euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Emozioz beteriko dantzaldiarekin ospatu zuen Montevideoko Eusko Indarra taldeak bere 25. urteurrena

2007/11/06

Altsasuko ihauterietako dantza aurkeztu eta dantzatu zutenekoa 25. urteurreneko jaialdian Montevideoko Eusko Indarra dantza talde uruguaiarrak bere sorreraren 25 urteurrena ospatu du, taldean aritutako kide eta lagunak bildu zituen ekitaldi jendetsuarekin. Urtebetetze festa bikaina eskaini zuen taldeak, dantza-ikuskizun aparta, Zazpi Probintziotako molde ugaritasuna aurkeztuz, eta Eusko Indarraren sasoi ona erakutsiz. Euskal dantzen zirrara sentiarazi zuten dantzariek eta eurak eta ikusleak dantzan bukatu zuten ospakizuna.

Gehiago irakurri...


Arantxa Urretabizkaia eta Joseba Gabilondo Kaliforniako Unibertsitateko Global Conversations topaketan partaide

2007/11/06

Joseba Gabilondo, N'Gugi wa Thiong'o, zentruko zuzendaria, eta Arantxa Urretabizkaia Arantxa Urretabizkaia idazle donostiarra eta Joseba Gabilondo filologo eta irakasleak euskal literaturaren lekukotasuna eraman zuten Global Conversations topaketara. Irvine Kaliforniako Unibertsitateak antolatzen du topaketa eta joan den hileko 24, 25 eta 26an mundu osoko hizkuntza gutxituetako literatura adituak eta idazleak bildu zituen. Joseba Gabilondo eta Arantxa Urretabizkaia ‘Europako Ahotsak’ izeneko mahainguruan aritu ziren.

Gehiago irakurri...


2008an amaituko da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eliz artxiboen digitalizazioa; Jardunaldiak aste honetan Bilbon

2007/11/06

Etzi eta etzidamuko Jardunaldietako afixa Aurrerapen sinestezina da: Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan arbasoak dauzkaten euskaldunek internetez kontsulta ditzakete hiru elizbarruti hauetako artxikoetako datuak eta, zorte pixka batekin, oso denbora gutxian lortu euren aiton-amonen, edo aiton-amonen aiton-amonen datuak, lehenago egun, aste edo hilabatetako lana zen zerbait. Digitalizazioa, berez, 2008an amaituko da baina edukiaren ia erdia sarean dago, kontsultatzeko moduan, Trentoko Kontzilio aurretik 1901. urteraino. Elkarretaratzea egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian datozen ostegun eta ostiralean digitalizazio horretaz eta bere zabalkundeaz mintzatzeko.

Gehiago irakurri...


Mar del Plata hiri argentinarra euskal komunitateen arteko 30. Mus Txapelketako egoitza izango da igandea bitartean

2007/11/06

Musean Argentinan (arg. Pedro D. Oillataguerre) Australia, Kanada, Txile, Venezuela, Mexiko, Euskadi edo AEB bezalako herrialdeetatik iritsi dira Mar del Platara, helburu berarekin: musean jokatu eta, ahal badute, munduko txapela bereganatzea. Joan den larunbatean ekin zioten txapelketari ordezkaritzen aurkezpenekin eta biharamunean jokatu zuten lehenengo partida. Norgehiagoka datorren larunbatera arte luzatuko da, orduan jokatuko baitute serio demonio bi bikote onenek finala Hotel Dos Reyeseko aretoetan. Ia izenak inspiratzen dituen.

Gehiago irakurri...


'Javier Mina eta Euskal Herria' jardunaldiek jenerala omenduko dute bere heriotzaren 190. urteurrenean

2007/11/05

'Javier Mina y el País Vasco' jardunaldien afitxa Mexiko Hiriko Kazetari Elkartean 'Javier Mina eta Euskal Herria' jardunaldiak egitan ari dira aste honetan, Mexikoko Independentzia gerran aritu zen Javier Mina nafar jeneralaren omenez. Zinema emanaldiek eta hainbat gaiei buruzko eztabaidek osatuko dute jardunaldien egitaraua. Aste osoan zehar erakusketa bat egongo da ikusgai elkartean. Ekitaldiei bukaera emanez, igandean omenaldia egingo diote Javier Minari Independentziaren Aingeruan.

Gehiago irakurri...


