euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Betagarri, joaldunak, dantza, magia eta antzerkia Bartzelonako La Mercé jaietan, Euskal Etxearen eskutik

2007/09/14

'Euskal Herria a la Mercé 07' jaietako afitxea Aurten ere Bartzelonako Euskal Etxeak parte-hartze handia izango du La Mercé jaietan. Bartzelonako zaindariaren jaia egun handia da bertakoentzat eta Euskal Etxeak prestatu ohi du bartzelonarrei eskaintzeko euskal jai berezia. Aurtengo ekitaldiak datorren asteko larunbatean hasiko dira: Txan Magoa, batukada, joaldunak, Alproja antzerki taldea eta Bakearen Aldeko Kontzertua, Betagarri (Euskal Herria), Verdcel (País Valencià) eta La Carrau (Katalunia) taldeekin.

Gehiago irakurri...


Euskadiko Orkestrako bost musikarik klase magistral bat eman zieten Sao Pauloko Heliopolis favelako haurrei

2007/09/14

Baccarelli Institutuko musika ikasleak EOSek eman zuen klasean (argazkia EOS) Euskadiko Orkestra Brasilen zehar egiten ari den bira emozioz beteriko bidaia bihurtzen ari da. Ez bakarrik Sao Paulon eta Santos hirietan eman dituzten kontzertuen harrera onagatik, baizik eta Brasileko bizimodua eta gizartea gertutik ezagutzeko aukeragatik. Asteazken honetan bertan Orkestrako kideak Heliopolis favelan izan ziren, bertako haurrei musika klase bat emateko asmoz. Musika marjinazioaren aurkako arma bihurtzen duen ekimen honek sakonki hunkitu zituen euskal musikariak. Orkestrako kideen kontakizuna ematen dugu jarraian.

Gehiago irakurri...


Pergaminoko Euskal Etxeak 'Lagun Onak' Integrazio Proba izeneko lasterketan parte hartzeko gonbitea egiten du

2007/09/14

Iaz Euskal Etxeak lasterketan parte hartu zutenei oparitu zien elastikoa 'Lagun Onak' Integrazio Lasterketa Mesedetako Ama Birjinaren omenez Pergamino hirian antolatzen den maratoi erdiaren barneko proba da. Ahalmen berezidun pertsonek parte hartu dezakete Euskal Etxeak antolatzen duen lasterketa honetan. Lagun Onak proba, baina, ez da lehia orokorrean sartzen eta edonork parte hartu dezake, adin eta kategoria mugarik gabe. Lasterketarekin jasotzen den dirua ongintzarako da, Karitas erakundearentzat hain zuzen. Hitzordua hilaren 30ean izango da, Pergaminoko Udal Parkean, 9:00etatik aurrera.

Gehiago irakurri...


Iñaki Agirre Jaurlaritzako Kanpo Harreman idazkari nagusia Bogota-ko Gernika Parkean eta EEan bisitari

2007/09/14

Iñaki Agirre, Bogotan egindako harreran, Gamboa jaunak zuzentzen duen haur abesbatzaren ondoan, EEko lehendakariorde Jose Vicente Kararain alboan Kolonbian da Iñaki Agirre Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta bisita luzatu du Bogota-ko Euskal Etxera eta hiri horretako Gernika Parkea ere bisitatu du. Bogotara iritsitakoan egin dioten harreran bertako hainbat erakunde eta elkarteetako ordezkariak bildu dira. Agirre, Ibarretxe lehendakariak datorren urrian Kolonbiara egin behar duen bidaia prestatzen dabil, gero eta harreman sendoagoak eta lankidetza euskal-kolonbiar sakonagoa lortzen ari den ahaleginaren sostenguan. Bestelako hainbat kontaktu burutzeaz gain, Euskal Etxearen egoitza inauguratuko du Ibarretxek aste gutxiren buruan.

Gehiago irakurri...


Antioquiako Euskal Ikasketa Zentruak Jesus Arriola musikaria omenduko du bihar hasiko den Euskal Astean

2007/09/13

II. Euskal Kultur Astearen afitxa Bihartik hasi eta hilaren 29a bitartean Antioquiako Unibertsitate kolonbiarrak II. Euskal Aste Kulturala egingo du, Antioquiako Euskal Ikasketa Zentruak antolaturik, Unibertsitatearen laguntzarekin. Asteko egitarauak Jesus Arriola musikari eta irakasle euskalduna omenduko du, XIX mende bukaera aldera Kolonbiara heldua eta, besteak beste, Antioquiako Fundación Bellas Artes entzutetsuaren sortzaileetako bat izan zena. Euskal Astean mintzaldiak, euskal zinema zikloa eta argazki erakusketa ere izango dira.

Gehiago irakurri...


Hilabete osoa iraungo duen ekitaldi egitaraua antolatu du Mar del Platako Euskal Etxeak San Migel ospatzeko

2007/09/13

Txema Landak eman zuen mintzaldiarekin hasi zen joan den ostiralean hilabeteko ekitaldien egiteraua (argazkia MarDelPlataEE) Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxea, San Migel Eguna dela eta antolatu dituen hilabeteko ospakizunetan murgilduta dabil egunotan. Hilaren 30ean ospatuko dute San Miguel eguneko jaia hiri argentinarrean, baina bitartean makina bat ekitaldi prestatu dituzte giroa berotzen joateko. Horien artean, era guztietako proposamenak: mintzaldiak, gimnasia eta pilota txapelketak, erakusketak, zinema eta Jose de Ariztimuño Liburutegiaren 50. urteurreneko ekitaldi berezia.

Gehiago irakurri...


Euskadi's Juan Mari Beltran entertained guests at Cenarrusa Foundation Fund Raiser last weekend in Boise

2007/09/13

Freda and Pete Cenarrusa enjoy their evening on the Basque Block. He is Idaho's former Secretary of State (photo EuskalKultura.com) Members of Boise's Basque Community gathered for the 3rd annual Pete and Freda's Family Style Lamb Barbecue on Boise's Basque Block. With sheep wagons, music and dancing, the dinner raised money for the Cenarrusa Foundation for Basque Studies. More than 100 people, including Boise's Mayor David Bieter dined on the lamb dinner. Music was provided by the Basque County's own, Juan Mari Beltran. Following dinner, the guests danced jotas in the street on Boise's Basque Block.

Gehiago irakurri...


Townsvilleko Euskal Etxea euskaldunen ordezkari berriz ere hiri australiar horretako Cultural Fest izeneko azokan

2007/09/12

Townsvilleko Euskal Etxeak bertako 'Cultural Fest' delako azokan ipini zuen stand-aren ikuspegia Arrakasta polita Australia ipar-ekialdeko Townsville hirian egoitza duen North Queensland Basque Club delako euskal etxeak lortu duena bertan urtero antolatu ohi den Cultural Fest izeneko kultura eta jatorri desberdineko gizataldeen biltoki den azoka edo elkarretaratzean. Jaialdi hau, bertako biztanleen artean topa daitekeen jatorri aniztasuna eta kultura aberastasunaren adierazgarri da eta hirian eta eskualdean dauden elkarte etniko eta kulturzaleen erakuslehio bihurtua da azken urteotan, beti ere publikoaren laguntzaz, aurtengoan 70.000 bisitari lortu dituztela jakinarazi baitute antoilatzaileek, stand-etan eskaintzen ziren argazki, informazio, ikuskizun eta janari mota ugarien dastatzaile.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko gazteek naturaz gozatu ahal izango dute Udalbidek Urbasan antolatu dituen Natur Eskolekin

2007/09/12

Natur Eskolak kanpamentuen afitxa Udalbide Elkarlan Elkartea sustatzen duen ekimena dira 'Natur Eskolak' eta joan den abuztuan zehar Urbasan egin ziren 'Urbasan Bagara' udalekuen jarraipena izango dira. Hiru egunetako egonaldiak egingo dituzte gazteek oraingoan eta helburuak euskal herrialdeetako gazteen arteko elkarbizitza eta naturaren ezagutza bultzatzea dira. Urritik ekainera egin ahal izango dira egonaldiak, lekua hartu nahi duenak izena emateko epea irekia du jada.

Gehiago irakurri...


Pariseko Eskual Etxeak Euskal Jaia egin zuen asteburuan 2007ko Rugby Mundialaren hasiera ospatzeko

2007/09/12

Saint Oueneko kaleetan zehar kalejira egin zuten Pariseko Eskual Etxeko kideek Jai handia antolatu zuen Pariseko Eskual Etxeak joan den asteburuan, 2007ko Rugby Mundiala dela eta. Frantzian jokatzen da txapelketa eta Eskual Etxeak partida dexente eskainiko ditu elkarteko pantaila erraldoian. Rugby zale asko dago elkarteeko kideen artean eta euskal etxeak bere talde propioa ere badu: PEER izenekoa. Mundiala dela eta antolatu dituzten ekitaldiei iragan ostiralean eman zitzaien hasiera, baina urriaren 20a bitartean egongo da zer ikusi eta zer bizi Eskual Etxean, ez Parisen bakarrik, Bordelen ere, esaterako.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia