euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Fabio Echarri chacotarra, Argentinako bost euskal etxek deituriko 'Gernika Bakearen Alde' lehiaketako irabazle

2007/09/27

Lehen saria eskuratu duen Fabio Echarri Fabio Echarrik, Crepitan las llamas en la tarde lanarekin, irabazi du 'Gernika Bakearen Alde' izenpean Argentinako bost euskal etxek deituriko literatur lehiaketa. Norgehiagoka, Rosario, El Chaco, Paranako Urrundik, San Nicolas eta Santa Feko euskal etxeek deitu zuten eta, Echarri chacotarrarekin batera, garaile suertatu dira, bigarren tokian, Silvia Noemi Iglesias 'Acerca de la resistencia de los cuerpos' obrarekin, Puerto Madryn, Chubutekoa; eta Maria Virginia Rubio, 'El Roble de Gernika'rekin, Trenque Lauquen Buenos Aireseko probintziakoa. Sari banaketa datorren asteko igandean egingo da, Rosarioko Euskal Aste Nazionaleko bazkari nagusiko bazkalostean.

Gehiago irakurri...


NABOko ordezkaritza bat Mexiko DFko Euskal Etxean izan zen larunbatean, Mendeurreneko ekitaldiekin bat eginez

2007/09/27

NABOko ordezkariak Mexikoko Euskal Etxeko anfitrioiekin (argazkia Vascosmexico.com) Mexiko Euskal Etxeak North American Basque Organizations (NABO) elkartearen ordezkaritza errezibitu du joan den asteburuan. Estatubatuarrek Euskal Etxearen Mendeurreneko ekitaldiekin bat egin eta Donostiako Gaztelupe Koruak eman zuen kontzertuaz gozatzeko parada izan zuten. NABOko taldea osatzen zutenak honokoak ziren: Mary Gaztambide, lehendakaria, John Ysursa, sustatzailea, eta Xabier Berrueta, aholkularia.

Gehiago irakurri...


Madrileko Euskal Etxeak bere egoitzaren 25. urteurrena ospatuko du astelehenean hasita hainbat ekitaldirekin

2007/09/26

Euskal elkarte madrildarreko Txikien Danborrada joan den urtarrilean Euskal Etxeko egoitzaren parean (argazkia MadrilEE) 25 urte beteko ditu astelehen honetan Madrileko Euskal Etxea-Hogar Vasco elkarteak Jovellanos 3ko egoitzan eta data gogoangarri hau ospatzeko asmoz astebeteko ekitaldi sorta prestatu dute elkarteko arduradunek. Horien artean mintzaldiak, kontzertuak, haurrentzako jaialdiak-eta egingo dituzte. Asteartean Ainhoa Arteta sopranoak kontzertua eskainiko du Círculo de Bellas Artes-eko antzokian. Ibarretxe lehendakaria ere bertan izango dela aurreratu dute Euskal Etxeko arduradunek.

Gehiago irakurri...


Armiarma.com euskal literaturari buruzko webguneak ia 4.000 literatur kritikekin aberastu ditu bere edukiak

2007/09/26

'Kritiken Hemeroteka' atal berriaren azala Armiarma.com euskal literaturari buruzko informazio webgune aberatsenetakoa da eta arduradunek gainera etengabe eguneratzen dizkiote edukinak. Azken nobedadea 'Kritiken Hemeroteka' atala da. Bertan irakurleek, Euskal Herrian plazaratutako liburuen ia 4.000 kritika ipini dituzte eskuragarri, eta astero berriak gehituko dizkiete. Webguneak, bestalde, euskara ez dakiten literaturzaleentzako ere eduki interesgarriak eskaintzen ditu, hala nola beste hizkuntzetara itzulitako hainbat liburu, elaberri eta olerki.

Gehiago irakurri...


In Boise, Idaho, Txantxangorriak, a troup of young folk musicians gets back into full swing after summer vacation

2007/09/26

Two Txantxangorriak pandereta players take center stage with their instructor Sean Aucutt (Photos Courtesy Txantxangorriak) It’s a group that has put smiles on the faces of fans young and old. To watch a group solely made up of musicians, including children and adults play traditional Basque music on traditional Basque instruments, isn’t something many expected to see outside the Basque Country. But the collaborative vision of some inspired Boise Euzkaldunak members made it happened. Today Txantxangorriak has grown to become a cherished part of Boise’s Basque Community.

Gehiago irakurri...


Rosarioko Nafar Etxeak munduaren aurrean aurkeztu nahi du bere kantxa 22 Azpiko Mundiala eratuz 2008ko urrian

2007/09/26

Eskuinetik ezkerrera, Sandalio Monreal, Miguel Sanz eta Teófilo Espadas atzo eginiko argazkian Hori egin ahal izateko, laguntza eskatu zion atzo bertako presidente Sandalio Monrealek Nafarroako presidente Miguel Sanz-i, ordezkari nafar argentinarrak Iruñeko Nafarroako Jauregira egindako bisitan. Miguel Sanzek, Sandalio Monreal eta Rosarioko Nafar Etxeko presidente ohia den Teófilo Espadas hartu zituen bere bulego ofizialean. Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak (FIPV) bultzatuko norgehiagoka honek 'nazioarteko proiekzioa' emango liokeela 'Nafarroako Erresuma' izena duen bere pilotaleku berriari, adierazi diote Sanz-i buruzagi nafar argentinarrek eta 'pilota sustatzea eragingo' lukeela Argentinan.

Gehiago irakurri...


Euskal-japoniar Mintegiaren arrakastak EHU eta Kobeko Unibertsitatearen arteko harremanak indartuko ditu

2007/09/25

Mintegiak bere baitan bildu zuen klase praktikoetako bat tai-chi tailerra izan zen (argazkia C.Urdangarin) Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU-UPV) eta Kobeko Ikasketa Atzerritarren Unibertsitate Munizipalak lankidetza akordioa egingo dute ikasle eta irakasleen trukaketa ekimenak aurrera eramateko. Lankidetzaren oinarriak joan den astean Gasteizen egin den I. Mintegi Zientifiko Euskal-Japoniarrean jarri zituzten. Topaketa hauen balioespen oso positiboa egin du Joseba Etxebeste EHUko irakasle eta Mintegiko antolatzaileak.

Gehiago irakurri...


Aurtzaka dantza talde beasaindarrak Mosqueran eskainiko du gaur emanaldia bere Kolonbiako biraren barnean

2007/09/25

Aurtzakako dantzariak, joan den igandean Zipaquirá-n eskaini zuten emanaldian Beasaingo Aurtzaka dantza taldeak, Kolonbian barrena egiten ari den biraren baitan, hirugarren emanaldi eguna izango du gaurkoa, eta Cundinamarca departamentuko Mosquera herrian, bertako Udal Parke Nagusian, erakutsiko dute bere dantzari eta musikariek Euskal Herritik daramaten programaren kolore eta tradizioa. Taldeko kide den Joseba Juarezek EuskalKultura.com-i adierazi dionez, joan den igandean Zipaquirá-ko Gatzaren Katedralean eginiko emanaldi arrakastatsuak eman zion hasiera bira honi, datozen egunotan Chia, Funza, Bogotá, Ubala eta Gamma herriak bisitatu dituztelarik. Euskal-kolonbiarrekin ez ezik, bertako dantza taldeekin ere harremandu nahi dute Aurtzakakoek bira honetan.

Gehiago irakurri...


Txileko Diputatuen Ganberako burua eta ordezkaritza bat Ajuria Enean errezibitu ditu atzo Ibarretxe lehendakariak

2007/09/25

Lehendakaria eta ordezkaritza txiletarra, Eusko Legebiltzarreko burua ere, Izaskun Bilbao, bertan dela atzoko audientzian (Jon Bernardez arg.) Txileko Diputatuen Ganberako presidentea, Patricio Walker, eta erakunde legegile horretako ordezkaritza bat Ajuria Enean izan ziren atzo eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariak errezibitu eta harrera hitz beroak izan zituen 'Txilek betidanik hartu izan baititu euskaldunak besoak zabalik'. Walker Kongresuburuarekin batera Gonzalo Uriarte diputatua, Union Democratica-koa, eta Alfonso de Urresti, Alderdi Sozialistakoa, bertaratu ziren bilkurara. Iraganean zein gaur egun Txile eta Euskadiren artean dauden harreman trinkoak azpimarratu ziren ekitaldian.

Gehiago irakurri...


Jon Gurutz Rementeria mexikarra, Veracruz hiriko alkate hautetsia, bere euskal sustraiez harro agertu da prentsan

2007/09/25

Jon Gurutz Rementeria, Veracruzeko alkatea Euskal Herrian izan da egunotan Jon Gurutz Rementeria euskal mexikarra, Bizkaiko hainbat herritan dituen familiartekoei bisita eginez. Mexiko DFtik 400 bat kilometro ekialdera dagoen Veracruz hiriko alkate hautatu zuten Rementeria azken hauteskundeetan; bertan Julen Rementeria lehengusu eta oraindik alkate denari gailendu zitzaion. Euskal jatorriaz harro dago Rementeria eta Euskal Herriarekin harremanak sakondu asmoz Iñaki Azkuna Bilboko alkatea bere kargu-hartze ekitaldira gonbidatu nahi du, datorren urtarrilean. Veracruzeko Notiver egunkariak jaso du berria.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia