euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urrundik elkarteko hiru dantzari belaunaldi aritu ziren Paranako Kolektibitateen Azokan

2010/11/09

Urrundikeko dantzariak agertoki nagusian (argazkia UrrundikEE) Aurten ere Paranako Urrundik Euskal Elkarteak bat egin zuen hiri argentinar honetako Kolektibitateen Azokarekin, hainbat ekitaldietan gogo biziz parte hartuz. Aipagarriak dira elkarteko dantza taldeek --txiki, ertain eta nagusiek-- eskaini zituzten erakustaldiak, azokaren agertoki nagusian. Horrez gain euskal elkarteak standa izan zuen azokaren gunean eta bertatik euskal kulturari buruzko informazioa zabaldu zuen.

Gehiago irakurri...


Bigarren Mendeurreneko Euskal Astea Mar del Platan: ehunka dantza, ehunka kantu, ehunka zirrara (I)

2010/11/08

Getxoko Itxas Argia Dantza Taldea Mar del Platako Bigarren Mendeurreneko Euskal Astean (argazkia EuskalKultura.com) Atzo arratsaldean eta amaierako bazkaria bukatu ondoren, Mar del Plata hirian bildu ziren 40 bat herri argentinarretako euskaldunek “agur eta hurrengo urtera arte” esan zioten elkarri. Eta nahiz eta agurrak beti tristeak izan, aurpegi guztietan iribarreak azaleratu ziren hiru egunetako jaian primeran pasatu izanaren seinale. Urtero bezala, EuskalKultura.com presente egon da euskaldun argentinarren festa handienean; hona 2010eko Euskal Argentinar Aste Nazionaleko aurkezpen labur bat. Aste honetan zehar segituko dugu materialaren gainerakoa argitaratzen.

Gehiago irakurri...


Miren Arzalluz: "Nazioartean Balenciagaren benetako dimentsioa argiago dute hemen baino"

2010/11/08

'Cristobal Balenciaga' liburuaren azala. Liburua euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez eman da argitara eta ingelesezko edizioa ere etor daiteke datozen hilabeteetan "Batzuk Getariako jostun bat izan zela baino ez dakite Euskal Herrian", dio Balenciagaren biografia idatzi berri duen Miren Arzalluz moda historialari eta adituak. Londresen moda ikasketak egiten ari zela Arzalluzek bazekien ikaskideek miresten zuten maixu hura euskalduna zela, eta maitasun berezia hartu zion. Balenciagaren lanari buruzko aditu nagusienetakoa egun, 1937ean Pariseko modan iraultza lasaia sortu zuen maixuaren Getariako urteak ekarri ditu argitara 'Cristobal Balenciaga' liburuan.

Gehiago irakurri...


Hamaika Bidek aste honetan Erbesteari buruz egingo duen mintegiaren programa aurkeztu du

2010/11/08

Erbestearen Nazioarteko XI. Mintegia Donostian hasiko da etzi. Antolatzaileek ekimenaren zabalkundea egiteko erabili duten irudia. Hamaika Bide elkarteak datorren asteazkenean Erbesteari buruz hasiko duen XI. Mintegiaren programa aurkeztu du. X. mintegia honen gaia '1936-1939ko Erbestealdia: Nortasuna eta Integrazioa' izango da eta berau jorratzeko nazioarteko adituak bilduko dira asteazkenetik ostiralera bitartean Donostian. Jarduerak irekiak izango dira eta Donostiako Deustuko Unibertsitatearen egoitzan eta Koldo Mitxelena Kulturgunean egingo dira.

Gehiago irakurri...


Zein da euskararen hitzik ederrena? Bidali zeurea Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko

2010/11/05

Iazko Euskararen Nazioarteko Egunaren online kanpainaren kartela Amatxi, Altxalilia, Xirimiri, Askatasuna, Ura, Txantxurtxue, Aloso, Laztana... Zein izango ote da? Eusko Ikaskuntzak sarean euskararen hitzik ederrena aukeratzeko kanpaina jarri du abian, 2010eko Euskararen Nazioarteko Egunaren (ENE) ospakizuna dela eta. Bidal ezazu zure hitzik kuttunena, azalduz zergatik, ENEren webgunera azaroaren 29a baino lehen eta Kukuxumusuk Euskararen Egunerako diseinatutako elastiko bat lortu ahal izango duzu.

Gehiago irakurri...


Kolonbiako Euskadiko Ordezkaritzak herrialde honetan kooperazio proiektuak sustatzen dihardu

2010/11/05

Ricardo Melo, Kolonbiako gobernuaren Gizarte Ekintza saileko zuzendariordea, Faride Sierra aholkularia eta Iñaki Martínez ordezkaria (argazkia Irekia) Kolonbiako Euskadiko Ordezkaritzak babesa eman die herrialde honetan egiten ari diren hainbat kooperazio ekimenei, horretarako Euskal Herriko eta Kolonbiako agenteekin bilduz. Alde batetik, joan den asteartean, azaroaren 2an, Iñaki Martinez Ordezkaria Kolonbiako gobernuko Gizarte Ekintza saileko arduradunekin bildu zen eta herenegun Bidasoa Activa elkarteko kideei harrera egin zien ordezkaritzaren egoitzan.

Gehiago irakurri...


Euskal kantu herrikoiak arnasgai Buenos Airesen, 'Euskal Argentina' elkarteko kideen ahotsetan (bideoa)

2010/11/05

Mar del Platara abiatu aurretik 'Euskal Argentina' Iparraldeko Elkarteko lagunek Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean abesti batzuk egin zituzten (argazkia EuskalKultura.com) Ez dira abesbatza bat, 'bi euskaldun diren lekuan, koral bat duzu' esaldia egia dela bermatzen duen euskal talde bat baizik. Ia urtero bezala, 'Euskal Argentina' Iparraldeko elkarteko lagunak argentinaratu egin dira aurten ere Euskal Astean parte hartzeko asmoarekin. Baina aurreko edizioetan ez bezala, Bigarren Mendeurreneko Euskal Aste honetan, eta Pello Mari Otaño bertsolariaren heriotzaren mendeurrena dela-eta, partaidetza berezia izango dute Diaspora argentinarraren jairik handienetan. Izan ere, gaur bertan Mar del Platan, gaueko 11etan, eta Denak Bat Euskal Etxean, kantu herrikoien ikuskizuna eskainiko dute. Hara abiatu aurretik, ahotsak berotu zituzten asteazkenean Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean.

Gehiago irakurri...


Aretoa jendez mukuru eta zinea, poesia eta dantza uztartuz aurkeztu zuen bere burua Berlingo Euskal Etxeak

2010/11/04

Mikel Aristegi dantzariak 'Euskal Herria' izeneko pieza dantzatu zuen, Sarrionandia eta Leteren poemetan oinarrituta (argazkia BerlinEE) Berlingo Euskal Etxearen lehen ekitaldi ofiziala, bere aurkezpena alegia, alemaniar hiriburuko euskaldunentzat topagune bikaina bihurtu zen joan den larunbatean. Berlineko eta inguruetako lagun asko bildu ziren ekitaldira, Regenbogebfabrik-eko aretoa bete arte. Askok zutik edo lurrean eserita ikusi zituzten ekitaldiko filmeak, eta Mikel Aristegi dantzariak immigrazioaz eta atzerriratzeaz egin duen 'Euskal Herria' koreografia aurkeztu zuen.

Gehiago irakurri...


2011-2012ko 'Douglass Distinguished Scholar Award' bekarako epea zabaldu du Renoko Unibersitateak

2010/11/04

Bernardo Atxaga izan zen 2007-08 ikasturteko sari edo bekaduna (argazkia Koitz Foncillas) Renon, Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak (CBS) epea zabaldu du hautagaiak aurkez daitezen 2005etik hona urtero deitzen duen 'William A. Douglass Distinguished Scholar Award' delakorako. Oraingo deialdian 2011-12 ikasturteari dagokion beka/sari hau Euskal Ikasketen alorretako batean aditu edo espezialista den ikerlari edo akademiko bati zuzentzen zaio. Urtero aldatu ohi da aukeratutako alorra eta aurtengoan kirola ikergai duen pertsona baten bila dabil CBS. Ibilbide eta curriculum sendoa eta akademikoki innobatzailea beharko du izan. Hautagaiak aurkezteko epea 2010eko abenduaren 17an bukatuko da.

Gehiago irakurri...


Joseba Etxarri, Diasporaz eta sareaz: "Hurbil eta urrun kontzeptuak aldatu egin dira internet dela medio"

2010/11/04

ETBko 'Nick dut Nik' saioan Joseba Etxarriri egin zioten elkarrizketa sarean ikusgai (argazkia NickDutNik.com) Sarean da jada ikusgai joan den astean 'Nick dut nik' ETBko saioak Joseba Etxarri EuskalKultura.com-eko zuzendariari egin zion elkarrizketa. Internetek Diasporari ekarri dizkion aukera berrien inguruan gogoeta egiten du bertan. Eta Diasporak atzerritik euskal kulturari (orokorrean, ez guri bakarrik!) egiten dion ekarpena ere errebindikatzen du. "Askok entzun dugu euskarak atzerrian ez duela balio. Bada, ni ibili naiz esaterako Australian eta Hego eta Ipar Ameriketan, eta euskarak balio izan dit, euskaraz egin didan jendea aurkitu dut", adierazi du.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia