euskal diaspora eta kultura

2011/11/07
Euskaldunen Kolektibitatearentzako garrantzi handiko bi ekimen gertatzen ari dira dira oso denbora laburrean. Alde batetik, bukatu berria den Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarrak hainbat euskal etxetako ordezkariak bildu ditu joan den astean Donostian. Bestetik, Diasporako jai handienetakoa den Argentinako Euskal Astea gaur bertan hasiko da Atlantikoaren alde honetan, Necochean hain zuzen. Urtero bezala, Argentinako eta beste hainbat tokitako euskaldun, euskaltzale, dantzari, kirolari eta musikari elkartuko ditu hitzorduak. Omenaldiak, dantza, erromeriak eta egitarau oparoa duen aurtengo Argentinako Euskal Aste Nazionalean baitan Aukeran Dantza Taldea eta Drindots taldea ere izango dira partaide.
2011/11/07
Asteazken arratsaldean inauguratu zen ofizialki Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarra, nahiz eta goizetik hasiak ziren topaketaren jardunaldiak, euskal etxeetako eta federazioetako ordezkarien aurkezpenekin. Eguerdiko atsadenaldiaren ostean arratsaldeko jarduna 'Mr Basque' liburuaren aurkezpenarekin hasi zen. Mielanjel Elustondo kazetariak idatzi du eta William A. Douglass antropologo estatubatuarraren biografia da. Preseski, Bill Douglass bera izan zen aurkezpenaren ostean batzarraren inaugurazio hitzaldia emateko ardura izan zuena. Arlo instituzionalean, Lopez lehendakariak ongi etorria egin zien partehartzaileei. Jarraian, Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarreko argazki kronikaren bigarren partea.
2011/11/04
2011/11/04
Bai, eta ez dago akatsik artikulu honen titularrean. Izan ere, La Platako 'Athletic Club de Bilbao' Futbol Eskolako mutikoek bereganatu zuten lehenengo saria urriaren 14an burutu zen Paella Txapelketan. Lehiaketa Euzko Etxea-ko Toki Alai aretoan egin zen, eta berrehun bat lagunek dastatu ahal izan zuten futbolariek prestatutako platera. “Txapelketa urtero egiten da eta lehiaketa baino gehiago elkartu eta ondo pasatzeko aitzakia da”, azaldu diote euskal etxeko arduradunek EuskalKultura.com-i. Beste parte hartzaileek ere jaso dute sari bat.
2011/11/03
Patxi Lopez lehendakariak inauguratu zuen atzo ofizialki Donostiako Kursaal jauregian ospatzen ari den Euskal Gizataldeen Mundu-Batzarra. 'Guztion artean' leloa du bosgarren edizio honek eta bertara bildu dira Europa, Amerika, Asia eta Ozeniako 24 herrialdetako euskal etxe eta euskal federazioetako ordezkariak. Inaugurazio ofiziala arratsaldez izan bazen ere, batzarreko saioak atzo goizean hasi ziren, euskal etxe desberdinetako ordezkarien aurkezpenekin. Gaurko saioan 'Euskal Herria Mugaz Gaindi' (EHMG) Diasporari buruzko mintegia ari da ospatzen.
2011/11/03
Bertoko Gure Etxea euskal etxeak gonbidaturik, Marita Echavek Rio Negro probintzia argentinarreko General Roca hiria bisitatu zuen joan den asteburuan, 'Rutas del Vino' (Ardoaren bideak) programan baitan aurkezteko 'Cocina campesina vasca' (Euskal baserrietako sukaldaritza) bere liburua. Agrestis Upeltegian egindako bazkarian, Euskal Herriko menu bat dastatzeaz gain, musika eta dantzaz ere gozatu ahal izan ziren 150 gonbidatu. Argentinako euskal etxe askotatik pasatutakoa den Marita Echavek agenda beteta du datozen asteetarako ere. Azaroan zehar eta FEVA eta Cnel. Moldeseko euskal etxearen izenean, Chivilcoy, Villa Mercedes, Suipacha, Rauch eta Arrecifesera eramango ditu bere errezetak.
2011/11/03
Datorren astelehenean abiatuko da Caracasen Zinevasco jaialdiaren edizio berri bat eta Euskal Herrian edo euskaldunek egiten duten zinemaren ikuspegi zabala ekarriko du Venezuelako hiriburura. Jaialdiaren laugarren edizioa da honako hau eta 5 luzemetraia eta 42 laburmetraia aukeztuko ditu. Emanaldiak Cachao kulturgunean eta Los Galpones Arte Zentroan izango dira, eta aurten estrainekoz saio bereziak egingo dira Monteavila Unibertsitatean, azaroaren 21 arte. Emanaldi guztiak doan dira eta sarrera librea da.
2011/11/02
Makina bat ekimen ari da prestatzen Etxepare Euskal Institutua abendurako, Guadalajarako Liburu Azoka eta Euskararen Egunaren karira. Iaz bezala Etxeparek euskara eta euskal liburugintzaren presentzia sustatuko du Latinamerikako Liburu Azoka garrantzitsuena den Guadalajaran, eta aurtengoan gainera, Anjel Lertxundi idazlea gonbidatu du bertan parte hartzera. Lertxundik 'Etxeko hautsa' azken elaberria aurzketuko du eta UNAMen 'Zorion perfektua' lanari buruzko hitzaldia emango du, besteak beste. Horrez gain, Etxeparek Mexikoko Euskal Etxean egingo den Euskararen Eguneko ospakizunetan parte hartuko du. Jai handia ari dira prestatzen.
2011/11/02
Ibilbide luzea du Euskal Echea erakundeak Chubut probintzian euskal kultura zabaltzen. Laurogeita zortzi urteko elkarte hau Patagoniako zaharrenetako bat da, eta bere egoitzan Euskal Herriko kultur adierazpen anitz garatzen dira, tartean, dantza, kanta, kirola eta sukaldaritza. Horiek lagun, Euskal Echea-ko kideek izan dute aurten ere herriko Gizataldeen Azokan kolektibitate euskalduna ordezkatzeko ardura. Eta hala egin dute plater tipikoak eskaini eta dantza egiten. Daukaten ospeagatik, euskal etxeko dantzariek Puerto Deseado-n burutu zen Kolektibitateen Gau Emanaldian parte hartzeko gonbitea ere jaso zuten. Nobedadeen artean, elkarteko zuzendariek jakinarazi digute egoitzako jaietarako aretoa prest dagoela jadanik eta laster egingo dutela inaugurazioa.
2011/11/01
Etxepare Euskal Institutua buru-belarri ibili da hilabete honetan Europan zehar egiten diren hizkuntz eta liburu azoka desberdinetan euskara eta euskal kulturaren berri ematen. Iragan asteburuan, Berlingo Expolinguan izan da, eta aurretik, Londreseko The Language Show-en, Frankfurteko azokan eta Madrilgo Liberren. Azoka hauetan guztietan izandako presentziaren balioespen baikorra egin du Mari Jose Olaziregik, Institutuko Euskararen Sustapenerako zuzendariak, standak eskaintzen dituen aukerak optimazatzen saiatu direla azpimarratuz. "Standak metrotan murriztu ditugu baina ekintzatan eta presentzian hazten saiatu gara", azaldu dio Olaziregik EuskalKultura.com-i.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus