeko eta 6 bozka txurirekin beregatu du kargua.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia