2010/06/29

Ehun urte ari da betetzen aurten Argentinan, bertako Cordoba probintzia barnealdean dagoen Idiazabal herria. Inguruetan presentzia nabaria izan zuten euskaldunekin lotutako sorrera duen herri honek senidetza harreman berezia dauka Gipuzkoako Goierrin dagoen jatorrizko Idiazabal herriarekin eta, izan ere, bertako ordezkaritza bat ere partaide izango da datorren irailean mendeurreneko ospakizun hauetan. Gaiari buruz, eta Idiazabal argentinarrari buruz artikulua eman berri du argitara Asier Zaldua kazetariak Noticias de Gipuzkoa egunkarian.
Gehiago irakurri...
2010/06/29

Atzean geratu dira, Buenos Aires probintzia hegoaldean kokatzen den Olavarria herriko 'Gure Etxe Maitea' Euskal Etxearen mugimendurik gabeko egunak. Izan ere, duela hilabete batzuk erakundea berpizteko bildu ziren lagunak gogor ari dira lanean euskal gizataldeak bertako komunitatean dagokion lekua berreskura dezan. Apirilean osatu zuten behin-behineko batzordea eta apirilean bertan ospatu zuten Aberri Eguna Olavarriako kaleetan. Bizitasun berari jarraituz, maiatzaren 30ean herriko ekitaldi batera eraman zuten Euskal Herriaren berri Gure Etxe Maitea-koek, oraingoan 'Hogar San Jose' udal kultur gunearen inauguraziora. Janari tipiko eta dantzekin, eta etxeko txikiekin alaitu zuen jaia kolektibitate euskaldunak.
Gehiago irakurri...
2010/06/28

Euskadiren Kolonbia, Venezuela eta Ertamerikarako ordezkaria, Iñaki Martinez, Antioquia departamendu kolonbiarreko gobernadore Luis Alfredo Ramosekin eta Nekazaritza idazkari Edgar Arrublarekin bildu zen joan den astelehenean, ekainaren 21ean, Medellinen, ikuspuntuak trukatzea eta Euskadiko eta Kolonbiako eskualde horretako enpresek gara ditzaketen ekimen posibleak aipatzea helburu zuen elkarretaratzean; zehatzago esateko, itsasoarekin eta arrantza munduarekin zerikusia zeukaten gaiak aipatu zituen, hain zuzen.
Gehiago irakurri...
2010/06/28

Urrundik Euskal Elkarteak antolatuta, nazioarteko dantza elkarretaratzea egin da Paranán, elkarte antolatzaileko dantza taldea eta Uruguaiko Montevideo hiriburutik gonbidatuta propio ekarritako Haize Hegoa Euskal Etxeko Eusko Indarra taldea partaide. Hogeita hamar bat dantzari eta kide euskal-uruguaitarrek osatu zuten ekainaren 4 eta 5ean, larunbat eta igandez, bi eguneko bilerara Haize Hegoatik etorritako ordezkaritza, beti ere bi elkarte eta hirietako euskal komunitateen arteko loturak indartu eta areagotzearren, Urrundik elkartearen hamargarren urteurrenean, eta Argentinako Maiatzeko Iraultzaren Bigarren Mendeurreneko ospakizunen testuinguruan.
Gehiago irakurri...
2010/06/25

Bi euskal ardo mota edo izendapen hauek maite dituztenek aukera izango dute Londresen egingo den erakustaldi eta dastaldian parte hartzeko. Ekimenaren helburu nagusia bertakoei Euskal ardoaren inguruko ezaguera eskaintzea da, izan ere, kanpoko zale askok 'Espainiar ardoen' inguruko ezagutza duten arren, gutxik daukate euskal ardoen berri. 'Seek the Sensational' izenburupean, ardo erosle, kritiko, zale, eta ostalaritza zein aisialdiko langile eta txikizkako zein handizkako bezeroak bilduko ditu ekitaldiak.
Gehiago irakurri...
2010/06/25

Argentinarrentzat garrantzi handia duten bi gertaera nazional ospatu dituzte Zazpirak Bat Euskal Etxeko kideek ekainaren 12an eta aurretik maiatzaren 29an. Lehenik, Maiatzeko Iraultzaren urtemuga ohoratu zen beste hainbat herritan bezala, zegokion elkarretaratze eta jaiarekin; bestetik, Rosario hiria ikur argentinarraren sorlekua izanik, Argentinako Banderaren Eguna ere oroitu zuten euskaldun rosariotarrek. Bi festetan, Euskal Herriko eta Argentinako aireak, dantzak eta koloreak nahastu ziren Zazpirak Bat-en egoitzan, bi herrialde hauen arteko lotura berriro ere azpimarratuz.
Gehiago irakurri...
2010/06/24

Nahia eta bokazioa baditugu, ahalak, ordea, beti eskas, eta nahikeria handia lagun jarduten dugu. Dena den, teknologiaren eta komunikatzeko aro berri honetan, aldaketa sorta ekarri nahi izan dugu EUSKALKULTURA.COMera, lehio berriak zabalduz munduari. Egunero lantzen dugun informazioa bestelako bideez banatu eta barreiatzeko, Facebook sare sozialeko profila berreskuratu dugu. Horrekin batera, kontu bat ireki dugu Twitter-en, egunero argitaratzen ditugun albisteei oihartzun berria emateko geure webguneraino etorri nahi ez duten lagunentzat. Irakurle eta lagunekiko harremana estutu nahi izatea da xedea. Komentariorik baduzu, idatz iezaguzu lotsarik gabe.
Gehiago irakurri...
2010/06/24

Bogotako Euskal Etxeari lotutako 'Munduko Umeak' abesbatzaren emenaldiak eta Kepa Pinedo musikari euskaldunak emango dituen hitzaldi eta ikastaldiak izango dira gaur hasita eta datorren igandera arte Kolonbiako hiriburuan egingo den 'Bogota Internacional Espectacular 2010' kultur azoka eta elkarretaratzeak bere barnean bilduko dituen euskal osagaiak. Iaz ere euskal partaidetza bildu zuen hitzordu honek 115 kuskizun --tartean dantza, abesbatza, musika, antzerki, gastronomia eta beste zenbait arlotako eskaintzak-- programatu ditu, Kolonbian ordezkaritza duten 34 herrialderi dagozkienak.
Gehiago irakurri...
2010/06/24

Donostiako Koldo Mitxelena Kulturguneko ekitaldi aretoa izan da 'Euskal Dantza Balioan' jardunaldia gauzatzeko hautatutako egoitza. Aipatzekoa, Sabin Bikandik eta Oier Araolazak, txosten bana aurkeztuta, euskal dantza tradizionalaren hezkuntza sustatu eta sendotzeko ezinbestekotzat jotzen dituzten lan ildoak finkatu eta jebdaurretu zituztela, dantzaren irakaskuntzarako curriculumaren zirriborroa marraztuz.
Gehiago irakurri...
2010/06/24

Mariann Váczi antropologo hungariarra munduko txapelketara bildu da “Athleticen fenomenoa” azaltzera, Hego Afrikako East Londonen antolatu duten soziologia eta kirolari buruzko batzar batera. Bere curriculumean, euskara Iparraldeko hezkuntza sisteman gaiari buruzko landa-lan bat egin duela nabarmendu daiteke, besteak beste.
Gehiago irakurri...