Udalak eta Probintziak emandako bi sari, Gral. Rodríguez-eko Euskal Etxeko liburuzain Fca. Vicente de Poncerentzat

2007/11/05

Adelma Arguissain senadorea domina ematen Francisca Vicente-ri, alboan Gral. Rodriguez-eko Coronel alkatea, eta Graciela Giannettacio Buenos Aireseko gobernadoreordea Eusko Aterpea Euskal Etxeko liburuzaina da Francisca Vicente de Ponce eta jo eta ke aritzen da astean hirutan, euskal elkartean dohaintzan hartutako liburuekin zein jendeari arreta eskaintzen. Garatzen duen lan bikainarengatik, bitan saritu dute aurten anderea. Martxoan, Emakumearen Nazioarteko Egunaren karietara, 'Emakume hautu' izendatu zuen Gral. Rodriguez-eko Udalak. Probintzia mailako saria etorri zen ondotik eta 'Kulturaren Sustapena' arloan, 'Emakume eraberritzaile' hautatu zuen Buenos Aireseko Probintziak.

Gehiago irakurri...


Kolonbiako Zine arloko zenbait erakundek eta EEak Euskal Zinema Garaikidearen Erakustaldia antolatu dute Bogotan

2007/11/05

<i>Máquina</i>, Gabe Ibañez-ek zuzenduriko metraia laburrekoa Bogotan Kimuak sailekoen artean gaur emango duten izenburu horietako bat da Bosgarren eta azken eguna bizi du gaur Kolonbiako hiriburuan Euskal Zinema Garaikide Erakustaldiak, Bogotako Zinematekak eta Arte Moderno Museoak antolaturik, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila lagun Kolonbiako Film Ondareak eta Euskal Etxearen koordinaziopean azaroaren lehenetik hona garatu denak. Ekimena datorren urteko martxo alderako Kolonbiako Film Ondarea prestatzen ari den Euskal Zinemaldi handiaren aurrekari gisa aurkeztu dute antolatzaileek, ordurako Euskal Herriko gonbidatuak ekarri nahi baitira, jende aurreko emanaldiak Bogotá, Cartagena, Bucaramanga, Medellín, Manizales, Pereira eta Cali-n egiteko.

Gehiago irakurri...


Suitzako Euskal Etxeak eta Café du Soleil-ek laugarren Euskal Eguna antolatu dute Saignelégier herrian

2007/11/03

Ene Bada talde bizkaitarreko kideak (argazkia Gaztelupeko Hotsak) Gaurkoa egun berezia izango da Saignelégier-en. Suitzan ospatzen den laugarren Euskal Gaua antolatu dute bertan Euskal Etxeak eta Café du Soleil elkarteak eta gastronomia eta musika uztartuko dituzte, suitzarrei euskal kultura zertxobait gehiago ezagutzeko aukera emanez. Aurtengo gonbidatua Ene Bada talde bizkaitarra izango da eta bere musikaz gaua alaituko du euskal afari eder baten ondoren. Aurreko urteetako emaitzak lortu ezkero behintzat, festa eta giro ona ziurtatua dago.

Gehiago irakurri...


BdB donostiar piano bikoteak Estatu Batuetan kontzertu bira hasiko du gaur Dallasen egingo duen emanaldiarekin

2007/11/03

BdB pianojoleak Maria Jose Barandiaran eta Maria Jose de Bustos pianojoleak Estatu Batuetan bira egiten ari dira egunotan. Lehen emanaldia gaur bertan egingo dute Dallasen eta datozen egunetan San Franciscon, San Diegon eta Bostonen eskainiko dituzte kontzertuak. Bikoteak ibilbide luzea du eta eskarmentu handia Euskal Herritik kanpoko kontzertuetan, hala nola Europa, Ekialde Urbilean, Hego Ameriketan eta Asian. Gaurko kontzertua Estatu Batuetako debuta izango da beraientzat.

Gehiago irakurri...


Euskal Echea eskolako Euskal Jaiak hiru bat mila pertsona bildu zituen Llavallolen, Buenos Aires probintzian

2007/11/02

Olentzeroren sarrera Lavallol-eko Euskal Festara Duela 103 urte erakundea sor arazi zuten ideia euskal-argentinarrei jarraiki, hala nola 'euskaldunen eta argentinarren artean elkartasuna bultzatu, laguntasuna eragin eta aberriarekiko maitasuna zabaltzeko' asmoz eta 'euskal populuaren kultur balioak hedatzeko, euskaldunen hizkuntza, historia, folklorea, artea eta gainerako agerpenak sustatuz', egin berria du Llavallol-eko Euskal Echea Institutuak bere urteroko Euskal Festa. Ia 3.000 pertsona bildu ziren bertara, besteak beste euskal dantzen inguruan eta 'mikro ekimenen' moduko proiektu berritzaileak aurkeztuz.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia