euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Erruduntzat jo du Temucon Txileko Justiziak Asel Luzarraga euskal idazlea; zigorra asteartean argituko du

2010/09/03

Asel Luzarraga atxilotu zuten egunean. Prentsa txiletarrak atzo argitaratu zuen Temucoko Epaimahaiak, Txile hegoaldean, Asel Luzarraga euskal herritarraren aurka egindako ebazpenaren berri. 'Lehergaiak egiteko materiala eukitze delituaz' epaitu dute idazle bermeotarra, arma eta lehergaien legearen arabera. Errudun jo dutela jakinik, egun batzuk beharko dira itxaron egotzitako zigorra jakin arte. Fiskalak bost urte eta egun bateko zigorra eskatzen dio.

Gehiago irakurri...


Bogotako Gernika Plazan egingo den jaialdiarekin hasiko da igandean Kolonbiako Euskal Astea 2010

2010/09/03

Iazko Kolonbiako Euskal Astean Rafael Martini egin zioten omenaldia Urteroko hitzorduari huts egin gabe, abiatzekoa da Kolonbiako Euskal Astearen edizio berri bat. Etzi hasi eta datorren larunbata bitartean Bogotara inguratzen direnek Euskal Etxeak prestatu dituen ekitaldietaz gozatzeko aukera izango dute: Gernika Parkean egingo den irekiera jaialdia, Jose Antonio Urdiain tenorearen kontzertuak eta Euskal Zinema Erakustaldia, bestak beste. Bisitarien artean Julian Celaya, Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendaria izango da.

Gehiago irakurri...


FEVAk irailaren 10era arte luzatu du epea Gral Rocako gazteen formakuntza tailerretan izena emateko

2010/09/03

Euskal etxeetako gazte arduradunen bilera Rosarioko Zazpirak Bat-en, artxiboko irudian FEVAk irailaren 10era arte luzatu du General Rocan, Patagoniako Rio Negro probintzian, irailaren 18 eta 19an egitekoa den euskal etxeetako gazteentzako formakuntza tailerrean izena emateko epea. Euskal Etxe bakoitzeko gazte batek baino gehiagok har dezake parte, baina Federazioak etxe bakoitzeko gazte bakarraren ostatua --lolekua eta janaria-- hartuko du bere gain. Aurreko aldietan parte hartutako gazteak ere aurkez daitezke.

Gehiago irakurri...


Chivilcoy-ko dantzariek eta Euskal Etxeak Caritas San Cayetano bisitatuz ospatu zuten Haurraren Eguna

2010/09/03

Euskal dantzak osagaietako bat izan ziren joan den ostiralean, abuztuaren 28an, Chivilcoyko euskal etxeko gaztetxoek Caritas San Cayetanon egindako festan (argazkia EE) Chivilcoyko 'Beti Aurrera' Euskal Etxeko dantzari eta lagunek Caritas San Cayetanora eginiko bisitaldi batez ospatu zuten Haurraren Eguna joan den asteko ostiralean, abuztuaren 28an. Elkartasunezko ekitaldiak maiz agertzen dira euskal etxe honen egitarauan, haur eta gaztetxoetan bereziki. Hilabete honetan pixkat aurreraxeago ere, euskal elkarteko dantzari gazteak Atiadim-eko Eguneko Zentrora egingo dute bisita, arratsaldea bertan emateko, udaberria hego hemisferiora heltzearekin bat eginez.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berritu du Saladilloko 'Itxaropen' Euskal Etxeak, Hector E. Altamira berretsiz lehendakari

2010/09/03

Hector Eduardo Altamira joan den ostiralean berretsi zuten Saladilloko Euskal Etxeko kideek euskal elkarteko lehendakari (argazkia ABC-Saladillo) Hector Eduardo Altamira berretsi dute elkarteko lehendakari Saladilloko 'Itxaropen' Euskal Etxeko bazkideek, Buenos Airesko probintzia argentinarrean. Hala erabaki zuten joan den asteko ostiralean, abuztuaren 28an, elkartearen egoitzan egindako Urteroko Ohiko Biltzar Nagusian. Altamirarekin dira zuzendaritzakide, besteak beste, Nora Raquel Idoeta, lehendakariordea; María Silvina Bordenave, idazkaria; Justo Ramón Istillart, idazkariordea; Alfredo Alidio Elizagaray, diruzaina; eta Barbara Ugartemendía, diruzainordea

Gehiago irakurri...


Bihar amaituko da Los Angelesen Euskal Etxeen arteko Munduko XXXIII. Mus Txapelketa

2010/09/03

Aurreko Mundu Txapelketa bateko saioa, Jose Luis Garcia Loza Mus Federazioko kidea guztia ikuskatzen (argazkia EuskalKultura.com) Puri-purian da Los Angelesen jokatzen ari diren Munduko 33. Mus Txapelketa eta gaur bertan jakingo da nortzuk diren bihar finala jokatu duten bikoteak. Euskadiko ordezkariak buruan dira momentuz eta Frantziako eta Argentinako taldeak ere onenen artean ari dira lehiatzen. Hamabi muslari taldek parte hartzen dute txapelketan: Frantzia, Euskadi, Kanada, Mexiko, Argentina, Txile, Australia, Peru, Espainia (bikote bat gehi iazko txapeldunak), Venezuela eta EEBB (bi bikote, antolatzaileak direlako).

Gehiago irakurri...


Zazpirak Bat-eko San Inazioren ospakizunak 'Aste Gastronomikoa'rekin bukatuko dira datorren igandean

2010/08/10

Zazpirak Bat Euskal Etxeko kideak San Inazio eguneko ospakizunetan Mugimendu handiko egunak bizitzen ari dira Rosarioko euskaldunak egunotan. Alde batetik San Inazio eguna ospatu zuten Nuestra Señora del Rosario Basilikan, Monumento Nacional a la Bandera gunean eta Euskal Etxean bertan. Beste alde batetik, eta gaur bertan, Aste gastronomikoa hasiko dute Rosariokoek, sukaldaritza klase bat eta lehiaketa gauzatuz testuinguru honetan. Euskal Etxeko “peña” guztiek hartuko dute parte “Baratxuri Saria” txapelketan. Ekintzak datorren igandean, abuztuaren 15ean bukatuko dira, Choli Berreteaga sukaldariari eginiko omenaldiarekin eta luxuzko afari batekin.

Gehiago irakurri...


NABO Ipar Ameriketako euskal erakundeen elkarteak New Mexico Euskal Etxea (NMEE) onartu du bazkide

2010/08/10

Valerie Arrechea (geroago NABOko lehendakari berrautatuko zuten) mikroa eskuan, ondoan Lopez lehendakaria, Guillermo Echenique eta Marisa Esnal NABOko idazkaria dituela (argazkia EuskalKultura.com) Boiseko Jaialdi 2010ekin batera egin da aurten NABOren Convention edo urteko Biltzar Nagusia, hiriburu idahotarreko Grove hoteleko bilera aretoetan, ostiralez, uztailaren 30ean. Gonbidatu gisa, bilerako lehenengo parte batean, Lopez lehendakaria eta berarekin zetozen Guillermo Echenique, Blanca Urgell, Julian Celaya eta Aizpea Goenaga bertaratu ziren, eta baita, Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean, Josune Ariztondo eta Iosu Madariaga diputatuak ere. Bildutakoek onartutako gaien artean, New Mexikoko Euskal Etxeari ongi etorria ematea federazioko bazkide berri gisa. NABOko delegatuek, bestalde, Valerie Arrechea baitetsi zuten NABOKO lehendakari gisa urtebeteko beste agintaldi batez.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko Unibertsitateak 15 beka deitu ditu bere titulatu berriek atzerrian praktikak egin ahal ditzaten

2010/08/10

Eskabideak aurkezteko epea irailaren 1ean bukatuko da. 2005etik hona graduatu bazara Euskal Herriko Unibertsitatean, beka hau aurretik jaso ez baduzu, gutxienez atzerriko hizkuntza bat mintzatzen baduzu eta kanpora ateratzeko jakinmina eta ikasmina badituzu, hautagai izan zaitezke EHUk bosgarren edizioan deitu dituen Elkano beka hauetara aurkeztuz. Oinarrizko informazioa artikulu honetan ematen ditugun jakingarrietan dago, eta gainerakoa bertan topa ditzakezun linketan. Aukera bat izan daiteke. Praktiken gehienezko denbora 12 hilabetekoa da eta diru-kopurua 6.000 eta 15.000 euro artekoa, aukeratutako herrialdearen bizi-mailaren araberakoa. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 1ean bukatuko da.

Gehiago irakurri...


Ohiko Biltzarra egin du Chacoko Euskal Etxeak eta lehendakari berria hautatu: Fabio Echarri du bertako buru berri

2010/08/10

Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzorde berria osatzen dutenetako batzuk, lehendakari berria, Fabio Echarri, azken lerroan, lehena eskuinetatik hasita (argazkia EE) Lehendakari berria hautatu du Kotoiaren Lurra Euskal Etxeak, Argentinako Chaco probintzian. Bere Urteko Oiko Biltzarra eginik, araudiari jarraituz buruzagitza berritzeko hautes prozesua egin eta Fabio Javier Echarri hautatu du datozen bi urtetan euskal etxea gobernatuko duen taldeko buru. Gisa honetan, 'El Vasco Echarri' euskal elkarteko Zuzendaritza Batzordera itzultzen da, eta ordea hartzen dio azken urteotan postu horretan egon den Jose Christian Echavarriari. Bestela, aldaketa handirik ez. Echarrirekin batera arituko dira batzordekide: Marta Susana Ciruelo Etxepare, lehendakariorde; Oscar Nelson Bulacio, idazkari; eta Juan Carlos Larramendy, diruzain.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia