euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pozik dira Puerto Ricoko Euskal Etxean Uharteak lehenengoz errezibitu baitu lehendakari baten bisita

2007/09/11

Puerto Ricoko Euskal Etxeko kideak Ibarretxe lehendakariarekin (argazkia J.Bernardez)

Puerto Ricoko Euskal Etxeak Juan Jose Ibarretxeren bisita jaso zuen joan den asteburuan eta elkarteko kideak oso pozik agertu dira, hauxe baita lehendakari batek herri karibear honetara egiten duen lehen bidaia. Lehendakaria euskal komunitatearekin bildu zen eta euren bizimodu eta egoerari buruzko galderak egin zizkien hango euskaldun eta euskaldunen ondorengoei. Lehenago Ibarretxe Dominikar Errepublikan izan zen eta bilerak egin zituen bertako agintariekin eta euskaldunekin ere.

Gehiago irakurri...


Sei beka Kanpo Harremanetan eta Mexiko, Txile, Argentina, Venezuela eta AEBko ordezkaritzetan aritzeko

2007/09/10

Rafael Kutz donostiarra da aurten sortu duten Venezuelako ordezkaritzako buru Kanpo Harremanen arloan eta Mexiko, Txile, Argentina, Venezuela eta AEBtako Euskadiko ordezkaritzetan lan egin nahi duten gazteek aukera polita dute Jaurlaritzak aurkeztu duen espezializazio beken deialdi honetan. Sei beka dira guztira. Horietako bat Gasteizeko Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusian bete beharrekoa da eta beste bostak Eusko Jaurlaritzak Mexikon, Txilen, Argentinan, Venezuelan eta AEBtan dituen ordezkaritzetan. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 4ean itxiko da.

Gehiago irakurri...


Ia laurehun jende bildu ziren Viña del Mar-eko (Txile) Arte Antzokian 'Kutsidazu bidea, Isabel' filmaren emanaldian

2007/09/10

Maria Luisa Sáiz Aguirrezabal, Viña-Valparaísoko Eusko Etxeko lehendakari Archibaldo Uriarte, Txileko Euskadiko Ordezkari Jon Erdozia eta bere emazte Irene  Villarreal, Viñako emanaldi egunean Ia laurehun jende bildu ziren Viña del Mar hiri txiletarreko Arte Zineman 'Kutsidazu bidea, Ixabel' filme euskaldunaren emanaldira, Bosgarren Erregioko Euskal Etxeak entolatutako ekitaldian, lankide Txileko Euskadiko Ordezkaritza, Euskal Filmategia eta baita ere Viña del Mar-eko Udala eta Kultura Partzuergoa. Saiora bertaratu ziren besteak beste Txileko Euskadiko Ordezkari Jon Erdozia eta Viña-Valparaísoko Euskal Etxeko lehendakari Archivaldo Uriarte Araya.

Gehiago irakurri...


'Diasporako Herri Kirolak 2007' (sic) izeneko ekimena gauzatu da San Nicolas, bertako euskal etxearen eskutik

2007/09/10

Sokatiran ere ibili ziren parte hartzaileak 'Diasporaren Herri Kirolak 2007' izena --halaxe, euskaraz-- daraman egitasmoaren lehenengo saioak OHOko1, 31 eta 16 eskola publikoetako 70 bat ikasle bildu zituen Argentinako San Nicolás herrian, Buenos Aires probintzian, bertako Euskal Etxeak antolaturik. Egunean zehar partaideek Lihue Qimlu-ren baserria bisitatzeko aukera izan zuten --arazo fisiko eta sikikoak edo gaisotasun terminalak dauzkaten neska-mutikoekin lan egiten duen elkartea da berau--, baita ere euskal herri kirolak egiteko eta Euskal Herria, bere kultura eta hizkuntzari buruzko jakingarriak eskuratzeko, horretarako propio ateratako orrialde batzuk medio.

Gehiago irakurri...


Christopher Bengochea tenorea: 'Erramun Martikorena dut kantaririk gustukoen; abestiak zinez sentitzen ditu'

2007/09/10

Christopher Bengochea eta Rochelle Bard 'Romeo eta Julieta' operan abesten

Christopher Bengochea tenore euskalamerikarrak azkenengo sasoina izango du aurtengoa San Jose Operan, Kalifornian. Arrakasta nabarmena izan du bertan azken bi urteetan, Romeo edota 'Lucía de Lamermoor'-eko Edgardo bezalako pertsonaia erromantikoekin; baina kantari bezala proiektu berriei ekiteko garaia dela uste du. Nafarroa Behereko euskaldunen semea, Bengochea Montanako arrantxu batean hazi zen, euskal musika entzunez. Opera munduan urtetan ikasi eta ibili ondoren, euskal arrastoa nabaritzen zaio kantari gustukoena aukeratzerakoan: Erramun Martikorena, jarraian laburbiltzen dugun Mercury News egunkariko artikulu batean azaltzen duenez.

Gehiago irakurri...


Erroibarreko seme-alaba amerikanoen laugarren bilera eginen dute gaur AEBetan, Nevadako Gardnervillen

2007/09/08

Jose Luis Urrutia mezkiriztarrak (argazkian) eta bere emazte Maria (Retegui) Urrutia, Kaliforniako Thousand Oaks herrian bizi direnak dira bilkurako antolatzaile (argazkia EuskalKultura.com) Azken urteotan hasitako ohiturari jarraiki, Estatu Batuetako erroibartarrek beren laugarren bilera antolatu dute gaur Gardnervillen (Nevada), ibar nafarrean sortutakoen eta haien ondorengo amerikanoen bilgarri. Ekitaldiko antolatzaile, Jose Luis Urrutia mezkiriztarra eta ibarrean jatorria daukan bere emazte Maria Retegui iruindarra, gaztetandik Kaliforniako Thousand Oaks-en bizi direnak eta Jesus Rey bizkarretarra. 75-80 bat jende espero dute. Aita Martxel Tillousek emaniko mezak abiaraziko du eguna, bazkari herrikoia izanen da ondotik eta, azkenik, dantzaldia, Jean Flesher eta bere orkestra euskalamerikarrarekin.

Gehiago irakurri...


Euskariako kideek Diasporak egin dezakeen ekarpenaren garrantzia aipatuz amaitu dute Argentinako bira

2007/09/08

Euskariako hiru kideek astelehenean Eusketxen eskaini zuten hitzaldia (arg. EuskalKultura.com) Argentinako zortzi lekutan jendaurrean agertu eta hitzaldiak emanez egin duten bira bukatu dute Jose Migel Agirre Oar, Txema Landa eta Patxi Azparren Euskariako kideek. Bilerotan lehenengo eskutik ezagutu ahal izan dituzte toki horietako euskal etxe eta euskaldunak, eta euren sentipenak Euskal Herriaz eta euskal gatazkaz. Eskarmentu honek argiro baieztatu die 'ezinbestekoa dela Diasporaren ekarpena irtenbideak topatzerakoan', bereziki '2006ko meniaren etenaren ostean sortu den egoera konplexuaren aurrean'. Buenos Aireseko euren azken hitzaldiotan, Euskariako kideok berretsi egin dute 'Euskal Diasporaren partaidetzaren beharra euskal egoera soluziobideratzeko'.

Gehiago irakurri...


Azken egunak Asmozeko bekak eskatzeko: %50 Zuzenbide ikastaroetan eta %100 Euskal Ikasgaietan

2007/09/07

Chacoko María Ofelia Mozzati abokatua, 2006ko CISCE ikastaroko kidea, Mariana eta Iñaki seme-alabekin Asmoz Fundazioak eskaintzen dituen ikastaro birtualetan parte-hartu nahi duten Diasporako kideek azken egunak dituzte izena emateko. Ikastaro hauetako batzuetan, gainera, Diasporako kideentzako bekak eskaintzen ditu Asmozek: %100 Euskal Ikasgaien Ikastarorako (lehen Jakinet izena zuena) eta %50 Europar Batasuneko Zuzenbide Konstituzionaleko ikastarorako eta Giza Eskubidetan Aditua ikastarorako.

Gehiago irakurri...


Paddy Woodworth kazetari irlandarrak The Basque Country, Euskal Herriari buruzko kultur gida argitaratu du

2007/09/07

Paddy Woodworth kazetaria (argazkia Jon Aldalur) Paddy Woodworth kazetari irlandarrak atzo Londonen aurkeztu zuen The Basque Country: A cultural history liburua. Euskal Herriko gizartea eta kultura barrena bidaia proposatzen du bertan 30 urtez The Irish Times egunkariko korrespontsala izan zenak. Liburua 'nik neuk garai haietan eduki nahi izango nukeen Euskal Herriaren gida da', dio egileak. Urte hauetan euskal gizartea ondo ezagutu ahal izan du irlandarrak eta irakurlea Euskal Herriko konpletasunetan zehar gidatzen du: gizarte moderno eta antzinakoa aldi berean, anitza eta plurala, bere esanetan.

Gehiago irakurri...


Bostehundik gora haur aritu ziren joan den larunbatean FEVAko Euskara sailak antolatutako X. 'Ume Topaketa'n

2007/09/07

Zaku lasterketa... Elkarretaratzea joan den larunbatean gauzatu zen Lavallol-eko Euskal Echea Ikastetxean, Hiriburu Federaletik berrogei bat kilometrora. Urteroko ekitaldi jendetsu honek hamargarren urteurrena bete du aurten eta, aurreko edizio guztietan bezalaxe, ahalegin fisikoa eta kulturala uztartu zituen oraingoan ere. Bostehundik gora ume, Euskal Echea-koak zein hainbat herritako euskal etxeetatik etorriak, egun polita pasatu zuten jolasak, kirola eta elkarbizitza ardatz hartu zituen ekimenean.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia