euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ingalaterrako Basque Children of '37 elkarteak Gudaren Umeak omenduko ditu larunbatean Southamptonen

2007/05/22

Basque Children of 37 elkarteko argazki bildumako irudi bat Omenaldia egingo diete larunbatean Ingalaterrako Southampton hirian 1937ko gudan bertara babes bila heldu ziren ia 400 umeei eta abegikor hartu zituzten familiei. Basque Children of 37 elkarte ingelesak antolatu du ekitaldia. Elkarte hau Ingalaterran gelditu ziren umeak eta euren seme-alaba eta ondorengoek osatzen dute. Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Miren Azkarate Kultura sailburua izango da eta baita Euskal Herrira itzuli ziren haur haietariko batzuk ere. Azken hauek gaur bertan aterako dira Ingalaterra aldera ferrian Bilbotik, bi eguneko itsas bidaian duela 70 urte eginiko bidea berregiteko asmoz.

Gehiago irakurri...


Chivilcoytik Villa Mercedeseraino joan dira Arantzazuko Amaren irudia jasotzera, ekainaren 25ean jargiratzeko

2007/05/22

Joan den larunbatean Villa Mercedesen eginiko ekitaldia, non herri puntanoko EEko kideek Arantzazuren irudia eman zieten Chivilcoyko EEtik etorritako ordezkariei Chivilcoy-ko 'Beti Aurrera' Euskal Etxe argentinarreko ordezkaritza bat, Buenos Aires probintzian, San Luis probintziako Villa Mercedes hiriraino heldu zen iragan larunbatean, Arantzazuko Ama Birjinaren irudi bat jasotzera, euskal jatorriko Andra Mari datorren ekainaren 25ean jargiratu edo 'tronuratu' behar baitute Chivilcoyn. Azken boladan, euskal etxeak medio --eta EuskalKultura.com-en argitara emaniko artikuluak ez dira honetan zerikusi gabeak--, hazten ari da Argentinan tradizioz garrantzitsua izan den Mariaren adbokazio honekiko atxikimendua. 2005eko abenduan Villa Mercedesen bertako EEk bultzaturiko dedikazioaren ildoari jarraiki dator oraingoa eta hauen laguntzari esker izan da posible 25ean Chivilcoyko euskal egoitzaren inaugurazio handiarekin batera egingo den jargiratze ekitaldia.

Gehiago irakurri...


Sonia Gastaminza agintaldi berri baterako hautatua Viedma y Patagones-eko 'Beti Aurrera Aberri Etxea'n

2007/05/22

Sonia Beatriz Gastaminza, lehendakari eta halaber lehenengo langile Viedmako 'Aberri Etxea'n Ohiko Urteroko Biltzarra egin ostean, karguak berritzeari ekin dio Argentina hegoaldean elkarren ondoan --ibai Beltza tarteko-- dauden Viedma (Río Negro probintzia, Patagonia) eta Carmen de Patagones (Buenos Aires probintzia) herrietako euskal jatorriko komunitatea biltzen duen 'Beti Aurrera Aberri Etxea' delako euskal etxeak. Erabaki ere, orain arte lehendakari izandako Sonia Beatriz Gastaminzari konfidantza berretsi eta beste bi urterako berraukeratzea erabaki du. Langintza horretan lagun izango ditu, besteak beste, Isabel del Carmen Labiano, lehendakariorde gisa, eta Ana Teresa Moyano, idazkaritzan, hauek ere karguetan berretsiak.

Gehiago irakurri...


NABOk 16 eta 25 urte arteko gazteentzako lehenengo 'Gaztealdi' egitaraua zabalduko uztailaren 25ean Boisen

2007/05/21

Boiseko Euskal Museoa izango da Gaztealdiko lehen edizio honetako ikasguneetako bat NABOk, Ipar Ameriketako Euskal Etxeen Federazioak aditzera eman du jadanik lehenengo Gaztealdi programa honek izango duen egitaraua. Ekimena euren kulturaren garapenean zeresana izan nahi duten 16 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta ikastaroan euskal kultura sustatzeko ekitaldiak bideratzen ikasiko dute. Ikastaroa Boisen izango da uztailaren 25-27 bitartean, Basque Museum eta Boise State University-ren babesarekin. Irakasle taldea Patty Miller, Lisa Corcostegui, Joseba Etxarri eta John Ysursak osatzen dute.

Gehiago irakurri...


Suipachako intendenteak eta Euskal Etxeko lehendakariak estalkia kendu zioten Gernika gogoratzen duen plakari

2007/05/21

'Gernika bakearen alde' adierazpenaren irakurraldia Suipachako Jauregi Munizipalean Suipachako Euskal Etxeak bukaera eman die Gernikako Bonbardaketaren 70. urteurrena dela eta antolatutako ekitaldiei. Horien artean, herriko intendenteak lagundurik, gertaera gogoratzen duen plaka bat desestali zuten euskal etxeeko kideek Balcarce plazan dagoen haritz kimuaren ondoan. Gainera 'Gernika Bakearen alde' adierazpena irakurri zuten Jauregi Munizipalean eta Gure Txokoa Euskal Etxeko lehendakariak, Carlos Alberto Irastorzak, ekitaldiok 'interes munizipaleko' aitortzen zituen dekretuaren kopia jaso zuen.

Gehiago irakurri...


Martin Petrus, EIAEko koordinatzailea: Indarrak batu ditugu mundu aleman hiztunari Euskal Herria aurkezteko

2007/05/19

Martin Petrus (argazkia BasqueHeritage.com) Euskal Herria eta euskal kultura gero eta oihartzun handiagoa ari da lortzen Alemanian. Euskal literatura hasia da alemanez agertzen, euskara-alemana hiztegia plazaratu da, euskal kultura asteak egiten dira Alemaniako hirietan, euskara eta euskal kultura ikasteko aukeran eskaintzen dira unibertsitate germaniarretan... Euskal kultura ahalegin horretan dabil, besteak beste, Martin Petrus, geure kulturaz maitemindutako alemana. Bera da Frankfurt-eko 'Euskal Ikaskuntzen Alemaniako Etxea' (sic) erakundeko koordinatzaile. Uda honetarako prest dauzkate jadanik ikastaro eta emanaldiak. Jarraian HABE aldizkariak Petrusi iaz egindako elkarrizketa bat berreskuratu dugu, egungotasuna mantentzen duelakoan.

Gehiago irakurri...


Chivilcoyn gogor ari dira lanean hainbeste borrokatutako Euskal Etxearen egoitza ekainaren 23an inauguratzeko

2007/05/19

Hilabete barru inauguratuko da Chivilcoyko 'Beti Aurrera'ren egoitza irrikatua, ahalegin etengabea, ekonomikoa eta bestelakoa, eskatu duen proiektua. Urte batzuk dira urrats garrantzitsua emanez Chivilcoyn Euskal Etxea izan behar zuen eraikinaren egitura zutitu zutenetik. Geroztik, luze jo dute obrek, baina hura bertan, euskaldunen kemenak eta burugogorkeriak, apurka, kolorebako porlanezko egiturak bizitasunak eta aktibitateak dakartzan margoz betetzen joan dira. Hauts artean ere, gauzak amaitu barik ere, entsaioak, bilkurak eta ekintzek arimaz betetzen joan dira azken hilabete eta urteotan, lehenago eraikin huts zen hura, 'Etxea' bilaka arazi arte. Izerdiaren lana. Gogoa eta bihotza, aspaldi bildu zitzaizkion gune honi, baina horrekin batera hornikuntza materialaren unea eta Etxe gutxi gora behera amaitua lagun artean inauguratzeko unea ere, une konpartitua, iritsi da. Ekainaren 23an izango da.

Gehiago irakurri...


Gernika Rugby Taldeko ordezkariak Argentinan dira kirola, kultura eta Diaspora batzen dituen ekimena aurkezteko

2007/05/18

Jorge Gimenez euskal argentinarra, Gernikaren entrenatzailea, eta Marcos Larrauri managerra Ekimena 2004an sortu zen, Gernika Rugby Taldeak egiten dituen jarduerak zabaltzeko asmoz. Taldeak ateak ireki nahi dizkie mundu osoko euskaldunei rugbyaren eta kirolaren bitartez. 'Ekimen honek kirola, kultura eta Diaspora biltzen ditu', azpimarratu dio EuskalKultura.com-i Marcos Larraurik, Gernika Rugby Taldeko managerrak, egunotan Argentinan egiten ari den biran. 'Kirola herrien arteko lotura da eta kirolaren unibertsaltasunari esker euskal klub batek bere ekimena aurkez dezake Argentinan'.

Gehiago irakurri...


FEVAko lehen mintza praktikak Buenos Aires probintziako dozena bat irakasle bildu zituen hiriburu federalera

2007/05/18

Joan den larunbateko mintza praktikako partaideetako batzuk Euskaltzaleak-en egoitzan FEVAk antolatutako aurtengo lehenengo mintza praktika saioak, 'Argentinan Euskaraz' egitasmo barnean egindakoak, dozena bat euskara irakasle bildu ditu joan den larunbatean Buenos Aires hiriburura, izen bereko probintziako euskal etxeetatik etorriak. Irene López de Vicuña koordinadore, bertan ordezkaririk izan duten euskal etxeak General Villegas, La Plata, Tres Arroyos, Arrecifes, General Rodríguez eta hiriburu federala (2) izan dira. Federazioaren bigarren jardunaldia hurrengo seihilabetekoan egingo da, neguko barnetegiaren ondotik.

Gehiago irakurri...


Jon Kepa de Erquiaga berrautatu dute Buenos Aireseko Laurak Bateko lehendakari; J. M. Landa, lehendakariorde

2007/05/18

Jon Kepa de Erquiaga, lehendakari berrautatua (ezker), irriz artxiboko argazki honetan Nestor Mendia lehendakari ohiaren aurrean, Paulo Barquin-en begiradapean (arg. BasqueHeritage.com) Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxeak, bere Ohiko Biltzar Orokorra bildurik, barne araudien araberako prozedura jarraitu eta erakundeko zuzendaritza karguak berritu ditu. Agintaldi berri baterako berrautatua geratu da, beraz, Jon Kepa de Erquiaga, lehendakari gisa. Berarekin batera arituko dira José María Landa, lehendakatiode; Arantxa Goicoa, idazkari; eta Eduardo Lizaso, diruzain, Zuzendaritza Batzordeko beste zenbait hautetsiren artean.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia