euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ainhoa Arteta eta Luis Damasoren kantaldiarekin hasi zen Madrileko Euskal Etxearen 25. urteurrenaren ospakizuna

2007/10/11

Entzuleen txaloak Ainhoa Arteta eta Luis Damasoren emanaldiarentzat (argazkia RosaRamirez) Madrileko Euskal Etxeak bere 25. urteurrena ospatu zuen joan den astean, ekitaldi egitarau zabal batekin. Ospakizunak euskal etxean hasi eta Circulo de Bellas Artesen jarraitu zuten, Ainhoa Arteta soprano euskaldunak eta Luis Damaso tenore madrildarrak eman zuten kontzertu arrakastatsuarekin. Entzuleen artean Madrileko euskal komunitateko ordezkari ugari zeuden eta txalo zaparradarekin eskertu zuten emankizuna.

Gehiago irakurri...


Bogotako Euskal Etxeak Bakearen aldeko eskultura inauguratuko du bihar, bere IV. Euskal Astearen barruan

2007/10/10

Xabier Santxotena eta bere emaztea eskulturaren maketa erakusten Euskal Etxearen aurrean (argazkia EuskalEtxeak) Xabier Santxotena zizelkari nafarraren lan bat da, Jesus Galindez eta Giza Eskubideen omenez diseinaturikoa. Neurri handiko lana da eta Euskal Etxearen aurrean dagoen Gernika Parkean kokatuko dute. Euskal Etxeak parke hau Bakearen eta Giza Rskubideen aldeko gune bihurtu nahi du eta arte erakusketak eta kultur ekitaldiak antolatuko ditu bertan. Ibarretxe lehendakaria inaugurazio ekitaldian izango da bihar, Bogotako alkatearekin batera.

Gehiago irakurri...


Euskal literaturaren azken lanak gaurtik erakusgai Frankfurteko Liburu Azokan, euskal editoreen eskutik

2007/10/10

Euskal literatur errezitaldia iazko Frankfurteko Azokan Euskal literaturak erakuslehio ezinhobea izango du aurten ere Frankfurteko Liburu Azokan, gaur hasi eta igandea bitartean. Besteak beste Arantxa Urretabizkaia, Edorta Jimenez eta Xabier Montoia idazleek osaturiko euskal ordezkaritza izango da Frankfurten, euren lanen aurkezpenak egin eta euskal literaturaz mintzatzeko. Miren Azkarete Kultura sailburua ere azokan izango da bihar.

Gehiago irakurri...


IkerBasque-k fellowship motako kontratu deialdia zabaldu du mundu osoko ikerlariak Euskal Herrira erakartzeko

2007/10/10

IkerBasque Fundazioaren logoa Ikerbasque Fellowship 2008-ren xedea mundo osoko eta jakintza-esparru desberdinetako zientzilariak aldi baterako euskal zientzia-sisteman tartekatzea da, ezagueren trukaketa eta prestakuntza aurreratua sustatzeko asmoz. Egonaldiak sei hilabete eta urtebete tartekoak izango dira, 50.000 eta 100.000 euro tarteko diru-sariztapena medio. Lehenengo 10 plazetarako eskaerak aurkezteko epea azaroaren 30era arte egongo da zabalik. IkerBasque Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aurten sortu duen fundazioa da, Euskal Zientzia Sistema eta ikerkuntzaren bikaintasuna sendotzeko xedez.

Gehiago irakurri...


Rosarion amaitu berria den Argentinako Euskal Aste Nazionalari buruzko argazki bidezko kronika (I)

2007/10/09

Arrecifeseko Euskal Etxeko Juani Saez eta Marianela Rimini txistulariek dantzan jarri zuten behin baino gehiagotan jendea Rosarion (EuskalKultura.com) Urtero, euskal argentinar kolektibitatea biltzen duen gertakari hau antolatzen du FEVAk urte horretan egoitza izatea suertatu zaion euskal etxearekin elkarlanean. Oraingo honetan, Santa Fe-ko Rosario hiria eta bertako Zazpirak Bat Euskal Etxea izan dira festara etorritako ehundaka parte hartzaileren biltzaile, euskal kultura eta erroekiko atxikimendua lokarri. Datozen lerro eta artikuluan, 2007ko Euskal Aste Nazionalaren irudi bidezko kronika orokorra prestatu dugu.

Gehiago irakurri...


Arkaitz Mendoza, pianojolea: 'Etxean bezala sentitu naiz hilabeteko bira honetan Argentinan eta Uruguain barrena'

2007/10/09

Arkaitz Mendoza donostiarra  Argentina eta Uruguain barna eskaini duen kontzertuetako batean Arkaitz Mendoza pianojole donostiarrak Rosarioko Euskal Astean egin duen emanaldiarekin bukatu du Argentina eta Uruguain barrena egin duen bira. Kontzertuaren ostean Mendoza, Rosarion bildutako euskal argentinarrekin batu zen, Euskal Asteko giroan murgilduz. Atzean gelditu dira hamaika euskal etxeetan emandako kontzertuak. Musikari gazteak abentura honen oroitzapen ezinhobea gordeko duela onartu du eta datozen urteetarako euskal Diasporan bira berriak egin nahi dituela pentsatzen hasia da jada.

Gehiago irakurri...


Mikel Ezkerro Sta Cruz probintziako euskal gizataldeetan hitzaldika, Hegoalde Argentinarra EEak gonbidatuta

2007/10/09

Mikel Ezkerro, Patagoniako Santa Cruz probintzian eman zuen hitzaldietako batean Mikel Ezkerro hizlaria Argentinako Patagonian izan da egunotan, Santa Cruz hiriko Hegoalde Argentinarra Euskal Etxeak gonbidatuta. Bira honetan Ezkerrok euskal kulturaren inguruko solasaldiak eskaini ditu eta publiko aldetik erantzun oso ona izan du. Berarekin batera Guillermo Larregui Euskal Etxeko Luis Aramburu ere jardun da, Patagoniako euskal etxeetako kideei antolakuntzarako aholkuak eta ideiak emanez.

Gehiago irakurri...


Euskal Asteko ekitaldietan Bakea lortzeko Batasunarekiko eta guztiekiko solasa defendatu du Ibarretxek Rosarion

2007/10/08

Ibarretxe Rosarioko hitzaldian (arg. La Capital) Juan Jose Ibarretxe lehendakariak, Argentina, Txile eta Kolonbia bisitatuz egiten ari den bidaiaren lehenengo etapa bete zuen asteburuan Rosarion. Santa Fe probintzia argentinarreko hiri honetan, Argentinako leku guztietatik etorritako euskal herritarrak bildu ziren Euskal Aste Nazionala ospatzeko. Ibarretxe larunbat eguerdiz heldu zen Rosariora eta hitzaldia eskaini zuen bertako antzoki batean ia mila euskal argentinarren aurrean. FEVAren eskariz, Politika Orokorreko Osoko Bilkuran aurkeztu zuen proposamena azaldu zien, Jaurlaritzako iturrietatik azaldu dutenez. Hitzaldiarekin batera, protestari batzuk, ahoa gurutzatuta, adierazpen askatasunaren alde aritu ziren antzoki kanpo eta barruan.

Gehiago irakurri...


Euskal Asteak Ibarretxeren 24 orduko bisita izan zuen; bakerako bere proposamena aurkeztu zuen

2007/10/08

Astearen gertalekurako sarrera (arg. EuskalKultura.com) Rural-eko areto handian Euskal Astearen Klausura Bazkarian bildutako mila bat jendek elkarri 'agur eta hurrena arte' esaten hasi ziren joan den igandean bostak aldean Rosariotik urrunen dauden euskal etxeetako kideak erretiratzen hasi eta --kasu batzuetan milatik gora kilometro egiteko-- autobusetara igoz etxeratzen hasi zirenean. Atzean gelditu ziren ostiral, larunbat eta igandez bizitutako egun trinkoak, honelako hitzordu batek beste hainbat euskal etxetan lan beretsuetan ari diren jendeekin harremantzeko eta ideiak trukatzeko eskaintzen duen aukera. Datozen lerrotan, Rosarioko Euskal Asteak utzi duenari lehenengo atzera begirako bat.

Gehiago irakurri...


Rosario hiri argentinarra euskal Diaspora osoko bilgune eta hiri nagusi bilakatu da joan den asteburuan

2007/10/08

Ibarretxe Rosarioko Mitre Fundazioaren  Aretora iritsitakoan, joan den larunbatean, Euskal Astean, jendaren txalo artean (arg. Jon Bernardez) Rosario hiria, Argentinako Santa Fe probintzian, munduko euskal Diaspora eta kulturaren hiriburu bilakatu da joan den asteburuan. Bergara herri gipuzkoarrarekin 'lehian' --ikastolen aldeko Kilometroak jaia jendetsua ospatu zuen atzo Bergarak-- Rosario Argentina osotik --eta Txile, Uruguai, Brasik eta Quebecetik ere-- etorritako euskaldunen eta euskal etxeen ordezkarien bilgune bihurtu da asteburu osoan, bertako Zazpirak Bat EEarekin bat eginez elkartea 95 urte betetzen ari den urte honetan. Zer hobe urtebetetzea ospatzeko Euskal Aste bat antolatzea baino, Lehendakariaren presentzia eta guzti?

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia