2007/04/23

Bilkura berezia egin zuten atzo igandez Australiako Basque Club of North Queensland euskal etxeko euskaldunek Townsville herrian. Larogei bat lagun bildu ziren euskal klubaren egoitzean eta hitzaldi txiki bat, lagunarteko bazkaria eta musika saio bat egin zuten, eguna Gernikako Arbola kantatuz amaitzeko, soinu baten akordeek lagunduta. Bildutakoen artean, Townsville bertako jendeak, 120 kilometro iparraldera dagoen Ingham-ekoak eta baita ehun bat kilometro hegoaldera dagoen Ayr-eko familiak ere. Bertako euskal familietako kopuru esanguratsuak dauka Gernikaldeko jatorria.
Gehiago irakurri...
2007/04/21

Nevada-Reno Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentruak (Center for Basque Studies, CBS) bere sorreraren 40. urteurrena ospatzen ari da aurten. Hori dela eta ikusgai ipini du lau hamarkada hauetan egindako ibilbidea eta bizitako 'abentura' azaltzen duen erakusketa. Datozen hilabeteetan urteurren ekimen gehiago plazaratuko dituz eta baita etorkizunari begira pauso berriak eman ere, tartean bertako Euskal Liburutegiaren webgune berria.
Gehiago irakurri...
2007/04/21

Etxepare Euskal Institutua sortu eta arautuko duen Legea onartu zuen atzo Eusko Legebiltzarrak. Erakunde berriak bere gain hartuko ditu lehenagotik Jaurlaritzak zuzenean lantzen dituen hizkuntza eta kultura alorreko zabalpenerako lanak, hala nola, Euskara Munduan porograma eta Unibertsitateetako lektoradoak, eta euskal kulturaren alor desberdinetan (tartean, literatura eta liburugintzan, ikus-entzunezkotan, arte ederretan eta abarrean) Kultura sailaren bitartez eta alorrean alorreko sektoreen laguntzekin egiten diren hainbat ekimen.
Gehiago irakurri...
2007/04/20

Leire Bilbao idazle gaztearen irakurtaldi poetiko-musikalarekin hasiko da gaur arratsaldean Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen EH! Literaldia jaialdiaren hirugarren edizioa. Jaialdia datorren maiatzaren 18a arte luzatuko da eta emakumeek eginiko literatura hartu du aurten ardatz, 'Emakumeen ahotsak/ Veus de dones' izenburuarekin. Datozen egunetan makina bat idazle eta musikari igoko dira Euskal Etxeko taulagainera: Koldo Izaguirre, Iratxe Retolaza, Iban Zaldua, Koruko Heras, Miren Agur Meabe, Julen Gabiria eta Txuma Murugarren, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2007/04/20

Gaur arratsaldean hasiko da Uruguayko Carmelo herrian, Coloniako departamentuan, 'Eusko Jaia' izeneko ospakizuna, FIVUren babespean urtero leku diferente batean antolatzen den euskal festa berezi uruguaiarra. Iazko Montevideoko 'Haize Hegoa'ri, Carmeloko 'Ibai Ondoko Euskal Etxea'k hartu dio aurtengoan lekukoa. Carmelo bertako, Rosarioko eta Montevideoko euskal dantza taldeez gain, Argentinako Maipúkoa ere arituko da, euskal musika, kantu eta jaiarekin batera osagai uruguaiar polita bilduko duen asteburuan, besteak beste Larbanois-Carrero bikote famatuaren eskutik.
Gehiago irakurri...
2007/04/20

Azken egunotan Aberri Eguneko bilkura eta ospakizunak izan dira nagusi munduko hainbat euskal etxeetan, eta gutxinaka gutxinaka ekitaldi hauen berri heltzen ari da BasqueHeritage.com-era. Argentinan, adibidez, joan den astean Buenos Aireseko Euskaltzaleak eta Eusketxe, Emakume Abertzale Batza eta Acción Vasca de la Argentina edota José C. Pazeko Toki Ederrek lagun eta kideak bildu zuten beste behin ere egun handi hau ospatzeko. Perun, Limako Euskal Etxeak ere bilkura egin zuen, eta ospakizunak izan ziren baita ere Caracasen (Venezuela) eta Santiagon (Chile).
Gehiago irakurri...
2007/04/19

Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea Boisen dago, hango Estatu Unibertsitateak antolatu duen International Conference of Basque Studies delakoan parte hartzeko. Baztarrikak euskararen egoerari buruzko hitzaldia emango du mintegian eta Basque Studies Consortium taldea sortzeko egingo den bilkuran parte hartuko du. Talde honek Eestatubatuetako unibertsitateetan Euskal Ikasketa Programak sortu eta bultzatzea du helburu.
Gehiago irakurri...
2007/04/19

New Yorkeko Eusko Etxeak ehun bat bazkide eta lagun bildu zituen joan den apirilaren 8an elkartearen Brooklyngo egoitzan, Aberri Eguna ospatzeko asmoz. Bertaratu zirenen artean Bizkaiko gazte talde bat eta Kirmen Uribe poeta izan ziren, azken hau egunotan AEBtan egiten ari den aurkezpen biran tartetxo bat eginez. Idazle ondarrutarrak poesi batzuk irakurri zituen eta artez deskribatu zuen Eusko Etxean bizitako giroa: 'New Yorken badago Euskal Herri txiki bat'.
Gehiago irakurri...
2007/04/18

Euskal Herriko Aldizkari Ofizialak (EHAO) datozen egunetan argitaratuko du Gaztemundu 2007 programarako hautatuak izan diren pertsonen zerrenda. Aurtengo Gaztemunduk 30 lagun bilduko ditu uztailaren 2tik 14ra Euskal Herrian. Parte hartzaileak euren herrietako euskal etxeetako kide dira eta egonaldian zentruetako jarduerak dinamizatzeko trebakuntza jasoko dute. Artikulu honetan 30 pertsona hauen izenak ematen ditugu, gehienak Argentinakoak eta besteak Uruguai, Kolonbia, Peru eta Estatu Batuetakoak.
Gehiago irakurri...
2007/04/18

Edorta Jimenez (Mundaka, 1953) Argentinan dabil egunotan 'Tifusaren urtea' bere azken lana aurkeztuz hainbat euskal etxe eta kultura etxeetan. Liburua 'thriller historiko' bat da eta Txalaparta argitaletxearen adar argentinarrak argitaratzen duen lehenengo lana da. Gaur arratsaldean Jimenezek Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxea bisitatuko du, Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrenari buruzko mintzaldia eskainiz. Datozen egunetan idazle bizkaitarra Córdoba, Villa Carlos Paz, Santa Rosa, La Plata eta Buenos Airesen ere arituko da.
Gehiago irakurri...