euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Abenduaren 13ra arte dago zabalik 12-15 urteko gazteentzako Chascomuseko Euskal Udalekurako epea

2010/12/02

Chascomus-ko 2010eko Udalekun parte hartutakoak, eskuetan partaidetza ziurtagiriak dauzkatela (argazkia EE) Gero eta gutxiago falta da Argentinan udako oporraldian sartzeko eta Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak iaz, lehenengo edizioan, arrakastatsu suertatu zen proposamena errepikatu du lagunen artean eta euskal kulturan murgilduta astebete pasatu nahi duten gaztetxoentzat. 2011ko Udalekua urtarrilaren 3tik 8ra luzatuko da Buenos Aires probintziako herri honetan eta 12 -15 urte arteko neska-mutilei dago zuzenduta.

Gehiago irakurri...


Kanpoan egoera larrian edo asistentzia faltan diren euskaldunen 2010eko laguntzak adierazi ditu Jaurlaritzak

2010/12/01

85 persona, 23 euskal etxeko parte direnak dira aurtengo onuradunak.

Gehiago irakurri...


Posadasko Euskal Etxeak bere euskal eta argentinar erroak ohoratuz ospatu zuen Tradizioaren Eguna

2010/12/01

Nekane Olcoz eta Matias Ochoteco euskal kantu tradizionalak lantzen Argentina Iparraldeko Misiones probintzian egoitza duen Euskal Jatorri Euskal Etxeak harro ospatu zuen joan den azaroaren 20ean Tradizioaren Eguna, izan ere ohoratuz bere izatearen iturri dituen euskal eta argentinar eraginak. Mahai baten inguruan izan zen, euskal elkarteak deitutako afarira posadastar euskaldun zein ez-euskaldunak bildu zirelarik. Aukeraz baliatuz, bildutakoek Euskararen Eguna ere ekitaldi berean ospatu zuten, euskarazko testuak, lehenik jatorrizko euskaran, ondoren gaztelaniaz irakurriz, eta euskal kantuak ere kantatuz.

Gehiago irakurri...


Italiako Associazione Culturale Euskarak 'Roma Basca 2010' kultur egitaraua burutuko du abenduan

2010/12/01

'EHRoma Basca 2010' kultur egitarauaren afitxa Aurreko urteetan Euskal Astea edo 'Settimana Basca' zena hilabete osora hedatzea erabaki du aurten Erromako Associazione Culturale Euskara elkarteak. 'EHRoma-Roma Basca 2010' izena du orain euskal taldeak Upter Unibertsitateko Euskara sailarekin batera antolatu duen kultur egitarauak. Euskararen Egunarekin bat egiteko gonbitearekin ekingo diote abenduari Erroman, eta jarraitzeko pintxo dastaketa, Palestinari buruzko zine emanaldia, Kuba, Euskal Herria eta Erromako taldeekin hip-hop kontzertua eta Harkaitz Cano eta Xabi San Sebastianen musika eta poesia ikuskizuna egingo dituzte.

Gehiago irakurri...


AEBetako euskara irakasleek Boiseko Basque Museum-en egin zen Euskara lantegian parte hartu zuten

2010/12/01

Aitzol Azurtza eta Izaskun Kortazar Halloweenerako komun mozorroa aukeratu zuen Luke-kin (argazkia IKortazar) 2010eko NABOren Euskara Lantegia Boisen egin da, joan den azaroaren 10ean. AEBetako euskal etxe askotako euskera irakasleak bildu ziren bertara eta egun osoko tailerra egin zuten. Izaskun Kortazar NABOko Euskara Koordinatzailea izan zen lantegiko irakaslea eta berak gidatutako ikastaroak gramatika, lana eta jolasa uztartu zituen. Florida, Nevada, Kalifornia eta Denver-etik etorri ziren irakasleek, Boiseko euskara irakasleak eta Boise State Unibertsitateko ikasleak izan zituzten lagun tailerrean.

Gehiago irakurri...


Kalean da, paperean zein sarean, euskarazko produktuen Katalogo berria, oparietarako lagungarri

2010/12/01

2010 urteko euskal produktuen katalogoaren webgunea Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota bideoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, kalean da, paperean zein sarean kontsultagai, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria, 13. edizio honetan Euskal Herriko 105 udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuk sustatua. Gurasoentzako eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen ditu ordenadore aurretik mugitu gabe kontsulta daitekeen edizio berri honek.

Gehiago irakurri...


Euskararen aldeko Korrika batekin ospatuko du Chascomuseko Euskal Etxeak larunbatean Euskararen Eguna

2010/11/30

Chascomuseko Euskal Etxeko gaztetxoek eginiko kartela, artxiboko argazkian 'Euskararen aldeko Korrika' batek zeharkatuko ditu datorren larunbatean Chascomus herri argentinarrean bertako kaleak, Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) dela-eta antolatutako egitarauaren baitan. Buenos Aires probintzia barnealdeko herrian bat egin nahi dute honela munduko beste hainbat talde, eragile, euskal etxe eta euskaltzaleekin oro har, euren eskualdean arreta bilduz euskararen inguruan. Festa giroan garatuko den ekimenean nahi duen orok hartu ahal izango du parte, zirkuitoa Euskal Etxean hasi eta bukatuko delarik, amaieran euskal jolas, joko eta kirol saio bat eskainiz.

Gehiago irakurri...


Euskararen Eguna, kurtso amaiera, erakusketak, Olentzero-eta Mar del Platako Euskararen Astearen baitan

2010/11/30

Artxiboko irudi batean, Euskararen Astea zela-eta 2005ean programaren barnean Euskal Etxean antolatutako saioetako bat, esan nahi baita euskara eta maputxe hizkuntzaren egoerari buruzko hitzaldia Mar del Platako Euskal Etxe barneko 'Artaburu Euskaltzale Elkarteak' antolaturik, ostegun honetan ekingo zaio Buenos Aires probintzia kostaldeko hiri honetan 2010eko Euskararen Asteari, urtero abenduaren 3aren inguruan hartutako ohiturari jarraiki. Ostiralean ENE edo Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeaz gain, programak erakusketak, proiekzioak, lore eskaintzak, Olentzeroren etorrera eta Urte Amaiera festa baitaratzen ditu, ekitaldi horetako batzuetan Mar del Platako 'Euskara Denontzat' urtekaria banatuko delarik joaileen artean.

Gehiago irakurri...


'Askatasun haizeak': Santurtzitik Mexikora belaontzian ihes egin zuten 9 euskaldunen abentura

2010/11/30

'Vientos de libertad' liburuaren azala Mexikoko Jus argitaletxeak 'Vientos de Libertad' (Askatasun Haizeak) eleberria plazaratu du egunotan. Lorea Palacios Urquiola da liburuaren egilea eta bertan bere aitonaren eta beste zortzi lagunen abentura dakarkigu: 1950ean belaontzi bat hartu eta Santurtzitik Mexikorainoko bidaia egin zuten, Francoren diktaduratik ihesi. Ia ehun egun behar izan zituzten bidaia egiteko, motorra birritan hondatuta eta olatu eta barealdien aurka borrokan, baina azkenean Mexikora heldu ziren, "leher eginda, baina aske".

Gehiago irakurri...


Rio Cuartoko Gure Ametzak hitzaldi, liburu aurkezpen eta erromeria batez ospatuko du Euskararen Eguna

2010/11/30

Elkarteko kide eta lagunak Euskal Taberna jai batean Gure Ametzako patioan (argazkia RioCuartoEE) Ostiral honetan ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna, eta, ohi denez, jaiak Diasporan oihartzun zabala izango du. Argentinako Rio Cuarto hirian, adibidez, Gure Ametza elkarte euskal argentinarrak Euskararen Eguna dela eta antolatu dituen ekitaldien egitaraua aurkeztu berri du. Gure Ametzaren proposamenak honakoak dira: Cesar Arrondo historialariaren hitzaldi bat, 'Euskal baserri sukaldaritza' liburuaren aurkezpena eta Euskal Taberna edo erromeria egunari bukaera emateko.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia