2010/12/15

Aurten gauzak aurreratu egin dira eta Eusko Jaurlaritzak Euskal Etxeentzako 2011rako dirulaguntza deialdia abendu hondarrean argitara ematea buletinean, Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian, aurreikusten da. 2010eko deialdi orokorrari zein premia larrian daudenei zuzendutakoari dagokienez, behar ziren tramiteak burutu ondoren, lehenengo ordainketak datorren urtarrilean egingo dira seguruenik.
Gehiago irakurri...
2010/12/15

Eusko Jaurlaritzak atzo astearteko Gobernu Kontseiluan bi euskal etxe onartu zituen eta sartuko ditu Euskal Etxeen bere erregistro ofizialean, biak Uruguain. Bat hasi berria da, San Joseko Euskal Etxea, izen bereko departamendu eta hirian kokatua; eta bigarrena, ostera, euskal etxe historiko bat, Montevideoko Centro Euskaro delakoa, urte batzuetan ofizialtasuna galdu ondoren, barruko arazo batzuk izan ondoren berriz ere munduko euskal etxeen zirkuitora itzuli dena.
Gehiago irakurri...
2010/12/15

“Euskararen alde, bideoak; euskararen alde, kartelak; euskararen alde, postalak; euskaren alde, zuek eta guztiok” zioen Mar del Platako Bigarren Mendeurreneko Euskal Asteko lehiaketetan parte hartzeko gonbiteak. Euskal etxeetako euskara ikasle zein irakasleek lan ederrak egin zituzten eta ondorioz, merezitako sariak jaso. Mar del Platan, Euskal Asteko azken bazkarian, bertako Denak Bat Euskal Etxeko lehendakari Jose Martin Azarlozak, Etxepare Institutuko zuzendaria Aizpea Goenagak, HABEko teknikari Jose Francisco Zinkunegik, Mónica Usubiaga eta Esteban Capurro euskara irakasleak eta bertako euskal etxeko lehendakari Ana Irigoyen-ek izan zuten sariak emateko ardura [Argazkiak EuskalKultura.com].
Gehiago irakurri...
2010/12/14

Lehenengoz legealdi honetan, atzo bildu zen Gasteizko Lehendakaritzan Jaurlaritzaren Euskal Gizatalde gaietarako Aholku Batzordea, Lehendakariari arlo honetan aholku ematea xede duen organoa eta, Gobernuaren sailetako, Aldundietako eta bestelako instituzioetako ordezkariekin batera munduko euskal etxeetako hiru ordezkari biltzen dituen batzordea, besteak beste lau urtean behin egiten diren Euskal Gizataldeen Mundu Kongresuetan hartutako erabaki eta gomendioen segimendua egitea helburu duena. Patxi Lopezek bildutakoei Jaurlaritza krisi garain honetan euskal etxeen eta munduko euskaldunen alde egiten ari den ahalegina azpimarratu zien.
Gehiago irakurri...
2010/12/14

Tres Arroyoseko 'Hiru Erreka' aktibitate handiko euskal etxea da. Bere proposamenak ez dira euskal komunitatera soilik mugatzen. Erakundeak herriarekin daukan engaiamendua begibistakoa da, eta agian horren ikur nagusia 'Ondare Tresarroyostarra' saria da. Hori guztia dela eta Euskararen Nazioarteko Eguneko ospakizunean jende askok hartu zuen parte, etxeko kideek eta kide oraindik ez direnek ere bai. "Euskal kultura eta euskarari buruz gutxi edo ezer ez zekitenek zerbait ikasi zuten", azaldu dio EuskalKultura.com-i Jose Luis Artuch euskal etxeko lehendakariak. "Egin genituen ekintzen bitartez, hurbildu zitzaizkigun lagunek gure kultura eta gure hizkuntza nolakoak diren ikusi ahal izan zuten", adierazi du Artuch-ek.
Gehiago irakurri...
2010/12/14

Ez da berri bat, lan eskaintza baizik, berehala betetzekoa. Seattle-n egoitza duen konpainia batek bertan bizi den pertsona elebidun bat behar du euskara eta ingelesa menperatzen dituena, bi egun osoko lan baterako. Telefono mugikorretan esperientzia izatea eskatzen zaio, eta iphone-etan ere badauka are hobekiago. Bertan bizitzeaz aparte, estatubatuarra behar du izan edo, edonola ere, lan egoteko baimena izan, kontratua sinatuko baita. Lana Eguberriko oporren aurretik egiteko da.
Gehiago irakurri...
2010/12/13

Azaroaren 5etik 7ra gauzatu zen Buenos Aires probintziako Marcos Paz hirian Immigranteen omenezko 11. jaia. Aurreko urteetako ohiturari jarraituz, 2010 honetan ere euskal kolektibitateak muntatutako standa bisitatutakoenetakoa izan da hiru egunez luzatu zen festan. Izan ere, euskaldunek prestatu zituzten plater tipikoek eta batez ere eurek egindako txistorrak arrakasta handia izan zuten bisitarien artean. Euskal musika ere entzun ahal izan zen Marcos Paz-en. Hirugarren urtez jarraian Arrecifesko Maral musika taldea gailendu zen jaiko tauletan.
Gehiago irakurri...
2010/12/13

Xede gisa "Nafarroaren eta Kanpoaren arteko harreman ekonomikoak sustatzea", "enpresa nafarrei laguntzea munduan lehiatu ahal izan dezaten" eta "kanpoan bizi diren nafarrei euren kurrikuluma zabaltzeko tresna bihurtzea" aitortzen ditu, langintza horretan kanpoan bizi diren nafarren eta Foru Administrazioaren arteko biltoki bilakatuz, hauek lirateke Nafarroako Gobernuak sortu berria duen eta joan den ostiralean Gobernuko bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari duen Alvaro Mirandak eta Nazioarte Garapenerako zuzendari nagusi Juan Francok aurkeztu zuten ekimenaren ezaugarriak.
Gehiago irakurri...
2010/12/13

Joan den abenduaren 4an 'Itxaropen' Euskal Etxeak bere XII. urtemuga ospatu zuen afari erraldoi batekin. Jaia Euskararen Nazioarteko Eguna gogoratzeko eta 2010. urteari “agur” esateko ere baliatu zuten Saladilloko euskaldunek. Festak musika eta dantzak ere izan zituen osagai garrantzitsu. Ekitaldian, euskal erakundeak salgai jarritako 300 laguntza-bonuen artean zozketa egin zen eta irabazle zoriontsuari Euskal Herrira joateko bi txartel egokitu zitzaizkion.
Gehiago irakurri...
2010/12/10

Urriaren 17an Ama Kandida euskalduna santu egin zuen Benedikto XVI.a Aita Santuak Vatikanon. Bitartean, Argentinan, La Platako 'Corazon Eucaristico de Jesus' Eskolako agintariek bertako euskal etxeko kideak gonbidatu zituzten Jesus-en Alabak kongregazioaren sortzailearen omenez Buenos Aires probintzia hiriburuan egin ziren ospakizunetara. Ohoratze programa oso bat gauzatu zen urria eta azaroan, tartean, Eucaminata izeneko ibilaldia, meza, erakusketak, euskal etxeko dantzari eta abesbatzaren emanaldiak, Teatro Argentino-ko Kamerata Akademikoaren kontzertua eta Colegio Eucaristico koruaren aurkezpena.
Gehiago irakurri...