euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Komunikabide batzuk oihartzun egin diote Oñati eta Jose C. Paz herrien arteko senidetze urteurrenari

2010/10/25

Jose C. Paz-eko Toki Eder Euskal Etxearen egoitza inauguratzea: ezker-eskuin zerrenda inguruan, Elvira Kortajarena, Maria Luisa Geiszer, Jose Antonio Urteaga eta Maria Angeles Oñederra EuskalKultura.com-ek zegokionean eta pausoz pauso islatu duenez, Euskal Herriko Oñati herriak eta Argentinako Jose C. Paz-ek euren senidetzea sinatu zuteneko hamargarren urteurrena ospatu berri dute Argentinan. Besteak beste, senidetzea berrituz, Senidetzearen Plaza inauguratuz, eta Jose C. Paz-eko Euskal Etxearen egoitza berria inauguratuz. Beste komunikabide batzuk ere oihartzun egin diote hori guztiari eta hori ekarri dugu artikulu honetara.

Gehiago irakurri...


Euskal kultura eta literatura ardatz hartu nahi dituen 'KZ' aldizkari elektronikoa sortu dute Argentinan

2010/10/25

KZren lehenengo ale honen lehenengo orrialdea, 2010eko urria datarekin Sareratu du bere lehenengo alea KZ euskal kultura eta literaturari eskainitako aldizkari elektroniko berriak, bere burua "Diasporatik Euskal kulturaz gogoeta egiteko aldizkari digitala" gisa aurkezturik Argentinatik 'Euskalduna' irakurle klubak bultzaturik sortua den ekimen berriak. Irakurle, irakurlegai eta publiko zabalarekin harreman berriak sortzeko ideia du buletin honek, beti ere euskal kultur zabalkundea helburu, adierazi diote EuskalKultura.com-i Euskaldunatik. Lehenengo aleko eduki dira bi elkarrizketa, hurrenez hurren, Joan Mari Irigoien eta Harkaitz Canorekin, Jose Migel Barandiarani buruzko testu bat eta Fito Rodriguez EIEko presidentearen artikulu bat.

Gehiago irakurri...


Datorren igandean hasiko da Bartzelonan 'EH Sona', hiriburu katalaneko euskal musika hilabetea

2010/10/25

EH Sona jaialdiak 13. edizioa izango du aurten. Irudian, edizio honetako afixa edo kartela, Igotz Ziarreta euskal diseinatzaile bartzelonaratua egile (igotz.com) Hamahirugarren edizioa beteko du aurten Bartzelonako euskal musika jaialdiak. Hamabi urte udazkenero Euskal Herrian sortzen diren musika proposamenekin gozatzeko aukera emanez hiriburu katalanean. Aukera aparta talde eta proposamen berriak ezagutzeko eta euskal musikako artista ezagunenetako batzuez gozatu ahal izateko. Aurtengo programa musika onez, ezagutzeke dauden talentu berriez, euskal artista jada ezagunez eta beste hainbat ezusteko atseginez betea dator. 14 talde eta hamaika estilo, Iparraldeko folketik Ezkerraldeko punkera. Urriaren 30etik abenduaren 11era.

Gehiago irakurri...


Bernardino Rivadavia Liburutegia, Euskal Baserriei buruzko erakusketaren egoitza Bahia Blancan

2010/10/25

Bernardino Rivadavia Udal Liburutegiko sarrera eta galeriak 2008. urtearen amaieran, Eusko Jaurlaritzak eta Argentinako Euskal Erakundeen Federazioak (FEVA) 'Euskal Herriko Baserriak' argazki erakusketa ekarri zuten Hego Ameriketara Argentinako publikoaren eskueran jartzeko. Bi urte hauetan zehar, euskal etxe askotan egon dira ikusgai euskal argentinarrek hain gustuko dituzten Pirinioetako paisaiei buruzko irudiak. Erakusketa ibiltari honekin jarraituz, joan den urriaren 4etik 16ra Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxeari egokitu zitzaion erakustaldia antolatzea bertako publikoak argazkiez goza dezan.

Gehiago irakurri...


Munduan zehar egindako euskal zinema astelehenetik aurrera ikusgai Caracaseko 'Zinevasco' jaialdian

2010/10/22

'Flores silvestres', Mikel Ardanaz iruinsemearen filma, Mozambiken egina, Caracasen izango da ikusgai Hirugarren urtez Zinevasco jaialdiak euskal zinemagileek Euskal Herrian (eta munduan) eginiko filme eta laburmetraia sorta bat erakutsiko du Caracas Venezuelako hiriburuan. Filmak Chacao Kultur Zentroan emango dituzte, astelehenean hasi eta azaroaren 3a bitartean. Jaialdiak "ekoiztetxe, zuzendari, gidoilari, aktore eta gaien ikuspegi txiki bat, euskal kultura zazpigarren artearen bitartez ezagutzeko" eskaintzen duela azaldu dio EuskalKultura.com-i zinemaldiko koordinatzaileak, Vicente Corostolak.

Gehiago irakurri...


La Platako Unibertsitateak eta hiriko Euzko Etxeak 'Nomadak TX' eskainiko dute gaur zine ziklo barnean

2010/10/22

Emilia Bastida, La Platako euskal zine-kafe zikloaren lehenengo filma, Obaba, aurkezten, joan den abuztuan. Zine-kafe zikloa gautzen ari da La Platako Euzko Etxean bertako Unibertsitateko Gogoetarako Euskal Katedra Askea eta euskal etxeko 'Matxin Burdin' Liburutegia antolatzaile. Gaur bertan izango da zikloaren bigarren topaketa eta bertaratzen direnek txalapartari buruzko 'Nomadak TX' dokumentala ikusteko aukera izango dute. Proiekzioa arratsaldeko 7etan hasiko da, euskal etxeko egoitzaren lehenengo pisuko aretoan.

Gehiago irakurri...


Paul Ygartua, Kanadatik Gorlizera: "Euskaldunen harrotasuna erakutsi nahi dut, irudi moderno batekin"

2010/10/22

Paul Ygartua Gorlizeko muralaren aurrean ETBko kazetariekin solasean (argazkia Ygartua) Paul Ygartua margolariak tamaina handiko mural bat margotu zuen joan den abuztuan Gorliz herri bizkaitarrean. Liverpool-en jaio eta Kanadako Vancouver hiriko bizilagun, Ygartua herriko familia baten ondokoa da eta urtero udan bertara bueltatzen da, lehen gurasoekin eta gaur egun seme-alaba eta bilobekin. "Nire aitak bere kultura guri transmititzeko ahal zuen guztia egin zuen eta bere euskaldun izatearen harrotasunak marka utzi zuen niregan. Orain energia hori datozen belaunaldiei pasatzea nire betebehartzat hartu dut", adierazi dio EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Santa Feko Gure Etxea euskal elkartea euskal kulturari buruzko hitzaldiak ematen ari da eskoletan

2010/10/22

Euskal Herria eta euskal kulturari buruzko hitzaldia Estanislao Lopez eskolan (argazkia SantaFeEE) Santa Fe hiriko Euskal Etxeak, izen bereko probintzia argentinarrean, euskara eta euskal kultura zabaltzeko eginahalean darrai, bertako eskoletan ematen ari den hitzaldi sortaren bidez. Hitzaldiak elkarteak Kolektibitateen Jaian egingo dituen ekimenen atarikoa dira.

Gehiago irakurri...


Sarrionaindia eta Leteren olerkiak dantzatuz egingo dute Berlineko Euskal Etxearen aurkezpena

2010/10/21

Berlineko Euskal Etxearen aurkezpen ofizialaren afitxa Berlineko Euskal Etxeak datorren urriaren 30ean egingo du aurkezpen ofiziala, Regengenfabrik-eko zinema aretoan egingo diren hainbat ekitaldiekin. Dokumentalak, bideo emanaldiak eta Sarrionaindia eta Leteren olerkietan oinarritatuko dantza erakustaldia izango dira ikusgai besteak beste. Elkartea 1998an sortu zen, Gernikako bonbardaketaren 60. urteurrenean, eta aurtengo otsailean Eusko Jaurlaritzak ofizialki euskal etxeen erregistroan onartu zuen.

Gehiago irakurri...


Euskal aztarnak Habanan: lauburu anonimoak, Gernikako Juntetxea eta Oihuen Jauregia

2010/10/21

Centro Vasco jatetxeak baserri itxura du (argazkia Mikel Marotta) Kuban bizi izandako euskaldun asko eta asko kokatu ziren Habanan, uharteko hiriburuan bertan, eta haien presentziak aztarna utzi du hiriko hainbat tokitan. Berria egunkarian plazaratua izan den ondoko artikuluan Josemi Arrugaetak txoko horietatik osteratxoa egiteko gonbitea luzatzen digu. Ibilaldia Armen Plaza historikotik hasiko dugu, Espainiako errege Fernando VIIari eskaintza ironiko bat egin zioteneko lekuan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia