euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iñaki Galdos: "Diasporan, maite ditugula eta lagundu nahi ditugula pentsatzen segi dezaten nahi genuke"

2010/07/28

Iñaki Galdos (eskuinean) akordioa sinatzen iaz Bahia Blancan bertako Euskal Etxeko lehendakari Mikel Irazustarekin, Euskal Aste Nazionalaren baitan. Boiseko Jaialdiri buruzko aurreko artikuluetan esan legez, jende asko da bertaratuko dela iragarri duena, eta horien artean makina bat dira bertara erakundeen izenean Euskal Herritik hurreratuko dena. Horien arteko bat izango da Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusiorde eta Kanpo Harremanetarako diputatu den Iñaki Galdos. Honako elkarrizketa atzo eman zuen argitara Noticias de Gipuzkoa egunkariak.

Gehiago irakurri...


FEVAk zonaldeko bi tailer antolatu ditu General Roca eta Villa Marian, zuzendari gazteak trebatzeko

2010/07/28

FEVAk antolatutako aurreko bilera bat. (argazkia EuskalKultura.com) FEVA, Erakunde Eusko Argentinarren Federazioak, zonaldeko bi tailerrerako deia egin du Villa Maria eta General Roca herrietan, euskal etxeetako zuzendari gazteak trebatzeko. Erakundeen kudeaketa administratiboarekin zerikusia duten gaiak jorratuko dira eta, horrekin batera, euskal etxe bat zer den, FEVA zer den eta 'euskal kulturan trebakuntza' izeneko modulua ere eskainiko da.

Gehiago irakurri...


Giro ederra eta gonbidatu bereziak Argentinako euskal etxeetan Sanferminetako jaiak ospatzeko

2010/07/28

Ayacuchoko Euskal Odola Euskal Etxean bildu ziren dantzariak Uztailarekin batera urteko lehenengo seihilekoaren bukaera heldu da. Balantzea egiteko eta atseden txiki bat hartzeko momentua, agian. Izan ere, Argentina osoan, probintzia ezberdinetan ordutegi ezberdinak gorabehera, neguko oporren garaia izaten dira hilabeteok. Eta San Fermin Jaiak, bi helburu horiek betetzeko aukera eman dio Argentinako hainbat euskalduni. San Ferminen omenezko festen harira, euskal erakunde batzuek, gonbidatu bereziak jaso dituzte beren baitan. Trenque Lauquen-era, Ricardo Basterra FEVAko lehendakaria bildu da; La Platako ospakizunean, berriz, Elvira Kortajarena Jaurlaritzaren Argentinako Ordezkariak hartu zuen parte; eta euskal etxe askotako kideak Ayacuchora bidaiatu ziren bertako ekitaldian dantzatzera.

Gehiago irakurri...


Elhuyar Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoa sarean ipini dute, guztien eskuragarri

2010/07/28

Orain interneten kontsulta daitekeen hiztegiaren aurkezpen ekitaldia, paperezko eta CD-Rom bertsioetan aurkeztu zenean Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa sarean dago dagoeneko, nahi duenak dohain kontsultatzeko moduan. Obra, 2009ko urrian eman zen argitara liburu eta CD-ROM formatuetan. Zientzia eta Teknologia alorrak haintzat hartzen dituen euskarazko hiztegi entziklopediko hau, euskaraz egin den lehena gai hauetan, termino bakoitza beste zenbait hizkuntzetan ere badakar, hala nola ingelesez, gazteleraz eta frantsesez, beste andana bat euskarazko artikulu eta informazio osagarriarekin batera.

Gehiago irakurri...


Martxelo Otamendiri AEBetan sartzen uztea eskatu diote bertako gobernuari Idahoko euskal komunitatetik

2010/07/28

Martxelo Otamendi kazetari tolosarra, Berria egunkariko zuzendaria Hala esan zuten duela egun batzuk: Egunkariko zuzendari ohia eta egun Berriako zuzendaria den Martxelo Otamendi kazetariak ezingo zuen Idahoko Jaialdin egon, AEBetan sartzeko baimena bertako gobernuak ukatuta. Geroztik, Idahoko euskal komunitateko kide eta buruzagi ezagun diren Dave Bieter, Boiseko alkatea, eta Pete Cenarrusa, estatu-idazkari ohia, Otamendiren alde mintzatu zaizkio gutun batean AEBetako Espainiako enbaxadariari. Boiseko hiriari eta bertako euskaldunei lotutako ibilbidea daukan Otamendi duela gutxi errugabetu zuen Espainiako justiziak bere kazetari lanari loturik leporatzen zitzaizkion ETAko kide izateko karguetatik, Euskal Herri barne zein kanpoko hainbat kazetari-elkarteek eta giza eskubideen eta bestelako taldeek erabat zentzugabe eta oinarribakotzat jo zuten 'Egunkaria auzia' izena hartu zuen prozesuaren baitan.

Gehiago irakurri...


Jean Bordaxar-en taldea Kaliforniara bidaiatuko da, Noka hirukote kaliforniarrari bisita bueltatzera

2010/07/28

Jean Bordaxar taldeko kideak. (Argazkia Eke.org) Ipar Hemisferioko uda honetan, Noka talde kaliforniarrarekin batera Euskal Herrian zehar zenbait kantaldi eskaini zituen Jean Bordaxar-en laukote zuberotarra Kaliforniara hurreratuko da abuztu amaieran, grabatu duen bere azken diskoa San Frantzisko eta Chinoko Euskal Etxeetan aurkezteko.

Gehiago irakurri...


Nazioarteko prestigio gorena duten zortzi sukaldari izango dira Basque Culinary Centereko aholkulariak

2010/07/27

Basque Culinary Center-eko sukaldariak (argazkia Noticias de Gipuzkoa) Atzo eratu zen Donostian egoitza izango duen 'Basque Culinary Center'eko Aholkulari Batzordea. Zentro honetako aholkulari taldea nazioartean izen handiena duten zortzi sukaldariek osatuko dute. Hurrengo urtetik aurrera, gune honetan Gastronomia Zientzien Fakultatea eta Ikerketa eta Berrikuntza Zentroa izango dira.

Gehiago irakurri...


Patxi Lopez lehendakariak 'Lagun Onari' eman zion Nevadako Estatuari atzo bertako unibertsitatean

2010/07/27

Nevadako gobernadoreordea, Brian Krolicki, 'Lagun Onari' sariaren plaka eskuetan duela, Lopez lehendakariak eman berria (argazkia EuskalKultura.com) Estatu Batuetara hasi berria duen bidaiako lehenengo programapeko egun osoan Nevada-Renoko Unibertsitatea (UNR) bisitatu zuen atzo Patxi Lopez lehendakariak. Goi ikastetxe horretako 'Mathewson-IGT Knowledge Center' delako eraikin adimentsuan egoitza duen Euskal Ikasketa Zentroa, UNRko presidentearekin eta bertako goi karguen gidaritzapean ikusi zuen, tartean Bill Douglass, Joseba Zulaika eta Sandy Ott irakasleekin. Horiekin batera, Blanca Urgell Kultura sailburua eta Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta euskal ordezkaritzako parte ziren beste zenbait lagun. Goizeko ekitaldi garrantzitsuenean, eraikin bereko hitzaldi aretoan, Jaurlaritzaren eta UNRen arteko hitzarmena berritzea, eta Nevadako Estatuari 'Lagun Ona' merezimendua ematea. Gobernadorea postua uzten ari delarik, Nevadako gobernadoreorde Brian Krolicki-k jaso zuen plaka eta errekonozimendua.

Gehiago irakurri...


Bihar estreinatuko da Boisen 'Euskal Herria Mugaz Gaindi' Diasporari buruzko Mintegiaren VII. edizioa

2010/07/27

'Euskal Herria Mugaz Gaindi'ren V. edizioko hizlariak Kaliforniako Bakersfield-en. Boise State University (BSU) eta bertako Euskal Ikasketen Zentroa antolatzaile direla, bihar hasiko da Boisen 'Euskal Herria Mugaz Gaindi' Nazioarteko Mintegiaren zazpigarren edizioa. Euskal diaspora eta emigrazioaren fenomenoa eta 'kanpoko Euskal Herria'ren arlo desberdinak ikertzen dituztenak bildu eta elkarren berri emateko moduan jartzea helburu duen bilera honek Ameriketako zein Europako aditu eta ikertzaileak batuko ditu. Ekitaldiak Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak inauguratuko ditu. Hizlarien artean, EuskalKultura.com-ek ere izango du presentzia, ostegunean bere zuzendari Joseba Etxarri mintzatuko baita, 'Euskal Etxeak mundu globalizatuan' gaiari buruz.

Gehiago irakurri...


Uztail bereziki hotzari aurre eginez, Argentinako nafar eta euskal etxeek Sanferminak ospatu zituzten

2010/07/27

Buenos Airesko Nafar Etxeko dantzariak 2010eko San Fermin jaian Beroak Euskal Herriko Iruñea gogor jotzen zuen bitartean, Buenos Aires probintzian eta hiriburuan hamarkadako tenperatura baxuenak pairatu zituzten euskal argentinarrek. Hala ere, hotza ez zen oztopo bihurtu eta nafar eta euskal etxeek San Fermineko egitarauak bete zituzten. Argentinako jai eguna aprobetxatuz --Independentziaren eguna ospatzen da uztailaren 9an Hego Amerikako herrialde honetan-- erakunde batzuek egun hori aukeratu zuten euren jaia gauzatzeko. Horien artean, Buenos Aires eta Mar del Platako Nafar Etxeak. Bi instituzio hauetako kideak lagunen arteko bazkariak antolatu zituzten eguerdi hotz batean. Arrecifestarrak, ordea, bezperan elkartu ziren. Euskal etxeko tabernan menu berezi bat dastatu ahal izan zen uztailaren 8ko gauean.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia