euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Nomadak TX' dokumentalak musika film onenaren saria lortu du Washingtoneko SilverDocs jaialdian

2007/06/23

Harkaitz Martinez de San Vicente, Raul de la Fuente eta Igor Otxoa sariarekin (argazkia AFI) Washingtongo SilverDocs jaialdia dokumental munduan garrantzitsuenetako bat da, izan ere, Discovery Channel telebista kate famatuak antolatzen du. Raúl de la Fuentek zuzenduriko 'Nomadak TX' dokumentalak bertan eskuratu berri du bere azken saria, nazioarteko ibilbide arrakastatsuan azkena, momentuz. Estatubatuar epaimahaiaren esanetan txalapartaren inguruan egindako road-movie honek egi bihurtzen du 'musika hizkuntzarik unibertsalena' dela dioen esaldi famatu hura.

Gehiago irakurri...


Madrilgo Euskal Etxeak euskarazko poemak irakurri zituen Lauaxeta omentzeko bere heriotzaren 70. urtemugan

2007/06/23

Ane Bastida euskara irakaslea Lauaxetaren omenezko poesi irakurtaldian (argazkia Joaquín Ortiz) Aurten Estepan Urkiaga, Lauaxeta, poeta mungiarra 36ko gudan fusilatu zuteneko 70. urteurrena betetzen da eta Madrileko Euskal Etxeak omenaldia egin nahi izan zion, izan ere poesia irakurraldi batekin. Ekitaldia euskara hutsean gauzatu zen eta Lauaxetaren poesiak Alfredo Vicent gitarrajolearen musikaren laguntasuna izan zuten, Jorge Etxague antolatzaileak BasqueHeritage.com-i azaldu dionez. Ane Bastida euskara irakasleak irakurri zituen olerkiak eta Jorge Etxague berak Lauaxetaren bizitza eta lanari buruzko mintzaldia eskaini zuen.

Gehiago irakurri...


Villegas-ko Euskaldunak Euskal Etxeak hainbat lagun eta bazkide bilduz inauguratu zuen bere egoitza berria

2007/06/22

Euskal Etxearen egoitza berriaren inaugurazio afariko giroa (argazkia Villesgasko EuskaldunakEE) Elkarteko 80 bat bazkide eta lagun bildu ziren ekitaldira eta giro ederrean afaldu zuten euskal etxearen aurrerapauso hau ospatzeko. Egoitza berria Fasciolo kaleko 51an alokatutako areto bat da eta hemendik aurrera bertan egingo dira euskal etxearen jarduera eta ekitaldi guztiak. Irekiera ekitaldian elkarteak azken urteetan bultzatu dituen ekimenen errepasoa egin zuten eta datozen ekitaldietan parte hartzeko gonbitea luzatu zuten Villegas'ko Euskaldunak euskal etxekoek. Hurrengo hitzordua uztailak 7a, San Fermin!

Gehiago irakurri...


Frankfurteko euskara ikasleak euskal sagardo tradizioen ikasle Alemaniako sagardotegi batera eginiko bisitan

2007/06/22

Frankfurteko euskara ikasleak sagardotegian egin zuten klasearen zati praktikoan (Petrus argazkia) Batek baino gehiagok sagardo kupel batean must egiten duenaren irudia izango du buruan, baina ez, Alemaniako Euskal Ikaskuntzen Etxeko (EIAE) ikasleek egin zuten murgiltze/ikastaldia ez zen hain drastikoa izan. Alemaniako alde honetan sagardo tradizio handia dago eta euskal sagardoaren antzeko mota bat ere egiten dute. Euskal Herriko sagardo ohiturei buruz hitz egitea euskal estiloko sagardoa dastatuz zen klase praktikoaren helburua eta azkenean taldeko 25 ikasleek, alemaniarrek eta euskaldunek uste baino antzekotasun gehiago dituztela erabaki zuten.

Gehiago irakurri...


BatekMila erakusketa zabalduko da etzi Baionan eta interneten, 'txango bat euskal munduetan barrena'

2007/06/21

BatekMilak euskal munduak eta euskaldun izateko era anitzak erakusten ditu fisikoki zein sarean Euskal Kultur Erakundeak (EKE) eta Koldo Mitxelena kulturguneak antolatu duten BatekMila erakusketak ateak irekiko ditu larunbat honetan Baionan. Erakusketak bidaia bat proposatzen du gaur egungo euskal kulturan zehar, euskaldun izateko era desberdinak taularatuz, bai Euskal Herrian eta baita munduan ere. Diasporako euskaldunengana iristeko asmoz EKEk erakusketaren bertsio birtuala sortu du. Bertan argazkiak, bideoak eta munduko euskaldunen testigantzak ikus eta entzun daitezke.

Gehiago irakurri...


Euskal kantua Madrilera bisitari, etzi larunbata Zamudioko Koralarekin eta datorren astean Leioako Kantika medio

2007/06/21

Zamudio Kamara Koraleko kantariak Madrileko euskal komunitateak eta oro har musikazaleek Euskal Herriko konposatzaileen hamaika kanta entzun ahal izango ditu datozen egunetan, Zamudioko Kamara Korala eta Leioako Kantika Koralaren ahotsetan. Zamudioko taldea 11 emakumek osatzen dute eta euren emanaldia etzi, larunbat honetan bertan, Madrileko San Inazio elizan izango da. Kantika Koralak bestalde, hilaren 29an eskainiko du emanaldia Santa Cruz elizan, Euskal Etxearen egoitzaren 25. urteurrena dela eta.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza Batzordea berritu du Argentinan Gure Etxea Euskal Etxeak, Santa Fe hirian, izen bereko probintzian

2007/06/21

Santa Feko Euskal Etxearen logoaren zatia Erakundearen araudiak dioenari segituz, Santa Fe probintzia argentinarreko Santa Fe hiriburuko 'Gure Etxea' Euskal Etxeak bere Zuzendaritza Batzordeko kideak berritzeari ekin dio ekainaren 8an eta agintaldi berri baterako barne buruzagiak hautatu du. Euskal Etxeak zabaldu duen idazkian jakin arazten denez, Gabriel Papini Jaureguiberry lehendakari duen Zuzendaritza taldeko idazkari da Catalina Villanueva eta diruzain Hernando Garmendia, beste zenbait karguren artean.

Gehiago irakurri...


Europa eta Ameriketako euskal etxe ugarik beteko dute egunotan San Juan Gaueko suaren tradizio magikoa

2007/06/20

Sua eta sorgina izan ziren protagonista argazkiak islatzen duen Suipachako San Juan jaian Euskal Herriko antzinatiko ohiturari jarraiki Diasporako hainbat euskal etxe eta komunitatek San Juan Gaua suarekin lotutako ekitaldiak eginez ospatuko dute. Udako solstizioa (neguko solstizioa hego hemisferioan) eta udari (neguari) ongi etorria egiten dion jai honek kristau santuaren izena eta eguzkiaren boterea eta suaren indar garbitzailea bezalako sinismen jentilak batzen ditu. Izpiritu gaiztoak aldentzeko eta aro berri oparo bati ekiteko aukerak bat baino gehiago tradizioa bete eta suaren gainetik salto egitera eramango du Montevideon, Caracasen, Buenos Airesen, Bartzelonan...

Gehiago irakurri...


Cañuelaseko Denak Bat EEak jaia aurreratu eta joan den asteburuan egin zituen San Juan erromeria eta su festa

2007/06/20

Sorginak eta Lantzeko Ihauteriko pertsonaiak Denak Baten kalejirako protagonista izan ziren (argazkia CañuelasEE) Cañuelaseko Euskal Etxeak San Juan gauean egin ohi den sua aurreratu egin du aurten eta joan den larunbatean, ekainaren 16an, egin zuen jaia. Cañuelaseko herrikideak bertan parte hartzera gonbidatuta zeuden eta arratsaldeko sei t'erdietan, iluntzen ari zela jada (sasoin honetan Hego hemisferioan egunak laburragoak izaki), kalejira handi batek herriko kaleak zeharkatu zituen, jendea festara deituz. Jai giro eta musika artean ibili zuten bidea sua egin behar zen lekuraino, Alem eta Juárez kaleen arteko bidegurutzean. Bertan hasi zen gauaren parte magiko eta zirraragarriena.

Gehiago irakurri...


Edurne Azpitarte, dantza txapelduna: «Dantzan aurrean ibili nahi baduzu, zeure buruari asko eskatu behar diozu»

2007/06/20

Azpitarte neba-arrebak saria eskuetan joan den asteburuan Seguran (argazkia Noticias Gipuzkoa) Hirugarren aldiz jarraian eskuratu dute Gipuzkoako Seguran jokaturiko Euskal Herriko Dantza Sueltoko Txapelketa Jon Ander eta Edurne Azpitarte anai-arreba azkoitiarrek. Bikoteak hogei urte daramatza elkarrekin dantzan eta elkarren tasun eta puntu ahulen berri zehatza dauka. Entrenamendu edo errepika gogorrak egin behar izan dituzte, eta bideoek ere laguntzen dute hobetu edo findu beharreko gauzak detektatzen. Berriak atzoko alean eman zuen argitara Itsaso Ibarrak Edurne Azpitarteri eginiko elkarrizketa hau.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia