euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Edukia berrituta ireki da berriro Donostiako Untzi Museoa, bertako itsas historia 'ezkutua' zabaltzeko asmoz

2007/06/28

Inaugurazio eguneko argazkia Funtzionamenduan zein publikoaren aurrean agertzen duen edukiari dagokionez aldaketa handiz zabaldu ditu berriro ere ateak Donostiako Untzi Museoak. Ekainaren 12an egindako inaugurazioak, Donostiako itsas historiari buruzko ibilbide hautatua ipini du bisitarien begi aurrean, orain arte sekula erakusgai ipini ez ziren 170 pieza tarteko. Hiriak itsasoaren izan duen harreman estua ipintzen du agerian. Aukera ederra honakoa, donostiarrek, eta oro har euskaldunek, itsasoarekin izan duten harreman historikoa hobeto ezagutzeko. Honi buruz dihardu Nagore Irastorzak Irutxuloko Hitza egunkari donostiarrean argitara emandako artikulu honetan.

Gehiago irakurri...


Gustura Venezuelako euskaldunak Euskadiko selekzioaren partidarekin eta Eusko Etxera egin zuten bisitarekin

2007/06/27

Selekzioko jokalariek autografoak sinatu zituzten Eusko Etxeko  bazkideentzat (argazkia Eusko Etxea) Euskadiko futbol selekzioak berriki Venezuelara egin duen bidaiak oroitzapen onak utzi ditu herri honetako euskal komunitatean. Euskal taldeak azken 69 urtetan Ameriketara egiten zuen lehen bidaia zen hau eta oso arrakastatsua izan da kirol alorrean, euskaldunek Venezuelar selekzioa gainditu egin zutelako 4-3ko emaitzarekin. Gizarte alorrean ere oso positiboa izan da bidaia, alde batetik partidak venezuelar komunikabideetan izan duen oihartzunagatik, eta bestetik, euskal selekzioko jokalari eta arduradunek Caracaseko Eusko Etxea bisitatu eta euskal komunitatearekin biltzeko parada izan zutelako. Elkarteko kideek ilusio handiarekin hartu zituzten jokalari euskaldunak eta urrunetik bada ere euskal futbol taldeen zaletu sutsuak direla erakutsi zieten.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak onarpen ofiziala eman zion atzo 'Washington DC Euskal Etxea' elkarteari

2007/06/27

Argia Beristain Daugherty, AEBetan jaiotako euskalduna da elkarte onartu berriko  lehendakaria (BasqueHeritage.com argazkia) Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak asteartero egiten duen bilkuran atzo hartutako erabakien artean Estatu Batuetako Washington hiriburuko 'Washington DC Euskal Etxea' (sic) izeneko Euskal Etxea onetsi eta erregistro ofizialean sartzea deliberatu zuen. Neurri honekin aipatu erakundea nor da aurrerantzean, Jaurlaritzak kanpoko euskal giza-taldeei eskaintzen dizkien programa eta onuren hartzaile eta eskubide-emaile izateko bere bazkideekiko.

Gehiago irakurri...


Asteburu handia Chivilcoyko euskaldunentzat: egoitza berria ireki eta Arantzazuko Amaren irudia jargiratu zuten

2007/06/27

Beti Aurrerako dantzariek Ama Birjinaren irudiaren aurrean dantza egin zuten (argazkia Chivilcoy Blog) Chivilcoyko euskal komunitateak egun zirraragarriak bizi berri ditu. Joan den larunbatean Beti Aurrera Euskal Etxearen egoitza inauguratu zuten. Ekitaldia jendetsua izan zen eta eraikinaren bedeinkapenarekin hasi zen. Ondoren egunaren oroigarri bat jarri zuten eta ohorezko ardo bat zerbitzatu zen egoitza berriarengatik topa egiteko. Igandean Arantzazuko Ama Birjinaren irudia jargiratu zuten, euskal etxean bertan. Eskertza meza eskaini zuten jarraian eta euskal dantza erakustaldi bat ondotik.

Gehiago irakurri...


Rol jokoak eta beste jarduerak FEVAk txikien euskara irakasleentzako antolatu dituen Pedagogi Jardunaldietan

2007/06/27

Marcela Miranda irakaslea taldeen lana gidatuz Argentinako euskal etxeetako haurren euskara irakaskuntzan dabiltzan hainbat irakasle Laurak Baten bildu ziren joan den larunbat eta igandean, FEVAk antolatutako ikastaro espezialduan parte hartzeko. Marcela Miranda eta Yasy Sabbatini adituek eman zuten ikastaroa eta bigarren hizkuntza bat irakasten duten profesionalek jakin beharreko arloak landu zituzten, alderdi teoriko zein praktikoan. Datorren irailean Lavallolgo Euskal Echea Institutuan egingo den Txikien Topaketaren antolakuntza ere jorratu zen.

Gehiago irakurri...


Castelli-ko 'Oneratu' Euskal Argentinar Etxe gazteak San Juan sua antolatu zuen estreinekoz joan den asteburuan

2007/06/27

San Juan Sua Castellin joan den larunbat gauean Buenos Aires probintzia argentinarreko 'Oneratu' Euskal Etxe gazteak euskal tradizioen ildoari jarraitu nahi izan zion joan den larunbatean eta San Juan sua antolatu zuen estreinekoz arratseko sei t'erdietatik aurrera, bere lagun eta bazkideei eta oro har Castelliko herritarrei parte hartzeko deia eginez. 'Oneratu' Euskal Etxea iaz sortu zen, duela 51 urte herrian bertan fundatu zen beste euskal etxe baten lekukoa jasoz.

Gehiago irakurri...


Idaho osotik etorritako lagunen babesak giro ederra sortu zuen Homedaleko Txoko Ona elkartearen inaugurazioan

2007/06/26

Soinujoleen lanak igandeko ekitaldiak alaitu zituen (argazkiak TxokoOna) Homedaleko Txoko Ona Euskal Etxeak maila bikainarekin gainditu zuen egoitza berriaren inaugurazio ekitaldiaren erronka. Estatu osoko lagun asko bertaratu ziren eta nahiz eta euskal etxeak neurri honetako ekitaldia antolatzen zuen lehen aldia zen oso ondo atera zen dena. Larunbatean 250 bat lagun bildu ziren Txoko Onak antolatu zuen afarira. Igandean, eguraldi ona lagun, euskal dantzak, musika, erakusketak, harrijasotzaileak eta beste ekitaldiak egin zituzten elkartearen kanpo aldean.

Gehiago irakurri...


Rosarioko Zazpirak Batek euskara bultzatzeko lehiaketak jarri ditu abian Argentinako Euskal Asteari begira

2007/06/26

Zazpirak Bat Euskal Etxean eginiko Bilkura Orokor bat Zazpirak Batek izango du aurten Euskal Astea antolatzeko ardura eta giroa berotzen hasi asmoz bi lehiaketa eta txikientzako jarduera bat jarri ditu abian. Afitxeen lehiaketa, Gernikako bonbardaketaren 70. urteurreneko lehiaketa eta haurrek egingo dituzten postal erakusketa dira jarduerak eta hiruek euskara dute hari nagusi. Deialdia euskara ikasle eta irakasleei zuzendua dago eta lehiaketen zein postalen jardueraren emaitzak Euskal Astean ikusgai izango dira (urriaren 5, 6, eta 7an), Rosarion.

Gehiago irakurri...


Kolektibitateetako Liburutegien II. Topaketa uztailaren 14an, La Platan, 'Matxin Burdin' Liburutegia antolatzaile

2007/06/25

Aurreko edizioko entzulegoa (argazkia LaPlataEE) Hitzordua La Platako Euzko Etxean izango da, uztailaren 14ean. 2006ko irailean hasitako ekimenari segida emanez, bigarren topaketa honen helburua aurreko bileran egon zirenekin berriz bildu eta batzen diren kide berriak ezagutzea da. Topaketako ekitaldien artean hainbat mintzaldi antolatu dira, liburutegietako kideek euren esperientziak ezagutzera eman eta konpartitu ahal izateko.

Gehiago irakurri...


Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxearen blog berriak jo ta su dihardu elkartearen informazio eguneratua eskainiz

2007/06/25

Chivilcoyko Beti Aurreraren blogaren azala Chivilcoyko Euskal Etxea nolabaiteko iraultza bizitzen ari da azken egunotan, bere egoitza propioaren inaugurazioarekin. Eta ez hori bakarrik, egoitza fisikoa egitea nahiko lana izan ez eta Chivilcoyko euskaldunek egoitza birtuala ere jarri dute abian: Euskal Etxearen bloga. Atzo bertan hasi zen interneteko bitakora hau mezuak argitaratzen eta elkartearen azken berriak heleraziko dizkie Beti Aurrerako bazkideei eta munduko lagunei.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia