2010/05/31

Egun ahaztezinak bizi izan dituzte hil honetan Argentina osoko lagunek. Espainiako kolonia zen herri honek menpekotasun harreman hori haustea erabaki zuen duela berrehun urte, eta duela bi mendeko maiatzaren 25ean independentziaren hazia loratzen hasi zen. Iraultzaren oinarriak ezarrita, hasia zen askatasunerako bide geldiezina. Egunotan, argentinarrek, desadostasunak baztertuz, jai abertzale erraldoian hartu dute parte. Euskal etxeetako kideak ez dira festa honetatik kanpo geratu eta ikurrin eta Argentinako banderekin kaleetara irten dira aberriarekiko engaiamenduari eusteko. Hona ospakizunen kronika laburtuaren lehenengo zatia, Santa Fe, Jose C. Paz, Pehuajo eta Saladilloko euskal komunitateen ekitaldiak aipatuz.
Gehiago irakurri...
2010/05/31

Kepa Junkera Estatu Batuetan ari da bizitzen zenbait hilabetez, familia eta guzti, grabatzen, emanaldi batzuk eskaintzen eta datorren diskorako materiala prestatzen. Aurretik ere euskal diasporarekin aritu izan bada ere, oraingo egonaldia, Estatu Batuetan, bertako euskal komunitatea askoz hobeto eta sakonago ezagutzeko parada ari zaio ematen. Duela oso gutxi astebetez aritu zen lanean Boisen, hor ere materiala biltzen, grabatzen eta euskaldunekin harreman estuan. Karia horretara honako lerroak idatzi eta eman zituen argitara maiatzaren 20ean Deia egunkarian.
Gehiago irakurri...
2010/05/28

Atletic-en Kubako Peñak joan den larunbatean, maiatzaren 22an, ospatu zuen sortu zeneko lehen urteurrena, izan ere bere bazkideen Biltzar Nagusia eginez eta ondoren oso giro atsegineko lagunarteko bazkaria gauzatuz. Txurigorrien sostengu talde kubatarrak 32 bazkide arrunt dauzka, kubatarrak edota euskal egoiliarrak eurak, eta beste 48 ohorezko bazkideren laguntza biltzen du Euskal Herritik. Peñaren lehenengo urtebetzearekin bat antolatutako Biltzarrean, aurreneko urte honetan egindako ibilbidea gainbegiratu eta hamabi hilabeteok eman dutena aztertu zuen txostena irakurri zuen lanean nekaezin ibili den Astigarraga elkarteko idazkariak.
Gehiago irakurri...
2010/05/27

Tristezia eta dolua heldu dira Buenos Aires argentinar probintziako General Villegas herrian zabaldu denean joan den igandean, maiatzaren 23an, Elsa Alzuri hil zela. Izatez eta sentimenduz euskal-argentinarra eta euskaltzale saiatua, Elsa Alzuri 'Villegasko Euskaldunak' Euskal Etxea fundatu zutenetakoa izan zen, eta egunero segitzen zuen eta laguntzen zuen euskal etxearen ibilbide eta lanetan. Bere galera arras sentitu dute ugari zeuzkan lagunek. Oso jende aktibo, engaiatu, eskuzabal eta langilea zen, bere euskal erroak ezagutzen eta lantzen ahalegindutakoa. Duela mende bat baino gehiago Arantza herri nafarretik argentinaratu zen Matias Alzuriren alaba zen. Besarkada tinki bat Elsaren seme-alabei, modu berezian alaba Nieves Castillori, ama bezala euskal etxearen aldeko langile porrokatua. Harro esan dezake Nievesek bere familian 'katea ez dela eten', amaren engaiamendu eta segidak beste bi belaunaldi ukitzen baititu dagoeneko. Goian Bego, Elsa Alzuri, eta euskal kultura eta erroek jarrai dezatela Argentinan eta Villegasen berak ezarritako sendotasunaren bidetik. Mila esker, izeba Elsa (hala deitzen diote euskal etxean eta Villegasen hamaikanaka dauzkan lagun eta diskideek].
Gehiago irakurri...
2010/05/27

Iparraldeko euskaltzale talde batek sortu zuen 1895eko apirilaren lehenean Buenos Airesen 'Centro Vasco Francés' izeneko euskal etxea, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako euskal tradizioak Buenos Aires hirian mantendu eta zabaltzeko asmoz. Urtero bezala, aurten ere etxeko arduradunek eta lagunek gogora ekarri dute garrantzi handiko data hori meza eta afari batekin. Hitzordua joan den maiatzaren 20an izan zen, eta euskal komunitateko anitz ordezkari bertaratu ziren Moreno kalean dagoen egoitzara jaian parte hartzeko. “Aurreko jaietan ez bezala, aurten kideentzako aretoan egitea erabaki dugu”, komentatu dio Norma Ríos Kultur Azpibatzordeko kideak EuskalKultura.com-i. “Lagunen eta euskaldunen arteko elkartzea nahi genuen, euskal giroa lagun ospatu nahi genuelako”, azaldu du.
Gehiago irakurri...
2010/05/26

La Platako Euzko Etxea erakundeak euskal etxea sortu zeneko 66. urteurrena ospatu zuen joan den maiatzaren 8an, ekitaldi berean --urtero bezala-- Aberri Eguneko ospakizuna ere egin zuelarik. Eguneko ekitaldiak 'Oroimena astinduz: geure iraganeko oroitzapen eta pasadizoak' ekimenaren saio berri batekin abiatu ziren, segidan eta Bixente Ibarguren Aretoan Euskal Etxeko Abesbatza aritu zelarik, Maite Unzurrunzaga pianojole. Javier Clua EEko lehendakariak hitz batzuk zuzendu zizkien bildutakoei, ondoren ohorezko aurreskuari txanda emanez eta ondotik berrehun jendetik gora bildu zituen afariari. Edergarri gisa Etxeko dantza talde guztiak aritu ziren, esan nahi baita txikiak, zaharrak, ertainak eta helduak, gauari solas lasaian, musikak eta erromeriak lagundurik behar bezalako amaiera ipintzeko.
Gehiago irakurri...
2010/05/26

Atzo eman zuen argitara Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) Atzerriko Euskal Gizataldeetako kide izanik egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko 2010eko deialdia. Zenbatekoari dagokionez, 207.854 euro bideratuko ditu Jaurlaritzak zeregin honetara, iaz bideratu zuen kopuru berdina. Laguntzak pertsona behartsua bizi den herri edo eremu geografikoari dagokion euskal etxea bitarteko bideratzen dira, eskabideak aurkezteko epea [euskal etxeak egin behar duen bitartekaritza lanarentzat, eskatzaile den pertsonak epe horren aurretik gauzatu behar baitu guztia] 2010eko ekainaren 28a izango delarik. Jakingarriak, xehetasunak eta informazio gehiago datozen lerroetan.
Gehiago irakurri...
2010/05/25

Lehenik urte askotan Argentinan; iaz Uruguain, eta aurten Txilen. Emeki zabaltzen ari da euskararen irakaskuntza Hego Ameriketan, gehienbat 'Euskara Munduan' programa medio. Izan ere, programa ikasle/irakasleak Argentina, Peru, Kolonbia, Brasil, Uruguai, Txile eta herrialde gehiagotakoak lortzen doazen neurrian hedapena alde guztietatik datorkio. Datorren uztailaren 17tik 24era bitartean Viña del Mar-en egingo duen Neguko Barnetegiarekin, lehenengo aldiz ari da gisa honetako ikastaro bat egiten Txilen. Bertan aurreratuak daude dagoeneko gauzak partaideak errezibitzeko. Lehenago, FEVAko lehendakari Ricardo Basterrak bisita luzatu du Viñara, Viñako Eusko Etxeko lehendakari Archibaldo Uriarterekin biltzeko. Azkeneko barnetegia, Udakoa, joan den urtarrilean, Uruguaiko Montevideon egin zen, FIVUren eskutik.
Gehiago irakurri...
2010/05/25

HABE, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze Erakundeak Euskal Herritik at garatzen diren hainbat proiektu kudeatu eta babesten ditu, horien artean aurten hogei urte betetzen ari den 'Argentinan Euskaraz' programa arrakastatsua. Esan dezagun, ordea, nahiz eta oro har helduei zuzenduta egon, umeentzako ekimenak ere sostengatzen dituela HABEk. Handiena, ikasleen kopuruagatik, Buenos Airesko Euskal Echea Institutua bere bi egoitzetan gauzatzen ari dena da. HABEren babesari esker, Institutu honetako lehen mailako mila bat ikaslek jasotzen dituzte astero euskara eta euskal kultura klaseak. Maiatzaren 6an HABEko teknikari eta 'Euskara Munduan' proiektuko arduraduna den Jose Francisco Zinkunegik bi eskolok bisitatu zituen, bertako agintariekin elkartuz eta klase bat emanez. "Benetan, esperientzia zoragarria izan zen", aitortu dio Zinkunegik EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2010/05/24

Urte guziz Fresnokoa, Kalifornian, izan ohi da Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) urteko edo 'udako sasoineko' lehenengo piknika, maiatzean beti. Aurten ere hala izan da, Maiatzaren lehenean, Fresno ondoan den Caruthers herriko Campos familia nafartar-baxenabartarraren arrantxuan: Euskal Etxeak antolatu 33. piknika izan da, 1978an antolatu baitzen lehena. Bertan zegoen eta bertan bizi den Pettan Ossinalde lasarraren lekukotasunak ekarri du honako artikulua, Herria astekariaren azkeneko zenbakian argitara eman dena.
Gehiago irakurri...