euskal diaspora eta kultura

2008/01/01
2008/01/01
2008/01/01
2008/01/01
2008/01/01
Euskal Herrian bertan baino lehenago, Escualdun Gazetak (1885) eta 1893tik aurrera California´ko Eskual Herria astekariek ehundaka iragarki argitaratu zituzten euren aleetan, amerikar produktuenak, baina Kaliforniako euskal bezeroei euskaraz zuzenduak. Iragarleetako asko ez ziren euskaldunak, ezta euskaltzaleak ere, baina argi ikusi zuten bezero haiengana heltzeko iragarkiak euren hizkuntzan ipini behar zituztela.2008/01/01
2008/01/01
2008/01/01
2007/12/31
Bizitza umorez hartzeko aukera guztiak gutxi direla pentsatuz EuskalKultura.com-ek Inuxente eguneko jokoan sartzea erabaki eta inuxentekeria ipini zuen joan ostiralean, abenduaren 28an alegia, bere albisteen artean. Bai, AEBetako HBO katea ezagunak Julian Arrambide --iulian arrambaid ahoskatu behar zela genion-- izeneko euskal jatorrizko detektibe bat protagonista zuen telesailaren berria asmatua zen. Beraz, Ricardo Arambarri eta Olatz Arrieta kazetariek ez dute, oraingoan behintzat, aktore gisako debutik egingo, ez eta Dave Bieter Boiseko alkate euskaldunak ere. Eta kamerak ez dira etorriko, Arralde 'herri bizkaitarrera' grabatzera. 'Primizia', dena den, sinetsi zuen bat baino gehiagok, eta halako oihartzuna eman zioten, besteak beste, EITB, Izaronews, EuskoBlog, CyberLatino eta NuevasNoticias-ek, besteak beste. Olatz Arrieta ETBko korrespontsal newyorktarrak ere, gezurtatu egin behar izan zion bat baino gehiagori bere karrerako 'urrats berri hori'.
2007/12/31
Trenaren proiektua aspalditik zegoen ahoz aho Irati ibaiaren ertzean dauden herri guztien biztanleen artean. Merkatura etxeko produktuak saltzera joateko eta batez ere mendietan zuten egurrari aterabidea emateko ezinbestekoa zela argi zuten udaletan, ordurarte bi egun behar baitzituzten hiriburura joateko. Iruñearen eta Zangozaren arteko trenbidearen proiektua 1896an aipatu zen lehen aldiz baina garestiegia zen eta diru sarrerak eskasak ziren. 1901ean Argentinara emigratutako Domingo Elizondo Cajen Nafarroara itzuli zen dirutza ederrarekin eta bere finantziazioari esker 1911ko apirilaren 23an Irati trenak bere lehen ibilbidea osatu zuen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus