2010/11/16

Nazioko Museoen Topaketak testuinguru, Argentinar Errepublikako Museo Zuzendarien Elkarteak (ADiMRA) urtero banatzen duen Ohorezko Diploma Fabio Javier Echarri lizentziatuari eman dio aurten, Chacoko 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeko lehendakariak izan duen "ibilbideagatik eta kultura atxiki eta garatzeko egin duen ekarpenagatik", adierazi dute ohar baten bidez Chacoko euskal etxetik.
Gehiago irakurri...
2010/11/16

Azken urteotan Lapridako Euskal Etxeko 'Eusko Txokoa' Liburutegia antolatzen ari den Kultur Galdera Lehiaketak 'Euskaldunak Maiatzeko Iraultzan' hautatu du aurten gaitzat, Bigarren Mendeurrena izanik hori izango baita parte hartu nahi duten gazte edo helduek errepasatu eta kontsultatu beharko duten eremua, hamar galderok egoki erantzutearren. Helburua, modu ludikoan euskaldunei lotutako historia argentinarra ikastea. Saria, liburuak dira, eta erantzunak abenduaren 20a aurretik beharko zaizkio helarazi Lapridako Euskal Etxeari.
Gehiago irakurri...
2010/11/15

Eraberrituta dator Italian euskal kultura zabaltzea eta bertako euskaldunen bilgune izatea helburu duen Associazione Culturale Euskara talde erromatarraren webgunea. Diseinu berri honekin webgunea erabiltzeko errazagoa eta argiagoa egin nahi izan dute arduradunek. Bertan ACEk bere albisteak eta Erromako UPTER Unibertsitateko Euskara Sailarenak ere argitaratuko ditu, besteak beste. Gainera, orain albiste horiek guztiak RSS bidez jasotzeko aukera ere ipini dute.
Gehiago irakurri...
2010/11/15

Bigarren Mendeurreneko Euskal Astearen kronikaren amaierara heltzen ari gara eta horrekin batera, asteburuko momentu esanguratsuenetara. Larunbat iluntzean, Mar del Platako Radio City antzokian euskal etxeetako dantza taldeek euren koreografiak aurkeztu zizkioten publikoari. Ikuskizunaren baitan, 'Argentinan Euskaraz' programaren 20. urtemugako oroigarriak eman zitzaizkien lehenengo irakasleei, 1990. urteko ikastaroko zazpi ikasleri eta programaren bultzatzaile eta arduradunei.
Gehiago irakurri...
2010/11/15

Santa Fe hiri argentinarreko XVII. Gizataldeen Azokak 60.000 lagun baino gehiago izan zituen bisitari jaialdiak iraun duen asteburuan zehar, azaro honetako 6 eta 7an. Azoka Ferrocarril Gral. Belgrano aretoan esparruan egin zen eta aurreko urteetan bezala Gure Etxea euskal elkarteak partehartze oso aktiboa izan zuen, kultura eta gastronomia arloko hainbat ekitaldirekin.
Gehiago irakurri...
2010/11/15

Tucuman probintzia argentinarrean, Tucuman hiriburuko Euskal Kultur Elkarteko kideek ondoko Yerba Buena hirira bidaia egin dute azaro honetako lehenengo asteburuan, Yerba Buenan egiten zen lehendabiziko Gizataldeen Jaialdian euskaldunen ordezkari izateko. Azokak 3.000 bisitari baino gehiago lortu ditu bere aurreneko urte honetan eta euskaldunekin batera japoniar, andaluziar, criollo, alemaniar, boliviar, mexikar, arabiar eta italiar gizataldeetako ordezkeriek ere hartu dute parte.
Gehiago irakurri...
2010/11/12

Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970) euskal poeta eta idazleak New Yorken egingo diren zenbait hitzaldi literariotan parte hartuko du datorren astean. Astelehenean, Iñaki Uriarterekin batera, Brown University-n eta Instituto Cervantes-en izango da eta asteazken-ostegunean NYeko '7th Annual Festival of European Literature' delako bilkuran, munduko beste zenbait idazlerekin. Orain artean poeta gisa ezagunagoa zen Uribek , besteak beste, 'Bilbao-New York-Bilbao' nobela aurkeztuko du, dagoeneko gaztelania, katalana eta galegora itzulia izan den bere lehenengo eleberria.
Gehiago irakurri...
2010/11/12

Urtero bezala eta Euskal Asteko egitarauari jarraituz, azaroaren 6ean egin zen Mar del Platako Colegio de Martilleros-en FEVAko ordezkarien bilkura. Hitzordua goizeko 9:30etan hasi zen eta 40 bat euskal etxeren ordezkariak bildun zituen. Hamaiketako atsedenaren ondoren, Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko Zuzendaria, Julian Celaya Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaria, Elvira Kortajarena Jaurlaritzaren Argentinako Ordezkaria eta Andoni Martin teknikaria, Eusko Jaurlaritzaren izenean bertaratu eta bildutako jendeari hitz batzuk zuzendu zizkioten. Aldi berean eta Mar del Platako Kontseilu Erabakitzaile Ohoretsuaren Liburutegian, Euskal Liburutegien XII. Elkarretaratzea gauzatu zen.
Gehiago irakurri...
2010/11/12

'Nihon Jaia' izeneko Nazioarteko Japoniar Jaialdiak ateak irekiko ditu bihar Bilbao Arena pabilioian, asteburuan zehar Euskal Herri osoko bisitariei japoniar kulturara hurbiltzeko beta emanez. Jaialdiaren bigarren edizioa da hau, iazkoak izan zuen harrera onaren ostean. Bertara inguratzen diren bisitariek ekitaldi eta jarduera egitarau zabalaz gozatu ahal izango dute: ikebana, tearen zeremonia, Noh antzerkia, arte martzialak, gastronomia eta gaur egungo Japoniako moda berrien eta sofistikatuenak: manga, anime, bideojolasak eta cosplay, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2010/11/12

New Yorkeko mugimendu artistikoaren zentroa bihurtu den Williamsburg auzoan, Brooklyn-en, espazio berri bat irekiko dute gaur eta Ana Busto Basterretxea bilbotarra izango da inaugurazio ekitaldiko protagonistetako bat. Bilbo eta New York artean bizi da Busto eta 'Notes' erakusketako lanetan konbinazio basati bat aurkezten du, bizitza errealeko emakumeak kontrakoak diren bi egoeratan gainjartzen dituzten argazkiekin. 'Notes' erakusketan Ana Bustoren lanez gain Anne Chu eta Magaly Perez kubatarrarenak ere izango dira ikusgai.
Gehiago irakurri...