euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Euzko Etxea-ko kideek eta bertako Unibertsitateko irakurlegoko ikasleek urte amaiera ospatu zuten

2010/12/31

Helduen eta umeen abesbatzek kantatu zuten "Aurreskua" etxeko dantzariak dantzatu ahal izateko Urte bukaeran --Gabon-jaiak eta urte zaharrarekin batera-- ikasturte amaiera ere ospatzen da Argentinan abenduan. Hori dela eta, martxotik hona klaseak, ikastaroak, eta bide batez, topaketak eta ateraldiak konpartitu dituztenak urte zaharrari “agur” esateko ere elkartzen dira. Helburu honekin, La Plata hirian bi ekitaldi gauzatu dira, abenduaren 12an eta 27an. Alde batetik, euskal etxeko egoitzan abenduaren 12an bazkari bat partekatu zuten etxeko kideek. Beste alde batetik, La Platako Unibertsitateko Euskara eta Kultura irakurlegoko ikasleei ikastaroaren ziurtagiriak eskuratu zitzaizkien, abenduaren 27an.

Gehiago irakurri...


'Bi Idiazabal, mendeurren bat', herrimina eta herri berriarekiko maitasuna batzen dituen liburua

2010/12/30

'Bi Idiazabal, mendeurren bat' liburuaren azala Ehun urte bete ditu aurten Argentinako Idiazabal herriak. Cordoba probintzia barnealdean dagoen herri honek senidetza harreman berezia dauka Gipuzkoako Goierrin dagoen Idiazabal herriarekin; izan ere, hangoa zen Hego Ameriketako Idiazabal-en sortzailea Demetrio Jauregialtzo. Mendeurrena dela eta, Angel Jose Martini herri argentinarreko seme maiteak herriaren historiari buruzko liburua idatzi zuen, 'Bi Idiazabal, mendeurren bat'. Testuan, immigranteen istorio, pasadizo, tristura eta itxaropenak kontatzen ditu Martinik, azken mendearen lekuko baliotsuak.

Gehiago irakurri...


Gurebook.com online dendan salgai daude euskal idazleen azken nobedadeak, e-book formatoan

2010/12/30

Gurebook.com webgunearen azala Liburu elektronikoena iraultza geldiezina omen da eta mundu osoan hedatzen ari den modari jarraiki euskal argitaletxeak ere euren nobedadeak formato elektronikoan eskaintzen hasiak dira, www.gurebook.com webgunearen bitartez. Diasporako euskaldunentzat, bereziki, aukera oso baliagarria izan daiteke, Euskal Herrian plazaratzen diren azken nobedadeak momentuan erosi eta jasotzeko bidea baita.

Gehiago irakurri...


Miami Herald egunkariak Floridako jai alaiaren, estatuko sinbolo izan zenaren gainbehera biltzen du artikulu batean

2010/12/30

Artikulua Miami Herald egunkariaren webgunean 80. hamarkadan zesta punta edo AEBetan jai alai izenez ezagutzen duten kirola Floridako nagusienetakoa izan zen. Milaka ikusle eta apustulari biltzen zituzten frontoiek Estatu Batuetan zehar. Gaur egun, baina, etorkizun beltza omen du, beste kirol eta apustu iturriak, batez ere pokerra, gailendu baitzazkio. Miami Herald egunkariko Linda Robertson kazetariak jai alaiko izar izan zen Joey Cornblit-ekin batera frontoietara bisita nostalgiko eta kritikoa egin du, jarraian laburbiltzen dugun artikuluan.

Gehiago irakurri...


150 bat lagun bildu ziren Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxean 2010ari agur esateko

2010/12/29

Arrecifesko euskaldunek agurra eman zioten 2010ari Proiektuz betetako urtea da doana, Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeko kideek egindako lanari esker gauzatu den proiektu urtea. Eta hori, ospatzeko arrazoi ona da. Baina hamaika proiektu eta proposamen berri ere badakarzkie urte berriak Arrecifesko euskaldunei eta hori, zalantzarik gabe, kopa altxatu eta topa egiteko beste arrazoi ezin hobea da. Eta horrela, giro alai eta zinez baikorrean eman zitzaion “agurra” 2010 urteari Arrecifesen joan den igandean: topa eginez, dantzatuz, abestuz, txalotuz eta lagunekin elkartuz.

Gehiago irakurri...


Chacoko EEak Erakin aldizkariaren 10. alean Zuzendaritza berria eta Ipar Haizea antzerki taldea aurkezten ditu

2010/12/29

Erakin aldizkariaren 10. alearen azala (argazkia ChacoEE) Erakin aldizkariaren azken alea, hamargarrena, Kotoiaren Lurra elkarteko kideen eskutan da jada. Euskal etxeak bazkide eta Chaco probintziako erakundeen artean banatzen du aldizkaria eta nahi duen edonork e-mail bidez jaso dezake ere bertsio digitala. Azken ale honetan uztailean aukeratu zuten zuzendaritza berria aurkezten dute eta elkarteko ekimenen berri ematen: azken bi urtetako balioespena, Ipar Haizea antzerki taldearen sorrera eta 2011rako prestatzen ari diren proiektu berriak, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Kinku Zinkunegi: "Argentinako euskal etxeen erdian euskara klaseak emateko moduan gaude gaur egun" (eta VII)

2010/12/29

Kinku Zinkunegi eta Gabriela Mendia Mar del Platan, Argentinan Euskaraz-en 20. urteurreneko galan. Kinku Zinkunegi HABEko teknikaria eta Euskara Munduan programaren arduraduna da eta Argentinan Euskaraz egitasmoaren 20. urteurrena betetzen den honetan Argentinako euskal komunitatean euskara gorde eta zabaltzeko eginiko ahalegin azpimarragarri honen balioespena egiten du. "Ez dut sekula ahaztuko jendearen motibazioa eta ilusioa euskara ikasi eta irakasteko. Adin guztietako jendea, oso jatorri eta egoera desberdinetakoa, baina denak amankomuneko gune batean elkartuak: Euskaran", aitortu dio EuskalKultura.com-i, Argentinan Euskaraz programaren 20. urteurrena ospatzeko argitaratzen dugun zazpigarren eta azken elkarrizketan.

Gehiago irakurri...


Diasporak ere Euskal Selekzioak Venezuelaren aurka jokatuko duen partida jarraitu ahal izango du

2010/12/29

Euskal Selekzioak Kataluniaren aurka jokatu zuen partidaren irudia Azken bi urte hauetan ez da Euskal Selekzioak Gabonetan jokatu ohi duen tradiziozko partidarik izan. Baina aurten zaletuek izango dute aukera partida honetan sortzen den giroaz gozatzeko. 'Euskal Selekzioa' izenarekin, norgehiagoka gaur, abenduaren 29an, izango da Bilboko San Mames-en, eta Venezuelako selekzioa izango dute aurkari. Diasporako kideek partidua segitzeko aukera izango dute internetez eta ETB-Sat-en bidez. Canal Vasco-k aldiz Euskal Herriko goizaldeko ordubatetan emango du, Ameriketako ordutegira egokitu ahal izateko.

Gehiago irakurri...


Sabin Intxaurraga hil da bart Euskal Herrian: Argentinatik, gutuna heldu zaigu galdutako laguna gogoan

2010/12/28

Bart astelehen gauean, 2010eko abenduaren 27an, ostegunean 61 urte bete baino egun batzuk lehenago hil zen Galdakaoko Gurutzetan Sabin Intxaurraga Mendibil. Sabin Intxaurraga Mendibil arratiarra, Zeanuriko alkate izana, Jaurlaritzako sailburu ohi eta euskal politikan zein euskalgintza alorrean ibilibide luzeko pertsona, bart hil zen Galdakaon, Gurutzetako ospitalean, urriaren 12an hesteetatik operatua izan ondoren, minbiziak eraginda. Euskal diaspora ezagutzen zuen pertsona zen, Ameriketakoa bereziki, kargudun gisa zein bestela ere, Estatu Batuetako Boiseko puntatik Argentinaraino, eta lagunak zeuzkan bertan. EuskalKultura.com-eko irakurle zela aitortu zigun duela hiru urte azkeneko Euskal Gizataldeen Mundu Kongresuan. Argentinako lagun baten azken agurra eta oroitzapena jaso eta bildu dugu datozen lerroetan. Ostegunean 61 urte betetzeke hil da euskaltzale zeanuritarra.

Gehiago irakurri...


Gabonetan 30 luzemetraia euskaraz doan sarean streaming bidez ikusgai eitb.com eta kulturklik-i esker

2010/12/28

'Olentzero eta oparien ordua' da ikusgai dauden filmeetako bat Haurrentzako zein nagusientzako opari ederra jarri dute sarean eitb.com-ek eta Kulturklik-ek: 30 luzemetraia, euskaraz, mundu osoko euskaldunentzako eskuragarri. Argentinan, Australian, Madrilen ala Tokyon, bakoitzak nahi lekuan eta ordutegi arazorik gabe ikusi ahal izango ditu filme hauek, interneten eta streaming eran (ezingo dira deskargatu, baina bai bakoitzak nahi duen adina aldiz ikusi). Filmeen artean badira haurrentzako animaziozko hainbat luzemetraia, eta nagusiek komediak, dokumentalak, dramak eta beldurrezko filmak izango dituzte aukeran.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia