2010/11/29

Abendua badator eta abenduarekin batera Gabonak hasi dira jada agertzen gure eguneroko bizitzan. Supermerkatuan turroiak (ohitura hori daukaten lekuetan), telebistan perfumeak, postontzian jostailudendetako propaganda... gero eta goiztiarrago datoz Eguberriak. Hala eta guztiz ere, lagunei eta senitartekoei jaiak zoriontzea beti azken unea arte itxaroten duten horietarikoa bazara (eta azkenean beti berandu bazabiltza!), oraintxe duzu garaia tartetxo bat egin eta Gabonetako postal birtual bat aukeratzeko. Era askotakoak dabiltza jada sarean bolo-bolo: Olentzerorenak, musikadunak, animatuak... Guk jarraian horietariko batzuk bildu ditugu.
Gehiago irakurri...
2010/11/29

FEVAren bitartez HABEk sustatzen duen 'Argentinan Euskaraz' programari esker, bostehun bat umek ikasten dute euskara eta euskal kultura Buenos Aires hiriburuko Euskal Echea Institutuan. Urte osoan zehar ikasitakoa komunitateari erakusteko, ikasturte amaierako jaia antolatzen du jarduera handiko eskola honek; aurten 'Gu euskaldunak gara, Euskal Echekoak' lelopean --'Ikusi Mendizaleak' abestitik hartuta -- eta Vanesa Felix, Victoria Abasolo eta Estefania Abasolo irakasleak arduradun, ospatu zen festa Sarandi kaleko eskolan, joan den azaroaren 13an.
Gehiago irakurri...
2010/11/29

Villa Mercedeseko euskal etxe argentinarrak kontzertu batekin ospatu zuen azken hilabeteteetan egin duen abesbatzen lantegiaren bukaera. Kontzertuaren izarrak Haurren Koraleko kantari txikiak izan ziren, eta euren emanaldiak txalo zaparrada beroa jaso zuen. Koruaren zuzendari Claudia Cuatrochiok eta Daisy Cabeytuk gidatuta, taldeak 'Agur jaunak' kantuarekin amaitu zuen emanaldia. Hitzordua Independentzia Argentinarraren Bigarren Mendeurrena dela-eta Villa Mercedes hirian eginiko ekitaldien barruan gauzatu zen.
Gehiago irakurri...
2010/11/29

Jende multzo polita bildu zen azaroaren 19an, ostirala, Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxearen egoitzan Tu Taller taldeko artisten erakusketaren inaugurazioan. Bertan astebeteko iraupena zuen ekimenak programa bat ere izan zuen gehigarri, hala nola euskal etxe bertako Cordobatarrak dantza taldekoen erakustaldi bat eta Cordobako unibertsitarien Tuna delako kantari taldekoen emanaldi bat, euskal elkartetik beretik ohar baten bidez ezagutzera eman denez.
Gehiago irakurri...
2010/11/26

Duela hilabete gutxi Argentinako Cordoban sortua den 'Gerora' Kultur Elkarteak mota askotako ekintzak antolatu ditu gaurtik aurrera Euskararen Astea ospatzeko. Historia, musika, dantza, antzerkia, jolasak, sukaldaritza, olerkiak eta zinemaren bidez, Euskal Herriko hizkuntza ezagutarazteko asmoa dute proposamen antolatzaileek. Astebeteko egitaraua gaur arratsaldean bertan hasiko da eta San Frantzisko Xabier eta Euskararen Nazioarteko Egunera arte, esan nahi baita abenduaren 3ra arte luzatuko da.
Gehiago irakurri...
2010/11/26

Deustuko Unibertsitatea Euskal Ikasketen Institutua ari da indartzen, etorkizunean ikastetxe nagusi honetako ikasketa eta ikerketa arloan pisu gehiago izango duelakoan. Joan den astean unibertsitateak 'Euskal Ikasketak mundura eta etorkizunera begira' izeneko simposium bat egin zuen eta bertan institutua sustatzeko ekimen eta kolaborazioei buruz hausnarketa egin zuten Deustuko euskal ikasketa arloko irakasle, ikertzaile eta adituek. "Munduan euskal gaiarekiko interes handia dago", adierazi du Esti Amorrortu Deustuko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Ikerketa eta Graduondoetako dekanordeak.
Gehiago irakurri...
2010/11/26

Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairako Euskadiko Ordezkari Elvira Kortajarena Buenos Airesko Kultura ministroarekin bildu zen joan den azaroaren 17an, kultura eta turismo arloetako Euskal Herriarekiko hartuemana sustatzeko. Bilerak emaitza positiboa izan zuen eta Hernan Lombardi ministroak Eusko Jaurlaritzaren esku jarri ditu bere ministerioaren erakusketa areto, museo eta zentroak, Buenos Airesko herritarrei euskal arte produkzioa eta euskal artisten emaitzak ezagutarazteko.
Gehiago irakurri...
2010/11/26

Julio Medem donostiarrak (La Ardilla Roja, Lucía y el Sexo, La Pelota Vasca, Habitación en
Roma) Ibilbide Artistikoaren Luis Buñuel saria jaso du ostegun honetan Mexiko DFn, hiriburu mexikarrean gaurdaino egiten aritu den Zinema Espaniarraren III. Erakustaldiaren baitan. Mexikoko Zinema Institutua da prestigiozko sari hau ematen
duen erakundea. Era berean, Roberto Castonek zuzendutako Ander izenburu euskaldunak erakustaldiko filmik onena saritzen duen Zilarrezko Klabelina irabazi du eta film horretako protagonista den Joxean Bengoetxeari aktore onenaren saria eman diote, adierazi dute ohar batez Etxepare Euskal Institututik.
Gehiago irakurri...
2010/11/25

EuskalKultura.com-eko irakurle askok eskatzen diguzue sarean euskara ikasteko eskuragarri diren baliabideei buruzko informazioa eta guk 'Euskara ikasi' atalean era iraunkorrean jasotzen dugu informazio hori. Atal horren azken eguneraketa dakarkigu orain hona, sarean agertu diren baliabide berri batzuk gehitu eta desagertu direnak kenduta: doako ikastaroak, sarean zuzentzen diren ariketak, hiztegiak, irakurketak, eta beste materialak. Ikusmira ezazu mintzapraktika atala, munduan zehar euskara ikasi/irakatsi eta beste hizkuntzak praktikatzeko prest dauden ehundaka lagun topatuko dituzu (benetan, guk proba egin dugu eta!)
Gehiago irakurri...
2010/11/25

Larunbat honetan Buenos Aireseko Todos los Santos abesbatzak eta Denak Bat Camerata taldeak Felipe Gorriti musikagile nafarraren 'Meza Re-n' estreinatuko dute, lehen aldiz Euskal Herritik kanpo, Xabier Iñaki de Arza Blanco maixuaren zuzendaritzapean. Felipe Gorriti (1839-1896) uharte-arakildarraren lan honen partitura Eresbil Euskal Musika Artxibategiaren bitartez eskuratu dute bi taldeek, eta estreinaldirako digitalizatu egin behar izan dute. Kontzertuaren programa Mozarten 'Vesperae Solennes de Confessore' lanarekin osatuko da.
Gehiago irakurri...